Jai Alai League
2025/02/19 - 23:26
Zer espero dute Dania Jai Alai frontoiko zaleek Biscayne Cup txapelketaz?
Biscayne Cup lehen aldiz jokatuko dute, Danian, ostegunean, ostiralean eta larunbatean. EITB Media bertako hainbat zalerekin izan da, jakiteko zer iritzi duten Daniako zaleek Jai Alai Ligako txapelketa honetaz.
2025/02/19 - 22:21
Urreisti-Gorka, Johan-Lopez, Barandika-Lekerika eta Erkiaga-Manci, Biscayne Cupeko bikoteak
Danian aurkeztu dituzte, asteazkenean. Ostegunean, lehen finalerdian, Urreisti eta Gorka Johanen eta Lopezen aurka arituko dira, eta, ostiralean, Barandika eta Lekerika, Erkiagaren eta Manciren kontra. EITBk final handia emango du, larunbat gauean, zuzenean.
2025/02/19 - 22:05
Urreisti-Gorka vs Johan-Lopez, eta Barandika-Lekerika vs Erkiaga-Manci, Biscayne Cupeko finalerdietan
Floridako Danian jokatuko duten txapelketa ostegunean hasiko da, egun horretan jokatuko baitute lehenengo finalaurrekoa, eta bigarren finalerdia ostiralean izango da. Final handia larunbatean jokatuko dute, eta EITBk zuzenean emango du, 22:45etik aurrera.
2025/02/19 - 14:39
Zestalariak Miamin daude dagoeneko, eta Daniako frontoian entrenatzen hasi dira
Otsailaren 20tik 22ra artean jokatuko da Biscayne Cup, Floridan (AEB). Zestalariak han daude, eta txapelketa jokatuko den Daniako frontoian entrenatzen hasi dira. Haien sentsazioen berri eman digute.
2025/02/18 - 22:28
Zer den, noiz sortu zen eta nola osatzen den Jai Alai Liga
2022-23 denboraldian sortu zen, zirkuitu bateratua egite aldera. Hiru ekitalditan, bost txapelketatik 16ra igaro da. Proba bakoitzak puntuazio jakin bat du, eta, azkenean, Ligako zortzi puntista onenek Lauko Finala jokatzen dute, lau bikotetan.
2025/02/18 - 16:29
Manci, ''gogotsu'' Erkiagarekin batera Biscayne Cup txapelketa jokatzeko
Mikel Mancik eta Aritz Erkiagak bikotea osatuko dute Danian (Florida, AEB) otsailaren 20tik 22ra artean jokatuko den Biscayne Cuperako. EITB Mediak bi puntistekin hitz egin du Miamirako hegaldia hartu aurretik.
2025/02/18 - 16:20
Zestalariak, Daniara bidean Biscayne Cup txapelketa jokatzeko
Otsailaren 20tik 22ra artean jokatuko da Jai Alai Leagueko Biscayne Cup txapelketa, Floridan (AEB), Daniako pilotalekuan. Zestalariak Floridarantz abiatu dira.
2025/02/15 - 14:01
Urreisti eta Sorozabal Daniako Biscayne Cup txapelketan lehiatuko dira
Eñaut Urreistik eta Gorka Sorobazalek Joan Tambourindeguy eta Danel Mandiola menderatu dituzte aurrekanporaketa faseko finalean, Danian.
2025/02/06 - 09:09
Biscayne Cup txapelketak Jai Alai Liga eramango du Daniara, otsailaren 20tik 22ra
Zortzi puntista arituko dira Floridan (AEB) jokatuko den txapelketako lehen ekitaldian; torneoa master mailakoa izango da. Hala, maila goreneko zesta-punta Daniako pilotaleku historikora bueltatuko da; 2021eko azaroaren 29an itxi zuten frontoia. EITBk finala emango du, zuzenean.
2025/02/06 - 09:02
Daniako pilotaleku historikoan jokatuko dute Biscayne Cup, otsailaren 20tik 22ra bitartean
Torneoa Jai Alai Leaguekoa izango da, eta sei puntista ditu baieztatuta: Erkiaga, Barandika, Lopez, Johan, Lekerika eta Manci; beste bi parte-hartzaileak orain Danian jokatzen ari diren aurretiko torneoko txapeldunak izango dira. EITBk finala emango du.
2025/01/24 - 18:41
Jai Alai Liga, Estatu Batuetara
Jai Alai Liga, Daniara, Estatu Batuetara joango da. Aurtengo berrikuntza Biscayne Cup txapelketa izango da. Orain arte Euskal Herriko frontoietan jokatu ondoren, estreinakoz, Estatu Batuetara egingo du ligak jauzi, otsailaren 20tik 22ra bitartean.
2025/01/11 - 16:08
Ihart-Arai eta Erkiaga-Argoitia bikoteak nagusitu dira Berriatuko Master Serieseko finalean
Berriatuko Master Serieseko emakumezkoen finalean, Ihart Arakistainek eta Arai Lejardik bi setetan menderatu dituzte Elaia Gogenola eta Frida Watkins. Gizonezkoetan, bestalde, Erkiagak eta Argoitiak hiru set behar izan dituzte Xabi Barandika eta Zabalaren aurka nagusitzeko.
2024/12/21 - 16:05
Barandika eta Lekerika txapeldun Pauen
Barandikak eta Lekerikak irabazi dute Paueko gabonetako zesta-punta txapelketaren 15. edizioa. Gernikarrek 15-10 irabazi dute lehen seta, eta 12-15 gailendu dira Johan eta Basque bigarrenean. Hirugarren eta azken joko erabakigarrian, 5-4 nagusitu dira Barandika eta Lekerika.
2024/12/19 - 16:00
Berriatuan Master Series txapelketa izango da
Ostegun goizean aurkeztu dute Berriatuan Master Series zesta-punta txapelketa. Abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an eta 10ean jokatuko dute. Emakumezkoen denboraldiko lehen txapelketa izango da.
2024/12/03 - 16:36
Zesta-punta Floridako Dania frontoira bueltatuko da, Jai Alai Leagueren eskutik
Slam, Master eta Series mailetako txapelketak jokatuko dira 2025ean zehar. Lauko finala Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatuko da, urrian. Finala EITB Median izango duzu ikusgai.
2024/12/03 - 16:16
Jai Alai Liga Floridako Dania frontoira helduko da 2025ean
Astearte honetan Donibane Lohitzunen egindako aurkezpenean azaldu dutenez, Jai Alai Ligak Floridan jokatuko du jaialdietako bat. Ligako finala EITB Median izango duzu ikusgai.
2024/10/22 - 16:43
Barandika eta Lopez, Jai Alai Ligako txapeldunak, partida zaila jokatuta
Hiru setera jokatutako finala irabazita izan ziren nagusi Barandika eta Lopez Jai Alai Ligan, Johan eta Gorka Sorozabal anaiak mendean hartuta. Partida gogorra jokatu behar izan zuten.
2024/10/22 - 01:55
Barandika eta Lopez, Jai Alai Ligako txapeldunak
Xabi Barandika eta Imanol Lopez 2024ko Jai Alai Ligako finala irabazi dute astelehen honetan Durangoko Ezkurdi frontoian, Johan eta Gorka Sorozabal anaiak hiru jokotan gaindituta (13-15, 15-13 eta 3-5).
2024/10/22 - 01:52
Barandika: ''Partidu oso gogorra izan da; hasieratik jakin izan dugu eurek erritmo asko sartuko zutela''
Xabi Barandika eta Imanol Lopez bikoteak astelehen honetan jokatutako Jai Alai Ligako finalaren balorazioa egin dute. Hiru jokotan irabazi dute partida, Johan eta Gorka Sorozabalen kontra (13-15, 15-13 y 3-5).
2024/10/22 - 01:50
Barandikak eta Lopezek irabazi dute Jai Alai Ligako final handia, hiru setera
Gernikako aurrelariak eta Zumaiako atzelariak hiru jokotan gainditu dituzte Johan eta Gorka Sorozabal anaiak (13-15, 15-13 eta 3-5) finalean.