Bilbao Basketek, kale Fuenlabradan (89-78)
Retabet Bilbao Basketek ezin izan zuen garaipena eskuratu Montakit Fuenlabradaren kontra Eurocupeko laugarren jardunaldian.
Carles Duranen gizonek oso gaizki hasi zuten partida (31-16), baina hirugarren laurdenean markagailua irauli eta neurketa Bilbora eramateko gai zirela erakutsi zuten. Halere, azken minutuetan etxeko taldea berriro eres esnatu, eta 26 eta 12ko partzialarekin norgehiagoka erabaki zuen.
Fitxa teknikoa
89 - Montakit Fuenlabrada (31+23+9+26): Hakanson (14), Popovic (17), Paunic (8), Smits (2), González -hasierako taldea-, Diagne (3), Llorca (9), Rey (10), Rupnik (3) eta O'Leary (14).
78 - Retabet Bilbao Basket (16+27+23+12): Borg (10), Bamforth (22), Todorovic (8), Hervelle (6), Eric (8) -hasierako taldea-, Lapornik (11), Mumbrú (2), Salgado, Buva (11) eta Nikolic.
EMAITZAK
4. jardunaldia
Alba Berlín 124 Lietuvos Rytas 115
Montakit Fuenlabrada 89 Dominion Bilbao Basket 78
3. jardunaldia
Alba Berlín 72 Khimki Moscú 102
Dominion Bilbao Basket 80 Lietuvos Rytas 76
2. jardunaldia
Dominion Bilbao Basket 77 Alba Berlín 85
Montakit Fuenlabrada 89 Khimki Moscú 85
1. jardunaldia
Khimki Moscú 76 Lietuvos Rytas 71
Alba Berlín 88 Montakit Fuenlabrada 81
Sailkapena
.1. Alba Berlín (ALE) 4 3 1 369 375 -6
.2. Khmki Moscú (RUS) 3 2 1 263 232 +31
.3. Montakit Fuenlabrada (ESP) 3 2 1 259 251 +8
.4. Dominion Bilbao (EUS) 3 1 2 235 250 -15
.5. Lietuvos Rytas Vilnius (LIT) 3 0 3 262 280 -18
262 280 -18Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok luzapenean irauli du Kanaria Handiaren aurkako partida (97-98)
Surne Bilbao Basketek Kanaria Handiari irabazi zion Endesa Ligako 19. jardunaldiari zegokion atzeratutako partidan (97-98), luzapeneko minutuetan partida iraulita.
Surne Bilbaok PAOK menderatu du, lehen postuan sailkatu da, eta Turkiako Petkim Spor izango du aurkari final-laurdenetan
Beltzezko gizonak Salonikara itzuli dira, duela hamar hilabete txapela ekarri zien Greziako hirira, eta puntu bakarreko aldearekin lortu dute garaipena (87-88) azken laurdenean, ia partida osoa markagailuan atzetik egon ondoren.
Surne Bilbaok multzoko lehenengo postua ziurtatu nahi du FIBA Europa Kopan, asteazkenean, Salonikan, PAOKen aurka
Partida 16:30ean hasiko da, eta kirolakeitb.eus-en eta ETB4ren bitartez emanen da, zuzenean. Euskal taldeak garaipena edo 22 puntu baino gutxiagoko aldez galtzea lortzen badu, multzoko lehenengo sailkatua izanen da txapelketaren bigarren fasean.
Surne Bilbao Basketek seigarren garaipena jarraian lortu du Zaragozan 82-84 irabazita
Surne Bilbao Baskete Casademont Zaragozari gailendu zaio larunbat honetan (82-84) eta seigarren partida jarraian irabazi du Endesa Ligan. Partida orekatua jokatu dute bi taldeek eta etxekoek irabazteko aukera izan dute azken momentura arte.
Surne Bilbaok aise menderatu du Prievidza (93-51), eta Salonikan izango du jokoan multzoko lehen postua
Jaume Ponsarnauren taldeak azken zortzi partidak irabazi ditu, FIBA Europa Kopa eta Endesa Liga kontuan izanik. Eslovakiako taldearen aurka, Surne Bilbaok ez du arazorik izan garaipena eskuratzeko.
Surne Bilbaok bolada onari eutsi dio Joventut garaituta (80-76)
Surne Bilbaok Joventut garaitu du Miribillan (80-76), hasieratik amaierara mendean izan duen partidan, eta zazpigarren garaipena jarraian eskuratu du horrela; horietako bost, Endesa Ligan.
Jaume Ponsarnau, Endesa Ligako entrenatzaile onena urtarrilean
Surne Bilbaok lau garaipen jarraian lortu ditu hilabete honetan; horrela, entrenatzailea hoberena izan da.
Surne Bilbaok luzapenean irabazi dio Granadari (84-88)
Surne Bilbaok garaipena lortu du larunbat honetan Granadako Kirol Jauregian (84-88), luzapenean, 11 porrot jarraian jaso dituen Coviranen aurka, Endesa Ligako azken postuan jarraituko duena.
Surne Bilbaok Sporting CP menderatu du Lisboan (72-90), eta FIBA Europe Cupeko final laurdenetarako sailkatu da
Bilboko taldea argi gailendu zaio aurkariari, eta, horrenbestez, txapelketako hurrengo fasean izango da.
Surne Bilbao nagusi izan da Teneriferen aurka Miribillan (95-78)
Surne Bilbaok 95-78 irabazi dio La Laguna Teneriferi larunbat honetan Miribillan, Bilbao Arenako kantxan nagusitasun argia erakutsiz.