81-90
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek garaipena lortu eta bolada txarrari amaiera eman dio

Dominionek 81-90 irabazi dio Telekom Baskets Bonni Eurocupeko bigarren jardunaldian. Horrela, bolada txarra moztu eta arnasa hartzen du txapelketa honetan.
18:00 - 20:00
Aurrera pausoa Alemanian

Dominion Bilbao Basketek 81-90 irabazi dio Telekom Baskets Bonni Eurocupeko bigarren jardunaldian. Garaipen honekin, bi porroteko bolada txarrari amaiera eman dio talde bizkaitarrak eta Eurocupean arnasa hartzen du.

Lehen laurdeneko erdialdera arte iraun du Telekom Baskets Bonnen erresistentziak. Orduan hasi da Bilbao Basket jokoan nagusitzen eta hamasei puntuko abantaila lortu du lehen hamar minutuen amaieran (15-31).

Gauzak ez dira ezer aldatu bigarren laurdenean. Bilbao Basket aurkaria baino gehiago izan da, eta talde alemaniarrak ez dio arazo handiegirik sortu. Ondorioz, Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak lehen laurdenean lortu duen abantaila mantentzea lortu du (33-49).

Atsedenaldiaren ostean, talde alemaniarra indartsu kantxaratu da, eta Bilbao Basket, aldiz, lokartuta atera da. Ondorioz, Telekom Baskets Bonn hamar puntura gerturatu da, baina talde bizkaitarra hirugarren laurdenaren amaieran esnatu egin da, eta ez die alemaniarrei aldeak gehiago murrizten utzi (55-66).

Azken laurdeneko lehen minutuak oso txarrak izan dira Bilbao Basketen aldetik. Telekom Baskets Bonnek ez du etsi nahi izan eta kantxara indartsuago iztuli ostean, aldeak murrizten hasi da, hiru puntura gerturatu arte (73-76) partida amaitzeko bost minutu falta zirenean. Bilbao Basketek azken minutuetan erreakzionatu egin du, eta berriro aldeak lortu ditu markagailuan. Azken txanpan ez du emaitza arriskuan izan eta garaipenak ez dio hutsik egin (81-90).

Fitxa teknikoa:

81 - Telekom Bonn Basket (15+18+22+26): Lawrence (9), McKinney (14), Koch (11), Philmore (11) eta Madrich (7) -hasierako bostekoa-; Clarke (7), Mangold, Silas (4), Klimavicius (3) y White (15).

90 - Dominion Bilbao Basket (31+18+17+24): Raul Lopez (6), Ruoff (12), Mumbru (12), Hervelle (3) eta Bogris -hasierako bostekoa-; Hannah (11), Bertans (15), Todorovic (14), Suárez (5), James (9) eta Borg (3).

Partzialak: 15-31, 33-49 (atsedenaldia); 55-66 eta 81-90 (amaiera).

Epaileak: Joseph Bissang (FRA), Marius Ciulin (RUM) eta Alexey Davydov (RUS).

Davydov (RUS).

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X