Lotta-Maj Lahtinen, Kutxabank Araskiren fitxaketa berria
Lotta-Maj Lahtinenek Kutxabank Araskin jokatuko du datorren denboraldian. Nafarroako Ardoi taldean aritu da sasoi honetan base-eskolta finlandiarra, eta dagoeneko ezagutzen du Endesa Liga, Cadi La Seun ibilia ere badelako. Iaz, 8,4 puntu, 3,7 errebote eta 2,4 asistentzia egin zituen batezbeste, Ardoirekin jokatutako 23 partidatan.
Lahtinenek (99/12/02) Finlandian abiatu zuen bere saskibaloi-jokalari ibilbidea, Catz eta Helmi Basket taldeetan. Finlandiako lehen mailan egindako lan bikainaren ondorioz, Nueva Orleansko Basketball Without Bordersekin egin zuen bat, 2017an. Ondoren, Georgia Tech Unibertsitateko taldera joan zen.
2023an, Lahtinen Europara itzuli zen, La Seura, hain zuzen ere, Emakumezkoen Endesa Ligan eta Eurokopan lehiatzeko. Urtebeteren ostean, Belgikara joan zen, Castors Brainen aritzeko. Dena den, denboraldia han hasi eta gero, Ardoin amaitu zuen urtea.
Zure interesekoa izan daiteke
Kutxabank Araskik Alexy Mollenhauer fitxatu du, denboraldiko amaierara arte
Azerbaijango hegalekoak, 27 urtekoa bera, Endesa Ligan esperientzia dauka; izan ere, Movistar Estudiantes eta Ensino Lugo taldeetan jokatu zuen.
Kutxabank Araskik zazpi partida jokatuko ditu denboraldiaurrean
Gasteizko taldeak zazpi norgehiagoka izango ditu, urriaren 4ean ligari ekin baino lehenago. Lehen hitzordua Ensinoren eta Perfumerias Avenidaren kontrako torneoa izango da.
Alyssa Lawrence, Kutxabank Araskiko jokalari berria
Hegaleko jokalaria Esteponatik dator, eta sasoi baterako kontratua sinatu du Arabako taldearekin.
Araskik Isabela Quevedo fitxatu du, barneko jokoa sendotzea helburu
Benficatik iritsi da euskal taldera, Portugaleko Ligatik; txapelketa horretan, Jokalari Gazte Onenarentzako Saria eman zioten, eta finaleko jokalaririk onena izendatu zuten. Kubako selekzioarekin internazionala da, eta, une honetan, Brasilen dabil, Sampaio Basquete taldean.
Toussaintek Araskin jokatuko du 2025-2026 denboraldian
Kutxabank Araskik Dominique Toussaint fitxatu du datorren sasoirako. Spar Kanaria Handia taldetik heldu da Gasteizera. Hegaleko eta eskolta postuaetan joka dezake.
Montse Brotonsek kontratua berritu du Araskirekin
Alacanteko jokalariak denboraldi batez berritu du klubarekin duen lotura, eta bigarren sasoia beteko du Gasteizko taldean.
Kutxabank Araskik Quinn Urbaniak-Dornstauder pibota fitxatu du
Celta de Vigo taldetik dator Quinn. Azken denboraldian, 9,8 puntu saskiratu ditu jokatutako 13 norgehiagoketan, batez beste, 5,8 errebote jasotzeaz gain.
Iva Slonjsak jokalariak Kutxabank Araski utzi du
Kroaziako jokalariak ez du Kutxabank Araskin jarraituko 2025-2026 denboraldian. Urtarrilean fitxatu zuen Gasteizko taldeak Laura Aligaren hutsa betetzeko. Ordutik, 14 partida jokatu ditu, eta oso garrantzitsua izan da taldearen erasoko jokoan.
Noa Morro Kutxabank Araskira heldu da, Valentziak utzita
20 urteko pibot gaztea hurrengo denboraldirako baieztatutako hirugarren izena da, Made Urietak beste urte batez zuzenduko duen taldean.