Baskonia
2025/01/12 - 20:57
Baskoniak agur esan die Kopa jokatzeko aukerei, Gironaren aurka porrot lotsagarria jasota (96-67)
Pablo Lasoren taldeak neurketa negargarria jokatu du Endesa Ligako azken sailkatuaren etxean.
2025/01/11 - 11:04
Baskonia azkeneraino saiatu da, baina galdu egin du Bolonian (76-74)
Pablo Lasoren mutilek 16 puntuko aldea irauli dute, eta aukerak zituztela iritsi dira partidaren azken txanpara. Rogkavopoulosek eskura izan du garaipena, baina azken segundoan huts egin du hirukoa.
2025/01/09 - 10:03
Baskoniak garaipen garbia lortu du Leyma Coruñaren aurka (114-66)
Gasteizko taldeak 48 puntuko aldearekin hartu zuen mendean Leyma Coruña, Buesa Arenan, asteazken honetan. Errege Koparako sailkatzeko aukerari eusten dio oraindik.
2025/01/07 - 00:11
Baskoniak urrutiago du Koparako sailkatzea, Real Madrilekin galduta (82-89)
Pablo Lasoren taldeak ezin izan du Buesan jokatutako norgehiagoka irabazi eta bi garaipenera ditu orain play-offerako txartela ematen duten postuak.
2025/01/04 - 13:39
Sedekerskisek lesioa dauka ezkerreko hankan
Baskoniako kapitaina Izar Gorriaren aurkako partidan lesionatu zen, eta oraingoz ez dakite noiz itzuli ahalko den kantxetara.
2025/01/03 - 00:01
Baskonia garaipenetik gertu geratu da, baina Izar Gorriaren aurka galdu du (73-75)
Gasteizko taldeari beste garaipen bat joan zaio, korrontearen kontra arraun egin behar izan duten partidan.
2024/12/30 - 13:20
Baskoniak Samanic fitxatu du
24 urteko hegaleko pibotak 2,08 metro neurtzen du, eta Gasteizko taldearen taulapeko jokoa indartzeko heldu da. Klubak ez du zehaztu kontratuaren iraupena.
2024/12/29 - 21:53
Kamar Baldwinen saskiratze batek garaipena eman dio Baskoniari Manresan (80-82)
Pablo Lasoren taldeak ez dio ondo ekin partidari, baina suspertu egin da, eta Baldwinek bi segundo gelditzen zirela lortutako saskiratze bati esker lortu du Baskoniak zazpigarren garaipena 2024-25 denboraldiko Endesa Ligan.
2024/12/28 - 00:12
Baskoniaren erreakzio ikusgarria Paris menderatzeko (94-81)
Bigarren laurdeneko joko kaskarrak soken kontra jarri du talde gasteiztarra, baina azken denbora bikainak, aurkariaren puntuak hirukoiztuz, garaipena eman dio.
2024/12/22 - 16:22
Baskoniak galdu egin du Unicajaren aurka, eta oso zail du Kopan sartzea
Endesa Ligako 12. jardunaldian, Baskoniak 88-90 galdu du Unicajaren aurka igande honetan, azken momentuan. Euskal taldeak partida berdintzeko aukera izan du, baina Forrestek ez du sartu etxekoei itxaropena emango zien hirukoa.
2024/12/19 - 22:37
Baskoniak ez du inolako aukerarik izan OAKAn, Panathinaikosen aurka, Euroligan (104-69)
Greziako taldeak, txapelketako egungo txapelduna bera, lehen laurdenean hartu du markagailuaren kontrola (33-12), eta Pablo Lasoren gizonek ezin izan dute garaipena lortzeko lehiatu. Baskonia, 17 jardunalditan zazpi partida irabazi dituela, hamabosgarren postuan dabil, sailkapenean.
2024/12/17 - 23:35
Baskoniak Makabi Tel Aviv garaitu du (85-95), partida ona eginda, eta zazpi garaipen daramatza Euroligan
Euskal taldeak merezita irabazi du, Belgraden jokatutako partidan; izan ere, Pablo Lasoren taldeak ia-ia hasieratik izan ditu kontrolpean jokoa eta markagailua.
2024/12/17 - 12:05
Janis Timma Baskoniako jokalari ohia hil da, 32 urte zituela
Letoniarrak 2017-2018 denboraldian jokatu Gasteizen, eta Moskun aurkitu dute hilda. Bertan, Alikson Team izeneko 3x3 saskibaloi taldeko kide zen.
2024/12/15 - 16:38
Baskoniak suspensearekin irabazi dio Granadari (73-75)
Baskoniak bigarren garaipena jarraian lortu du Endesa Ligan, eta Errege Koparako sailkatzeko aukerak ditu oraindik, Coviran Granada 73-75 garaitu ostean.
2024/12/13 - 11:26
Baskoniak garaipenari ihes egiten utzi dio Virtusen aurkako azken hasperenean (81-82)
Will Clyburnek berpiztu egin du Virtus Bologna, azken segundoan, markagailuari buelta eman dion lau puntuko jokaldi batekin, Baskoniak garaipena bideratuta zuenean.
2024/12/06 - 11:07
Hirukoek Baskoniaren aukerak lurperatu dituzte Munichen (94-80)
Baskoniak 94-80 galdu du Bayern Munichen aurka, Chima Moneke hegaleko pibotak 25 puntu lortu eta 11 errebote jaso dituen arren, eta Europako txapelketa nagusian duen irregulartasun sentsazioa luzatu du.
2024/12/04 - 00:00
Baskoniak Fenerbahçe menderatu du (88-76), partida oso ona eginda, eta bi garaipen kateatu ditu Euroligan
Pablo Lasoren gizonek, txapelketako hamahiru partida jokatuta, sei garaipen dituzte; sailkapenean bigarren postuan dabilen Fenerbahçe aurkari, Gasteizko taldea bikain aritu da, eta guztiz merezita irabazi du.
2024/12/03 - 18:20
2024-25 denboraldiko Euroligako Lauko Finala Abu Dhabin jokatuko dute
Baskonia eta beste hamabi klub dira Euroligaren jabeak; hamahiru horietatik, hamaikak eman dute erabakiaren aldeko botoa, Baskoniak tartean. 2025eko Lauko Finala maiatzaren 23tik 25era bitartean jokatuko dute.
2024/12/01 - 21:30
Baskoniak porrot latza jaso du Valentziaren aurka, Buesan (91-116)
Baskoniak Valentziaren aurka galdu du Endesa Ligako 9. jardunaldian (91-116). Partida ondo hasi duten arren, bigarren eta hirugarren laurdenean Valentziak jipoia eman die.
2024/11/29 - 10:43
Baskoniak mendean hartu du Zalgiris, azken laurdenean markagailua iraulita (70-83)
Pablo Lasoren taldea suspertu egin da Zalgiris Kaunasen aurka, 16 puntu irauli ondoren, Euroligan etxetik urrun lehen garaipena eman dioten 15 minutu garrantzitsuei esker.