Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fischerrek lesioa du eskuin orkatilan

Bilbao Basketek jakinarazi duenez, Ricardo Fischerrek "tenosinobitisa du eskuin orkatilako muskulu peroneoetan. AINEdun, krioterapiadun eta tekarterapiadun tratamendua jasoko du".
Ricardo Fischer. Argazkia: EiTB
Ricardo Fischer. Argazkia: EiTB

Ricardo Fischerrek lesioa du eskuin orkatilan eta baja izango da, gutxienez Alba Berlinen aurkako partidarako. Asteazkenean jokatuko du RETAbet Bilbao Basketek Eurokopako azken partida eta Fischer ez da jokatzeko prest egongo.

Bilbao Basketek jakinarazi duenez, jokalariak "tenosinobitisa du eskuin orkatilako muskulu peroneoetan. AINEdun, krioterapiadun eta tekarterapiadun tratamendua jasoko du". Klubak ez du zehaztu Fischerrek bajan emango duen epea.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X