Saskibaloiko beste lehiaketa batzuk
2021/07/21 - 10:43
Milwaukeeko herriak Bucksen garaipena ospatu du
Milwaukee Bucks taldea da egungo NBAko txapelduna. Milaka zale Fiserv Forumera hurbildu ziren pantaila erraldoietan partida ikustera eta gero ospakizuna heldu zen.
2021/06/30 - 14:51
Giannis Antetokounmporen lesioa
Belaunean izandako lesioak eragina izan zuen Ekialdeko Konferentziako finaleko laugarren partidan. Atlanta Hawksek Milwaukee Bucksi (110-88) gailendu eta bina utzi du finala.
2021/06/07 - 15:06
Doncicen saririk gabeko erakustaldia
Luka Doncicek 46 puntu, 14 asistentzia eta 7 errebote erdietsi zituen Dallas Mavericksekin, baina Los Angeles Clippersek irabazi zuen 126-111 eta playoffetatik at da esloveniarra.
2021/06/02 - 15:52
Los Angeles Lakersen porrot mingarria Sunsen etxean (115-85)
Los Angeles Lakersek kanporaketako bosgarren neurketa galdu dute Phoenix Sunsen kontra (3-2) eta kanporatzetik gertu geratu dira.
2021/02/23 - 18:43
Pau Gasolek Bartzelonan jokatuko du denboraldi amaierara arte
Sant Boiko jokalaria fitxatu du Barçak. Gasolek 40 urte ditu, eta Barçara itzuli da hogei urteren ostean, Endesa Ligako eta Euroligako azken txanpa jokatzeko.
2021/02/21 - 00:39
Pau Gasol, Barçara itzultzetik gertu
Hala eman du jakitera 'Mundo Deportivo' egunkariaren edizio digitalak. Alabaina, gerora, Gasol berak adierazi du oraindik ez dagoela kantxetara itzultzeko moduan
2021/02/14 - 23:43
Bartzelonak nagusitasunez irabazi du Kopa Real Madrilen aurka (73-88)
Bartzelonak Errege Kopako 85. edizioa irabazi du Real Madrilen aurka (73-88), Cory Higginsen eskutik (20 puntu). Katalanek hasi eta buka izan dira nagusi finalean.
2021/02/13 - 20:55
Real Madril, Kopako lehen finalista Lenovo Teneriferi irabazi ostean (85-79)
Pablo Laso gasteiztarrak zuzendutako Real Madril Errege Kopako lehen finalista bihurtu da, Txus Vidorreta bilbotarrak entrenatzen duen Lenovo Tenerife mendean hartu baitu (85-79).
2021/01/26 - 14:14
Kobe Bryanten izarrak bizirik jarraitzen du
Kobe Bryant NBAko saskibaloiko jokalaria duela urtebete hil zen, baina bere izarrak bizirik jarraitzen du.
2021/01/04 - 14:47
Stephen Curryren erakustaldia
Golden State Warriors taldeko joko antolatzaileak 62 puntu sartu dizkio Portlandi, bere kirol ibilbidean partida bakarrean lortu duen puntu kopuru potoloena.
2020/12/13 - 12:24
IDK Euskotren Erreginaren Kopan izango da, Lointek Gernikarekin batera
Gipuzkoarrek txapelketa jokatzeko txartela lortu dute ligako lehen itzuliko azken partidan etxean Valentzia Basketen aurka 64-58 galdu arren.
2020/11/06 - 13:14
Jokalarien sindikatuak 2020-21 denboraldia abenduaren 22an hastea onartu du
NBAk eta jokalarien sindikatuak lehenbailehen ireki nahi dute agentzia librea, behin zozketa unibertsitarioa eginda, eta entrenatzeko jokalekuak abenduaren 1etik aurrera ireki nahi dituzte.
2020/07/30 - 21:03
NBA bueltan da
Goizaldean bueltatuko da NBA liga amerikarra. Partidak Orlandoko Disney World-ean jokatuko dira, ligako antolazaileek akordatu zuten moduan. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.
2020/06/03 - 13:09
22 taldeko liga, NBA aztertzen ari den aukera
Uztailaren 31an hasiko litzateke eta urriaren 12an finalaren azken partida jokatuko litzateke.
2020/03/20 - 10:20
COVID-19ko hamar kasu atzeman dituzte NBAn
Celticseko Smart eta Lakerseko bi jokalari izan dira azkenak.
2020/02/17 - 00:26
Real Madril, Errege Kopako txapeldun
Real Madrilek irabazi du saskibaloiko 2020ko Errege Kopa, finalean Unicaja mendean hartuta, 68-95eko emaitzarekin.
2020/02/16 - 13:12
Derrick Jonesek polemikarekin irabazi dio Aaron Gordoni birrintzeen lehiaketa
Derrick Jones Jr Miami Heateko jokalariak irabazi du NBAko All Starreko birrintzeen lehiaketa. Hiruko jaurtiketetako irabazlea Buddy Hield izan da.
2020/01/26 - 22:09
Kobe Bryant hil da, helikoptero istripuan
NBAko jokalari ohiak istripua izan du Calabasasen, Kalifornian. Sikorsky S-76 helikoptero pribatua sarritan erabiltzen zuen Angeles Lakerseko jokalari ohiak.
2019/11/12 - 13:51
Malagako Koparako abonuak hilaren 18an jarriko dira salmentan
Lehiaketa otsailaren 13tik 16ra bitartean jokatuko da eta salneurriak 150 eta 650 eurotan izango dira.
2019/09/17 - 00:41
Munduko txapeldunek titulua ospatu dute zaleekin, Madrilen
Espainiako selekzioak saskibaloiko Munduko Txapelketa irabazi du. Taldeak, ibilbidea egin du Madrigo kaleetatik autobusez, eta zaleek txapelunekin batera ospatu dute garaipena.