Saskibaloiko beste lehiaketa batzuk
2023/02/19 - 11:35
Tenerifek anfitrioia kanporatu du eta Kopako bere lehen finalera pasa da (72-73)
Tim Abromaitisek Joel Parrari azken segundoan egindako tapoi batek Errege Kopako bere lehen finalerako txartela ziurtatu die kanariarrei, Joventuten aurkako botere duelu batean.
2023/02/18 - 23:19
Unicaja Kopako finalerako sailkatu da Real Madril kanporatuta (82-93)
Unicajak Badalonako Errege Kopako finala jokatuko du finalerdietan Real Madril kanporatu ondoren (82-93), bere erritmoa eta erasoko jokoa inposatuta ia erabat menderatu dute partida.
2023/02/17 - 23:12
Tenerife bikain ibili da erasoan, Kanaria Handiaren aurka, eta nagusi izan da Kopako derbian (89-73)
Lenovo Tenerifek garaipen argia lortu du ostiralean, final laurdenetan, eta finalerdietarako txartela eskuratu du, Txus Vidorreta euskal entrenatzailearen eskutik.
2023/02/17 - 13:29
Brizuela donostiarra, Unicajaren historiako saskiratzaile nagusia Kopan
Euskal eskoltak 99 puntu lortu ditu jada, eta bost partida baino ez ditu behar izan, 19,8 puntu batez beste partidako.
2023/02/17 - 02:38
Unicajak luzapenean kanporatu du Bartzelona (87-89), eta egungo txapelduna Kopatik kanpo dago
Dario Brizuela donostiarrak 27 puntu egin ditu, eta partida bikaina egin du. Malagako taldea atzetik joan da markagailuan minutu askotan, baina ez du amore eman, eta, azkenean, balentria egin du eta finalerdietara sailkatu da.
2023/02/16 - 18:02
Baskonia titulua lortzeko aukerak dituela itzuli da Kopara
Joventuten aurka neurtuko ditu indarrak, 2019an final-laurdenetan kanporatu zuen taldearen aurka.
2023/02/08 - 11:42
LeBron James, NBAren historiako saskiratzailerik handiena
LeBronek 36 puntu behar zituen Abdul-Jabbarren marka hausteko (azken horrek 38.387 puntu sartu zituen), eta 38 lortu ditu; beraz, errekor berria 38.390 puntukoa da. Denboraldi honetan, baina, LeBron Jamesek puntu gehiago ere sartuko ditu.
2023/01/16 - 15:07
LeBron James 38.000 puntuko markara heldu da, eta gertu du Abdul-Jabbarren errekorra
364 puntu falta zaizkio 38.387 puntuan ezarrita dagoen kopuru historikora iritsi eta NBAko inoizko saskiratzaile onena bihurtzeko.
2023/01/03 - 16:44
Donovan Mitchellek historia egin du 71 puntu sartuta, NBAko zortzigarren kopuru handiena
2006ko urtarrilean Kobe Bryantek 81 puntu erdietsi zituenetik ez da halako jardun emankorri egon Ameriketako Estatu batuetako saskibaloi ligan.
2022/12/28 - 16:20
Luka Doncic esloveniarrak marka historikoa ezarri du NBAn
Dallas mavericks taldeko jokalariak Amerikako Estatu Batuetako saskibaloi ligaren historian inoiz ikusi gabeko biko hirukoitz marka izugaria egitea lortu du.
2022/10/01 - 15:47
Estatu Batuak, munduko txapeldun
Ameriketako Estatu Batuek laugarrenez jarraian lortu dute Munduko Txapelketa irabaztea Txina 83 eta 61 mendean hartuta.
2022/06/17 - 13:09
Golden State Warriors, NBAko txapeldun
103-90 irabazi diote Celtics taldeari finaletako seigarren partidan Stephen Curry jokalariaren partida bikainarekin.
2022/02/20 - 23:32
Bartzelona-Real Madril 2022ko saskibaloiko Errege Kopako finalaren laburpena (59-64)
Bartzelonak Granadan jokatutako Errege Kopako finala irabazi du Real Madrilen aurka bigarren zatian markagailua irauli ondoren. Niko Mirotik izendatu dute finaleko jokalari onena.
2022/02/20 - 22:01
Bartzelonak bereganatu du Kopa, Real Madril gaindituta (59-64)
Kataluniarrek erreakzionatu egin dute bigarren zatian, lehen 20 minutuetan kaskar aritu ostean (29-18).
2022/01/31 - 15:14
Madril-Breogán, Joventut-Tenerife, Valentzia-Murtzia eta Barça-Manresa, final-laurdenetan
Otsailaren 17tik 20ra ospatuko da eta aurten ez da euskal ordezkaririk izango Granadakn jokatuko den Kopan.
2021/12/15 - 13:09
Stephen Curry NBAren historiako hiruko saskiratzailerik onena bihurtu da
Golden State Warriors taldeko joku-antolatzaileak Ray Allenen errekorra gainditu du 2.977 hiruko saskiratu ondoren.
2021/11/11 - 18:09
Errege Kopa Granadan jokatuko da eta ez du talde anfitrioirik izango
Kopako fase finala Granadako Udal Kirol Jauregian jokatuko da, otsailaren 17tik 20ra bitartean.
2021/10/05 - 20:53
Saskibaloian jokatzeari utziko diola iragarri du Pau Gasolek
41 urteko pibot kataluniarrak saskibaloiko kantxak uztea erabaki du NBAn 18 denboraldi jokatu eta , besteak beste, Los Angeles Lakers taldearekin bi eraztun irabazi ondoren.
2021/09/21 - 21:37
Luis Scolak erretiroa hartu du
Saskibaloian albiste da Luis Scolak erretiroa hartu duela. Argentinarrak ibilbide bikaina burututa esan dio agur saskibaloiari. Baskoniako zaleen artean eta klubean oso maitatua da.
2021/07/21 - 14:06
Bucks, NBAko txapeldunak, Suns gaindituta
Giannis Antetokounmpo, 50 punturekin eta 14 erreboterekin, partidako izar nagusia izan da (105-98).