Kutxabank Araski
2019/09/24 - 22:31
Araskik aurkezpen ofiziala egin du
Gasteizen egin du 2019-2020 denboraldirako taldearen aurkezpen ofiziala Araskik. Arabako taldea prest da sasoi berriari ekiteko.
2019/02/28 - 23:16
Araskik ezin izan du aurrera egin 'bere' kopan (66-60)
Etxekoek 17 puntuko errenta izan dute euren alde, baina ezin izan dute baliatu finalerdietara sailkatu ahal izateko
2019/02/25 - 16:20
Araski, anfitrioiaren ilusioarekin eta erantzukizunarekin
RPK Araskik ilusioz gainezka ekingo dio otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean Gasteizen jokatuko den Erreginaren Kopari. Etxean jokatzearen erantzukizuna izango du.
2019/02/24 - 14:06
RPK Araski, anfitrioia izatearen erantzukizuna... eta ilusioa
Talde gasteiztarrak ametsezko ibilbidea egin du duela bederatzi urte sortu zenetik. Hiru daramatza goi-mailan eta orain Erreginaren Kopa hartuko du Gasteizen, otsailaren 28tik martxoaren 3ra.
2018/10/24 - 22:55
Gasteizek hartuko du 2019ko Erreginaren Kopa
Otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean jokatuko da txapelketa Arabako hiriburuan.
2018/10/10 - 20:38
Gasteizek saskibaloiko Erreginaren Kopa hartu nahi du
Arabako erakundeak proposamen bat ari dira lantzen Arabako hiriburuan joka dadin kopako fase finala.
2018/03/01 - 14:57
Lacturale Araskik Lehen Mailara igotzea lortu du
Bartzelonako San Adria taldeari 56-75 irabazi diote igoera faseko finala eta maila gorenean egongo dira datorren denboraldian IDK Gipuzkoa eta Gernika Bizkaia tadeekin batera.
2018/03/01 - 14:57
Araski taldeari harrera egin diote Arabako Foru Aldundian
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Araski saskibaloi taldea hartu dute Aldundian. Igandean, emakumezkoen saskibaloiaren maila gorenera igotzea lortu zuten.
2018/03/01 - 14:57
Gernika, Donosti eta Araski euskal ordezkariak
Emakumezkoen saskibaloi liga gaur hasiko da. Iaz bezala, aurten ere hiru euskal ordezkari izango ditu: Lointek Gernika, IDK Gipuzkoa eta Lacturale Araski.
2018/03/01 - 14:57
Lointek Gernika aise Lacturale Araskiren kontrako derbian (66-47)
Bizkaitarrek bigarren laurdenean hautsi zuten lehia 26 eta 5eko partzialarekin. Bi taldeek garaipen bana dute orain sailkapenean.
2017/11/25 - 23:03
Lacturale Art Araskik garaipena lortu du IDK Gipuzkoaren aurkako derbian
Arabako taldeak 57-61 irabazi du Donostian jokatu den DIA Ligako euskal derbia.
2017/10/05 - 22:39
IDK Gipuzkoak eta Gernikak garaipena lortu zuten; Araskik, galdu egin zuen
Gernika Bizkaiak garaipen erosoa lortu zuen Quesos el Pastorren aurka (78-58). IDK Gipuzkoak ere irabazi egin zion (59-64) Sant Adriari. Lacturale Art Araskik (79-55) galdu egin zuen Man Filterrekin.
2017/10/02 - 14:35
Araskik eta IDK Gipuzkoak, irabazi; Gernikak, galdu
Dia Ligaren emaitzak: Lacturale Araski 63-54 Quesos El Pastor, IDK Gipuzkoa 72-68 Cadi La Seu eta Gernika 73-80 Sant Adria.
2017/09/28 - 16:21
Lacturale Art Araski, elkartasunaren filosofiapean
Talde gasteiztarra duela zazpi urte jaio zen, eta urtetik urtera hobeto dabil. Aurten Euskal Kopa irabazi berri du, istorian lehen aldiz, eta talde gaztea eta anbizioduna osatu dute.
2017/09/24 - 15:33
Lacturale Araski, Euskal Kopako txapeldun
Gasteiztarrek Gernikari irabazi diote Galdakaon jokatutako finalean, 67 eta 65.
2017/09/21 - 19:35
Araskik Marta Tudanca eta Natalie Van Den Adel aurkeztu ditu
Lacturale Araskik bi jokalari aurkeztu ditu hastear den denboraldiari begira.
2017/04/09 - 00:22
Araskik finalerdietarako txartela lortu du Gernika kanporatuta
Gasteizko taldeak 57-54 irabazi dio Bizkaiko taldeari final-laurdenetako bigarren partida eta Gironaren aurka jokatuko du finalerdietan.
2017/04/01 - 23:41
Araskik playoffetarako txartela lortu du
Quesos El Pastor taldearen aurka 56-63 galdu arren, Arabako taldea playoffetara sailkatu da. IDK Gipuzkoa eta Gernika taldeekin batera ariko da tituluagatik borrokan.
2017/02/12 - 13:05
Araskik finalerdia galdu du Spar Citilift taldearen aurka 71-78
Gasteiztarrak Erreginaren Kopako finaletik kanpo geratu dira.
2017/02/09 - 19:34
Gernika Bizkaia eta Araski, Erreginaren Kopan
Beste lau talderekin batera lehiatuko dira Erreginaren Kopan: Avenida Salamanca, Spar Citylift Girona, Al-Qazeres Extremadura eta Star Center-Uni Ferrol.