Imanol Lopez, Erkiaga lagun, txapeldun izan da bere agurrean
Erkiagak eta Lopezek bi jokotan (15-12 eta 15-10) irabazi diete finala Olharani eta Lekerikari, atzelari zumaiar handiaren azken neurketan. Emakumezkoen finalean, Elaia eta Frida nagusitu dira, hiru jokotan (15-9, 11-15 eta 5-2).
Lekerika, Olharan, Lopez eta Erkiaga, Zumaia Jai Alai Master Serieseko podiumean. Irudia: ERAMAN!
Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek Zumaia Master Seriesko finalean garaipena lortu dute, Jean Olharani eta Unai Lekerikari partida bi jokotan irabazita (15-12 eta 15-10). Horrenbestez, Lopezek ametsetako amaiera eman dio bere ibilbide oparoari, bere herrian, Zumaian, San Telmo egunean, azken txapela bereganatuz.
Erkiagak eta Lopezek hasiera ezin hobea eman diote finalari, 10-0eko partzialarekin. Bikote beteranoaren erauntsia izugarria izan da, baina, halako batean, Olharanek bolada on hori etenarazi du, lehendabiziko tantoa eginda. Zuzenean saskira joan dira Paueko aurrelaria eta atzelari gernikarra, beste pilota baten bila.
Ondoren, markagailua itxuratzea baino gehiago lortu dute, ispastertarra eta zumaiarra estutu baitituzte ezinezkoa zirudienean. 14-5ekoarekin jokoa galduta ematen zuen, baina 14-12ra hurbildu dira. Hala ere, Olharanek eta Lekerikak ezin izan dute oso maldan gora jarritako jokoa irauli, eta Erkiagak eta Lopezek poltsikoratu dute (15-12).
Bigarren jokoa oso bestelakoa izan da, oso parekatua hasieratik. Erkiaga deserosoago egon da kantxan, eta Lopezek ezin izan du agindu. Gauzak horrela, Olharan eta Erkiaga markagailuan aurretik joan dira etenaldira (6-8). Hala ere, atsedenaldiaren ostean jokoa berdintzea eta aurretik jartzea lortu dute ispastertarrak eta zumaiarrak (11-8). Paueko aurrelariak eta Gernikako atzelariak ez dute etsi, eta borrokan jarraitu dute. Baina Erkiaga eta Lopez ez zebiltzan barkatzeko moduan, eta azken tantoak serio jokatuta txapela bereganatzea lortu dute (15-10).
Elaia eta Frida, txapeldunak
Emakumezkoen finalean, Elaia Gogenolak eta Frida Watkinsek irabazi dute hiru jokotan (15-9, 11-15 eta 5-2), Ihart Arakistain eta Maialen Aldazabal mendean hartuta. Ondorioz, aurrelari berriatuarrak eta atzelari zumaiarrak bereganatu dute txapela San Telmo egunean.
Elaia eta Frida ez dira ondo kantxaratu, eta txarto hasi dute neurketa. Ihartek eta Maialenek ederki aprobetxatu dute aurkarien hasiera kaskarra, eta 0-4ko emaitza jarri dute markagailuan. Hala ere, aurrelari berriatuarrak eta atzelari zumaiarrak erreakzionatu eta lehenengo seinako berdinketa lortu dute, eta atsedenaldira markagailuan aurretik joan dira (8-6). Atsedenalditik bueltan, andre eta jabe ibili dira kantxan, eta jokoa aise irabazi dute azkenean (15-9).
Bigarren jokoan, lehen laurdenean lau berdinketa izan dira markagailuan, baina Elaiak eta Fridak aginte makila hartu eta etenaldira aurretik joatea lortu dute berriro (8-5). Atsedenaldiaren ondotik finala bi jokotan irabazi behar zutela zirudienean, aurrelari sopelarra eta atzelari berriatuarra suspertu egin dira. 9-7tik 10-14ra joan dira zuzenean, eta jokoan gailentzea lortu dute (11-15), eta hirugarren jokoa behartu dute. Ihart askoz gehiago sartu da jokoan setaren bigarren erdian, eta asko nabaritu da.
Azken joko erabakigarrian, hasierako banakoaren ostean, Elaiak eta Fridak 4-1ekoa jarri dute azkar batean. Ihartek eta Maialenek tanto bat gehiago egitea lortu dute, baina ez aurkarien garaipena eragotzi (5-2).
Zure interesekoa izan daiteke
Mariatxi talde batek, Imanol Lopezi, haren agurrean: “Erregea izaten jarraitzen dut”
Aitzuri pilotalekuan, Zumaian, Imanol Lopezek, zesta-punta profesionala utzita, eguneko protagonista nagusiak oparia jaso du: mariatxi talde batek El rey kanta eskaini dio, eta berak ere abestu du, osorik.
Imanol Lopez, hunkituta, bere agurrean: “Jarrai dezala kirol polit honen olatuak, merezi du eta"
Zumaiako atzelaria eskerturik agertu da: "Eskerrak guztiei, bihotzez, une honengatik, batez ere nire familiari". "Kirol honetan hainbeste urtez aritzea, niretzat, harro egoteko modukoa da", gaineratu du agurreko hitzaldian.
Imanol Lopez: “Poza sentitzen dut, asko disfrutatu dut, oso pozik nago”
Imanol Lopezek 2026ko Zumaia Jai Alai Master Seriesen esan dio agur pilota munduko haren ibilbide profesionalari, Aitzuri pilotalekuan, herriko jaietan, eta, gainera, azken txapela bat janztea lortu du; izan ere, Aritz Erkiagarekin batera, Jean Olharan eta Unai Lekerika aurkari, garaipena eskuratu du.
Imanol Lopezek San Telmo egunean esango dio agur zesta-puntari, Zumaia Jai Alai Master Seriesen finalean
Astelehenean jokatu dute bigarren finalerdia, eta Erkiagak eta Lopezek Johan eta Ibarluzea kanporatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-11; emakumezkoen txapelketan, Elaiak eta Fridak Helena eta Oaia menderatu dituzte, bi jokotan ere, 15-14 eta 15-12.
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioa aurkeztu dute
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioaren aurkezpena egin dute asteazken honetan. Gizonezkoena apirilaren 9an hasiko da eta emakumezkoena, berriz, 21ean. Finalak 28an izango dira eta Euskal Telebistan jarraitu ahal izango dira.
Olharan-Lekerika eta Ihart-Maialen, Zumaiako Master Serieseko finalera
Harmailetan giro ederra zela jokatu ziren atzo Zumaiako Master Seriesko finalerdiak, eta Ihart-Maialen eta Olharan-Lekerika bikoteak atera dira garaile bi jokotan. Olharanek eta Lekerikak 13-15 eta 11-15 hartu zituzten mendean Urreisti eta Uranga. Ihart eta Maialen 15-13 eta 15-5 nagusitu zitzaizkien Sorozabali eta Eneritzi.
12 puntista, 2026ko Banakako Laboral Kutxa zesta-punta txapelketan
Apirilaren 3tik 12ra lehiatuko dira, Berriatuko Mendibarren frontoian.
Imanol Lopezek, azken mende laurdeneko atzelari onenak, erretiroa hartuko du, jaioterrian
Zumaian erretiratuko da, apirilaren 6an, eta finalerdia irabazten badu, astebetera, San Telmo egunean. Zumaiako Master Seriesean, momentuko aurrelaririk onena izango du Lopezek lagun: Aritz Erkiaga.
Erkiagak eta Atainek irabazi dute Ezkurdi Jai Alai Master Series txapelketa
Astelehenean jokatutako finalean, Urreisti eta Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan, 15-11, 12-15 eta 5-1.