Pavel Savkov eskoltak Gipuzkoa Basketen jokatuko du, Baskoniak utzita, denboraldiaren amaierara arte
Pavel Savkov eskoltak Guuk Gipuzkoa Basketen jokatuko du, Baskoniak utzita, 2023-24 denboraldiaren amaierara arte, asteazkenean Gasteizko eta Donostiako klubek iragarri dutenez. Jokalari errusiarra, 21 urtekoa eta Baskoniako harrobikoa bera, NBA G League txapelketako Birmingham Squadron taldean aritu da azken hilabeteotan, alegia, AEBko Garapen Ligan. Urrezko LEB Ligan ibiliko da hemendik aurrera, Gipuzkoa Basketen.
Savkovek 2023ko irailean berritu zuen Baskoniarekin zuen kontratua, 2028ra arte. Gipuzkoa Basketen jokatuko du, arestian esan bezala: azken talde hori Endesa Ligarako igoera lortzeko lehian dabil, eta, egun, sailkapeneko laugarren postuan da. 21 jardunaldi jokatuta, Gipuzkoako taldeak 15 garaipen ditu erdietsita.
Jokoan dagoen denboraldia amaituta, lagapena ere bukatu egingo da, Baskoniak eta Gipuzkoa Basketek adostu dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Baskoniak iragarri du Mamadi Diakitek ez duela klubean jarraituko
Hegal-pibota Dubai Basketball taldean arituko da datorren denboraldian, Gasteizko taldean 76 partida jokatu ondoren.
Inversus, Gernika KESBren babesle nagusia denboraldi baterako
Inversus Gernika Bizkaia izango da aurrerantzean talde bizkaitarraren izen ofiziala, Gerardo Candina presidenteak eta Jose Joaquin Vicente Inversus Groupen zuzendari nagusiak sinatutako akordioan jaso denez.
Aleksandra Stanacev, Kutxabank Araskiren fitxaketa berria
Jokalari serbiarra Movistar Estudiantes taldetik dator Gasteizera.
Kosner Baskoniak Joventuten aurka jokatuko du Endesa Superkopako finalerdietan
Beste finalerdia Valentzia Basket eta Bartzelonaren artekoa izango da. Kanporaketa irailaren 19an eta 20an jokatuko dute, Badalonako Palau Olimpic pabiloian.
Irune Orio hegalekoa Gernika KESBera itzuli da NCAAn egin duen etaparen ostean
22 urteko eta 1,88 metroko altuera duen jokalaria etxera itzuliko da lau denboraldiz munduko liga gogorrenetako batean aritu ondoren.
Baskoniak Chris Duarte saskiratzailea sinatu du hurrengo bi denboraldietarako
Talde gasteiztarrak ere agur esan dio ostiral honetan Tim Luwawu-Cabarroti, eta horrek esan nahi du ez duela tanteo eskubidea baliatuko, jokalariak Real Madrilekin akordioa lortu ostean.
BAXI Ferrol-Kutxabank Araski, Duran Maquinaria Ensino-Mirai Euskotren eta Celta Femxa Zorka-Gernika Bizkaia, Emakumezkoen Endesa Ligako lehen jardunaldian
Aurten Emakumezkoen Endesa Ligan parte hartuko duten hiru euskal ordezkariek urriaren 3an hasiko den denboraldiaren egutegia ezagutu dute.
Kutxabank Araskik Kristina Higgins fitxatu du
Pibot estatubatuarra taldearen “barruko erreferentea” izateko heldu da Gasteizera.
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.
Samantha Galanopoulos joko-antolatzaile greziarra Gernika KESB taldera batu da
Grezian Esperides Kallitheas eta Panathinaikos taldeetan lehiatu ondoren, Galanopoulos Malostera iritsiko da Emakumezkoen Endesa Ligan etapa berri bati aurre egiteko.