FITXAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Annika Holopainen, Araskiko fitxaketa berria

Holopainen, hegaleko pibota, Frantziako Emakumezkoen 2. Ligako Montbrison taldetik iritsiko da Gasteizera.
Annika Holopainen.
Annika Holopainen. Argazkia: Araski.

Araskik argitaratu duenez, Annika Holopainen izango da Kutxabank Araski berria indartuko duen zazpigarren jokalaria. Finlandiarrak Gasteizko taldearen barnealdeko jokoa indartuko du. Holopainen, Frantziako emakumezkoen 2. Ligako Montbrison taldetik iritsiko da Gasteizera. Han, 15,3 puntu egin eta 4,8 errebote jaso zituen batez beste partida bakoitzeko.

Hegaleko pibotak eskarmentu handia du Europan. Old Dominion Unibertsitatean hazitakoa, Holopainenek Islandian, Polonian, Alemanian eta Frantzian jokatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X