Ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaka Lakovicek Mrsic ordezkatuko du Bilbao Basketen

Klubak gaur goizean iragarri du Veljko Mrsicek kargua utziko duela. Bere ordez bigarren entrenatzailea jarriko da, Jaka Lakovic.
Jaka Lakovic (lehen planoan) eta Veljko Mrsic haren atzean. Argazkia: EiTB
Jaka Lakovic (lehen planoan) eta Veljko Mrsic haren atzean. Argazkia: EiTB

RETAbet Bilbao Baskek eta Veljko Mrsic akordiora heldu dira eta entrenatzaileak kargua utzi du. 21 partida zuzendu ditu eta bost garaipen besterik ez ditu lortu, denak Miribillan.

Bere ordezkoa Jaka Lakovic izango da, orain arte Mrsic laguntzen egon da bigarren entrenatzaile bezala. Asteartean Lakovicek berak lan saioa zuzenduko du.

Bilbao Basketek lau final ditu mailari eusteko, Monbus Obradoiro eta San Pablo Burgos taldeen aurka neurtuko ditu indarrak etxetik kanpo eta Kirolbet Baskoniaren eta UCAM Murtziaren aurka, etxean.

Badirudi lau partida horietatik hiru irabazi behar dituztela mailari eusteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X