Baskonia
2025/02/09 - 22:03
Baskoniak onera egiten ari dela erakutsi du Granadaren aurka (103-82)
Baskoniak onera egiten ari dela erakutsi du Endesa Ligako 20. jardunaldian Coviran Granada 103-82 garaituta, bigarren laurdenean erabakita utzi duen partidan.
2025/02/07 - 23:55
Baskoniak sendo irabazi dio Maccabi Tel Avivi (89-82)
Horrela, Gasteizko taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Euroligako play-inari eusteko.
2025/02/05 - 22:53
Baskoniak Monakon izandako erreakzioak ez dio garaipenaren saria eman (92-85)
Arabako taldea hamasei puntuz ari zen galtzen atsedenaldian, Euroligan asteazkenean jokatu duen partidan, baina, neurketako bigarren zatian, lan ona egin du; azkenean baina, garaipenak ihes egin dio.
2025/02/02 - 16:47
Baskoniak alde handiarekin galdu du Unicajaren aurka (94-73)
Unicajak aise garaitu du Baskonia Endesa Ligako 19. jardunaldian, bisitariek bigarren eta hirugarren laurdenetan galdu duten partidan.
2025/01/31 - 11:01
Forrestek azken segundoan sartutako saskiratze batek garaipena eman dio Baskoniari Bartzelonaren aurka (88-86)
Pablo Lasoren mutilek play-ina jokatzeko lehiari eutsi diote, taldearen une ona berretsi duen garaipenarekin, eta hainbat partida sentsazio onekin kateatuta.
2025/01/28 - 14:36
Euroligako Lauko Finala Abu Dhabin jokatuko da
Real Madrilek eta Olympiakosek soilik bozkatu dute Lauko Finala Arabiar Emirerri Batuetan jokatzearen aurka. Baskoniak aldeko botoa eman du, Barça, Efes, Milan, Bayern, Fenerbahçe, ASVEL, Maccabi, Panathinaikos, Zalgiris eta CSKA klubekin batera.
2025/01/26 - 20:58
Forrestek eta Monekek garaipenera eraman dute Baskonia Lleidan (74-78)
Trent Forrest joko-antolatzaileak (22 puntu) eta Chima Moneke hegal-pibotak (21 puntu) garaipenera eraman dute Baskonia, igande honetan, Barris Norden Hiopos Lleidaren aurka (74-78), atsedenaldiaren ostean Pablo Lasok entrenatutako taldea gorantz joan den partidan.
2025/01/24 - 11:15
Baskoniak azken segundoan galdu du Real Madrilen aurka (90-89)
Henzonjak azken jokaldian egindako hiruko batek, Pablo Lasoren taldeak merezi izan duen garaipenik gabe utzi du.
2025/01/19 - 20:57
Monekek garaipenaren bidea erakutsi dio Baskoniari, Breoganen aurkako partidan (97-91)
Hegaleko pibotak 33 puntu sartu eta 9 errebote hartu ditu, eta erabakigarria izan da Pablo Lasoren taldearentzat, ligan garaipenaren bidera itzultzeko.
2025/01/17 - 23:51
Baskoniak saskibaloirik onena erakutsi du Panathinaikos mendean hartzeko (91-77)
Partida ia perfektua egin du Pablo Lasoren taldeak, ia 40 minutuz agindu baitu oso kontrolatuta izan duen dueluan.
2025/01/15 - 00:09
Baskoniak ezin izan du Olympiakosen aurka (101-102), eta zortzi partida irabazita jarraitzen du Euroligan
Gasteizko taldeak neurketa ederra egin dutxapelketako lehen sailkatuaren kontra, baina, azkenean, luzapenean, ezin izan du garaipena eskuratu.
2025/01/12 - 20:57
Baskoniak agur esan die Kopa jokatzeko aukerei, Gironaren aurka porrot lotsagarria jasota (96-67)
Pablo Lasoren taldeak neurketa negargarria jokatu du Endesa Ligako azken sailkatuaren etxean.
2025/01/11 - 11:04
Baskonia azkeneraino saiatu da, baina galdu egin du Bolonian (76-74)
Pablo Lasoren mutilek 16 puntuko aldea irauli dute, eta aukerak zituztela iritsi dira partidaren azken txanpara. Rogkavopoulosek eskura izan du garaipena, baina azken segundoan huts egin du hirukoa.
2025/01/09 - 10:03
Baskoniak garaipen garbia lortu du Leyma Coruñaren aurka (114-66)
Gasteizko taldeak 48 puntuko aldearekin hartu zuen mendean Leyma Coruña, Buesa Arenan, asteazken honetan. Errege Koparako sailkatzeko aukerari eusten dio oraindik.
2025/01/07 - 00:11
Baskoniak urrutiago du Koparako sailkatzea, Real Madrilekin galduta (82-89)
Pablo Lasoren taldeak ezin izan du Buesan jokatutako norgehiagoka irabazi eta bi garaipenera ditu orain play-offerako txartela ematen duten postuak.
2025/01/04 - 13:39
Sedekerskisek lesioa dauka ezkerreko hankan
Baskoniako kapitaina Izar Gorriaren aurkako partidan lesionatu zen, eta oraingoz ez dakite noiz itzuli ahalko den kantxetara.
2025/01/03 - 00:01
Baskonia garaipenetik gertu geratu da, baina Izar Gorriaren aurka galdu du (73-75)
Gasteizko taldeari beste garaipen bat joan zaio, korrontearen kontra arraun egin behar izan duten partidan.
2024/12/30 - 13:20
Baskoniak Samanic fitxatu du
24 urteko hegaleko pibotak 2,08 metro neurtzen du, eta Gasteizko taldearen taulapeko jokoa indartzeko heldu da. Klubak ez du zehaztu kontratuaren iraupena.
2024/12/29 - 21:53
Kamar Baldwinen saskiratze batek garaipena eman dio Baskoniari Manresan (80-82)
Pablo Lasoren taldeak ez dio ondo ekin partidari, baina suspertu egin da, eta Baldwinek bi segundo gelditzen zirela lortutako saskiratze bati esker lortu du Baskoniak zazpigarren garaipena 2024-25 denboraldiko Endesa Ligan.
2024/12/28 - 00:12
Baskoniaren erreakzio ikusgarria Paris menderatzeko (94-81)
Bigarren laurdeneko joko kaskarrak soken kontra jarri du talde gasteiztarra, baina azken denbora bikainak, aurkariaren puntuak hirukoiztuz, garaipena eman dio.