Bilbao Arenan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andorrari irabazi eta 'averagea' alde du orain RETAbet Bilbao Basketek

Morabanc Andorrari irabazi diote Bilbao Arenan 81 eta 67. Hiru jardunaldiren faltan, bilbotarrek garaipen bakar batera dituzte play offetako postuak.
bilbaobasket_
18:00 - 20:00
RETAbet Bilbao Basketek 81-67 irabazi dio MoraBanc Andorrari

Axel Hervellen joko bikainak garaipenera eraman du RETAbet Bilbao Basket Morabanc Andorraren aurka jokatutako partidan (81-67). Ondorioz, bilbotarrek play offetan sartzeko aukerei eusten diete.

Belgikarraren zenbakiak ikusgarriak dira: 10 puntu, 12 errebote, 22ko balorazioa eta taldeak +16 egin du bera kantxan izan den bitartean. Baina beharbada taldekideei emandako laguntzarik handiena erasoan hartutako zazpi erreboteak izan dira; gehienak, partida oraindik erabaki gabe egon denean.

Gaurko garaipenari esker, bilbotarrek alde dute orain basket averagea, joaneko partidan, Andorran, 85 eta 81 galdu zutelako. Norgehiagoka galdu izan balute, play offetan sartzeko aukerei agur esango liekete.

Liga amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean, Andorrak Bilbao Basketek baino garaipen  bat gehiago dauka, baina bien arteko neurketetan puntuak bilbotarren alde daude.

Beltzezko gizonek egutegi gogorra dute zortzigarren postua lortzeko: kanarietara bi bisita egin behar dituzte, eta Bilbon, berriz, Baskonia hartuko dute.

 

Fitxa teknikoa

81 - RETAbet Bilbao Basket (21+15+19+26): Tabu (11), Todorovic (10), Mumbrú (14), Hervelle (10) y Eric (12) -hasierako boskotea-; Salgado (4), Lapornik (4), Buva (16), Mendia eta Llorente.

67 - Morabanc Andorra (23+14+15+15): Albicy, Jelinek (8), Walker (3), Burjanadze (4) y Shermadini (15) -hasierako boskotea- Schreiner, Navarro (10), Antetokounmpo (13), Czerapowicz (3) eta Stevic (11).

Partzialak: 21-23, 36-37 (atsedenaldia); 55-52 eta 81-67 (amaieran).

-67 (amaieran).

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X