Chima Monekek Kosner Baskonia geldiarazi du luzapenean (100-108)
Baskoniako jokalari ohiak neurketa bikaina jokatu du Buesa Arenan. Bere itzuleran, Nigeriako hegal-pibotak txalo baino txistu gehiago entzun behar ditu Gasteizen.
Chima Moneke Baskoniako jokalari ohia, baloia eskuratzeko borrokan, Buesa Arenan. Argazkia: EFE
Kosner Baskoniak 100-108 galdu du gaur Izar Gorriaren aurka Euroligako 33. jardunaldian. Alternatibaz beteriko partida izan da, eta luzapenean Belgradeko taldeak saria izan du, batez ere Chima Moneke Baskoniako jokalari ohiaren lanari esker. Nigeriako hegal-pibota txalo baino txistu gehiagorekin hartu dute zale gasteiztarrek Buesa Arenan.
Bbisitariak ondo hasi dira Jordan Nworaren eskutik, eta 11-20koa jarri dute lehen laurdenaren erdian. Baina orduan Kobi Simmonsek Baskonia piztu du, eta Clement Frischek eta Trent Forrestek lagunduta.
Hala ere, Belgradeko taldeak 10. minutua agortu du 27-28 markagailuan aurretik zela, epaileek Joel Bolomboyk Eugene Omoruyiri egindako tapoi polemikoa legezkotzat jo dutelako.
Hala eta guztiz ere, norgehiagokaren inertziak mesede nabarmena egin dio Paolo Galbiatiren mutilei. Eta hala erakutsi dute Timothe Luwawu-Cabarrotek bigarren zatiaren hasieran lortutako saskiraketek, Baskoniari errenta laburrak eman baitizkiote (33-28, 37-32).
Errenta labur horiek arabarrek ondo kudeatu dituzte, eta baita areagotu ere, jaurtiketa libreetan asmatuta. Atsedenaldira 52-42 markagailuan aurretik iritsi dira. Hirugarrren laurdena 67-66 amaitu da, eta neurketaren testuinguruak irribarre egin dio Izar Gorriari. Azken laurdenaren hasieran berriro jarri da aurretik, Monekeren jaurtiketa libreei eta Butlerri esker. Serbiarrek defentsa gogortu dute, eta barruko jokoan asko nabaritu da, batez ere Diakite faltengatik egotzi ondoren.
Partidaren azken txanpan berdintasuna izan da nagusi. Forrestek azken hatsean norgehiagoka irabazteko jaurtiketa izan du, baina baloiak 'gorbata' egin du saskian (91-91).
Luzapenean, Monekek eta Luwawu-Cabarrotek euren lehia berezia bizi izan dute, Frisch bigarren mailako aktorea izanik Baskonian; Izar Gorrian rol horixe bera Ojeleyek bete du; izan ere, hiruko eta mate batekin 100-106koa jarri du 49.2 segundoren faltan. Ondoren, Monekek errebotea itxi du Baskoniak etsi-etsian egin duen jaurtiketa batean, eta hortxe bukatu da partida.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak garaipenaren bidera itzuli nahi du Euroligan, Izar Gorriaren aurka, asteazkenean
Paolo Galbiatiren taldeak Europako txapelketako azkeneko zazpi partidak galdu ditu, eta sailkapenaren bederatzigarren postuan dagoen talde baten aurka jokatuko du. Partida Buesa Arenan jokatuko da, asteazken honetan, 20:30etik aurrera.
Baskonia azken laurdenean hasi da sendo, eta Girona garaitu du (94-81)
Kosner Baskoniak Gironari irabazi dio (94-81) azken laurden gogor baten ostean. Nahiz eta lehen hiru laurdenetan partida oso parekatua izan den, fisikoak eta intentsitateak bidea ireki diete baskoniarrei azken txanpan.
Kosner Baskonia ondo lehiatu da Olympiakosen aurka, baina ezin izan du garaipena eskuratu (90-80)
Euskal taldeak partida ona jokatu du, oso zaila den kantxa batean, baina, azkenean, galdu egin du, eta bolada txarrean jarraitzen du Euroligan.
Paolo Galbiati: “Jokatzeko moduko bost jokalari baditut, nire betebeharra lehiatzea da"
Paolo Galbiatik hedabideen galderei erantzun die Olympiakosen aurkako Euroligako partidaren atarian. Italiarrak taldearen egungo egoerari buruz hitz egin du, eta argi utzi du pairatzen duten lesio izurritea ez dela "aitzakia".
Lesioz jositako Baskoniak Euroligan daukan bolada txarra haustea bilatuko du Olympiakosen aurka
Baskoniarrek Euroligako azken sei partidak galdu dituzte, eta kontinenteko kantxa zailenetako bat bisitatuko dute. Greziako taldeak bi partida galdu ditu etxean, Panathinaikos eta Valentzia Basketen aurkakoak.
Jesse Edwardsek ACBn jokatzeko maila duela erakutsi nahi du Gasteizen
"Mutilak eta lantalde teknikoa ezagutzea zoragarria izan da. Taldearen inguruko gauza onak entzun besterik ez dut egin", azaldu du Baskoniako jokalari garai berriak (213 zentimetro). Pablo Prigioni Minessotan entrenatzaile izan duenaren eta Kai Edwards Espainian ibilitako anaiaren iritziak jaso ditu.
Kosner Baskoniak ateak itxita jokatuko du Hapoelen eta Makabiren aurka, ‘‘testuingurua dela eta"
Horrela, Arabako taldeak, Israelgo taldeen aurka etxean jokatu gabe zegoenak, Real Madrilek eta Bartzelonak hartutako erabaki bera hartu du.
Kosner Baskoniak porrota jaso du Burgosen (107-96)
Kosner Baskoniak 107-96ko emaitzarekin galdu du San Pablo Burgosen aurka Endesa Ligako 22. jardunaldian. Baskoniarrak atzetik joan dira ia partida osoan zehar, eta azken laurdeneko joera aldaketa ez da markagailua iraultzeko nahikoa izan.
Kosner Baskonia berandu esnatu da Sarajevon Dubairi egindako bisitan (100-94)
Galbiatiren taldeak zazpigarren porrota jaso du Europako txapelketan, jokalari gutxirekin iritsi baita neurketara, nahiz eta azken lau minutuetan 20 puntuko desabantaila iraultzetik gertu egon den.