Zesta-punta
2025/09/23 - 01:45
Erkiaga-Gorka vs Barandika-Lopez Jai Alai Ligako finalaurrekoaren azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Barandikak eta Lopezek bi jokotan (7-15 eta 9-15) mendean hartu dituzte Erkiaga eta Gorka Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatutako bigarren finalaurrekoan. Horrela, finalerako txartela lortu dute.
2025/09/22 - 14:04
Jai Alai Leagueko finalaurrekoetako 2. jardunaldia, gaur gauean, EITB Median
Batetik, Erkiaga-Gorka eta Barandika-Lopez bikoteek neurtuko dituzte elkarren indarrak; bestetik, ordea, Elaia-Maia eta Maite-Maialen kantxaratuko dira.
2025/09/22 - 11:00
Jai Alai Ligaren bigarren finalaurrekoak, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Iritsi da Jai Alaiko lauko finala. Gaur, bigarren finalaurrekoetan, lehenik, Erkiaga eta Gorka pilotariak Barandika eta Lopezen aurka neurtuko dira. Ondoren, emakumezkoen txanda izango da: Elaia eta Maia Maite eta Maialenen aurka jokatuko dute. 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/09/20 - 17:04
Mugartegi anai-arrebak, Hondarribiko Grand Slamean garaile
Bixente-Atain eta Erika-Gisela bikoteak nagusitu dira Grand Slamean. Emakumezkoen finalean, Erikak eta Giselak bi setetan menderatu zituzten Lur eta Laura: 15-8 eta 15-13. Gizonezkoetan, aldiz, Hormaetxea eta Bailo ziren faboritoak, baina Bixente eta Atain nagusitu ziren finalean, 14-15 eta 14-15.
2025/09/17 - 23:18
Puntistek Hondarribiko Grand Slameko finalerako pilotak aukeratu dituzte Jostaldi pilotalekuan
Iazko azpitxapeldunek, Bixentek eta Atainek, aurtengo txapelketan partidarik galdu ez duen bikotea, Hormaetxea-Bailo, aurrean izango dute.
2025/09/16 - 03:00
Arakistain-Frida vs Sorozabal-Arai Jai Alai Ligako finalaurreko azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Sorozabal eta Arai finalerako sailkatu dira, Arakistain eta Frida 11-15, 15-12 eta 3-5 irabazita, hiru jokotan.
2025/09/16 - 03:00
Sorozabal-Arai eta Urreisti-Basque Jai Alai Ligako final handirako sailkatu dira
2025eko Jai Alai Ligako aurreneko finalerdietan, Oihana Sorozabal eta Arai Lejardi hiru jokotan gailendu dira, 11-15, 15-12 eta 3-5, Ihart Arakistain eta Frida Watkinsen aurka, eta Eñaut Urreisti eta Arai Lejardi bi jokotan menderatu dituzte Johan Sorozabal eta Unai Lekerika, 11-15 eta 6-15.
2025/09/16 - 01:30
Johan-Lekerika vs Urreisti-Basque Jai Alai Ligako finalaurrekoaren azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Urreistik eta Basquek bi jokotan (11-15 eta 6-15) mendean hartu dituzte Johan eta Lekerika Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatutako lehen finalaurrekoan. Horrela, finalerako txartela lortu dute.
2025/09/15 - 16:05
Horrela amaitu dute zortzi puntista onenek Jai Alai Ligako lauko finalean
Gaur hasiko da Jai Alai Ligako lauko finala Donostiako Karmelo Baldan. Zortzi puntista onenak ikusiko ditugu, baina horraino iristeko ibilbidea luzea izan da, hona hemen gertatutakoak.
2025/09/09 - 16:53
Zesta-puntako Jai Alai Ligako Lauko finalen aurkezpena egin dute
Donostiako Carmelo Baldan egingo dira zesta-puntako Jai Alai Ligako Lauko finalak, hurrengo hiru astelehenetan. Gaur, irailak 9, egin dute aurkezpena.
2025/09/09 - 15:01
Jai Alai Ligako finalak, EITB Median ikusgai
Irailaren 15ean eta 22an jokatuko dituzte finalaurrekoak, Donostiako Carmelo Balda frontoian; final handiak, ostera, hilaren 29an izango dira. EITB Median ikusgai izango dira hiru jardunaldiak, zuzenean.
2025/09/07 - 11:13
Olharan eta Manci nagusi Paueko Kopan
Olharan eta Manci nagusitu dira Paueko Kopan. Hiru set behar izan dituzte Erkiaga eta Lekerika garaitzeko. Lehenengoan, 7 eta 15 gailendu dira; bigarrena 15 eta 14 bereganatu dute Erkiagak eta Lekerikak, eta hirugarrenean, 2 eta 5 nagusitu dira Olharan eta Manci.
2025/08/31 - 14:22
Goitia eta Lekerika, Lekeitioko Master Serieseko txapeldun
Irabazleek bi setetan hartu zituzten mendean Urreisti eta Del Rio, 15-11 eta 15-11.
2025/08/27 - 01:53
Johanek eta Lopezek irabazi dute Donibane Lohitzuneko Slameko finala
Johanek eta Lopezek mendean hartu dituzte Olharan eta Gorka, Donibane Lohizuneko Slameko finalean. Bi jokotan lortu dute hori, 15-14 eta 15-11 eginda.
2025/08/21 - 17:03
Johanek eta Gorkak irabazi dute Biarrizko Urrezko Xistera, Olharan eta Lekerika aurkari
Johan eta Gorka Sorozabal bi jokotan gailendu dira, 15-9 eta 15-12, txapelketako 49. ekitaldiko final handian.
2025/08/21 - 02:18
Johanek eta Gorkak irabazi dute 2025eko Biarrizko Urrezko Xistera
Johan eta Gorka Sorozabal anaiek, txapelketako final handian, asteazkenean, Erkiaga ordezkatu duen Jean Olharan eta Unai Lekerika menderatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-12.
2025/08/21 - 02:18
Johan Sorozabal: ''Beti izaten da berezia familiaren aurrean irabaztea, eta Gorkarekin''
Biarrizko aurrelariak, Gorka anaiarekin, 2025eko Urrezko Xistera bereganatu du, asteazkenean. Johanek nabarmendu du oso garrantzitsua dela berarentzat txapelketa horretan gailentzea.
2025/08/20 - 22:59
Erkiagak ezingo du Urrezko Xistera finala jokatu, min hartuta dabil eta; Olharanek ordezkatuko du
Puntista bizkaitarrak min hartu zuen sorbaldan, asteartean Donibane Lohizunen jokatutako Nazioarteko finalerdian. Hori dela eta, Jean Olharan kantxaratuko da haren ordez, Iparraldeko Masterretan lortutako puntuengatik.
2025/08/16 - 23:32
Erkiaga eta Lekerika gailendu dira Gernikako Grand Slamean
Aritz Erkiagak eta Unai Lekerikak irabazi dute Gernikako Grand Slama, final handian Xabi Barandika eta Gorka Sorozabal bi setetan 15-12 menderatuta. Giro aparta izan da Gernikako Jai Alai frontoian.
2025/08/14 - 16:29
Lekerika vs Barandika, bi gernikar aurrez aurre Gernikako Grand Slameko finalean
Abuztuaren 16an jokatuko dute Gernikako Grand Slameko finala Unai Lekerikak eta Xabi Barandikak. Gernikarrak dira biak, herriko jaiak dira, eta Jai Alai frontoian ariko dira nor baino nor gehiago. Lekerikak Erkiagarekin osatuko du bikotea; Barandikak, aldiz, Gorka izango du bikotekide.