Erkiagak eta Mancik jokatuko dute Biscayne Cup txapelketako finala gaur gauean Johan eta Lopezen aurka
Aritz Erkiaga eta Mikel Mancisidor izango dira Johan Sorozabal eta Imanol Lopezen aurkariak Danian (Miami, AEB) lehiatzen ari diren Biscayne Cup txapelketako final handian. Bart jokatu den bigarren finalaurrekoak emozio handia izan du, eta Erkiagak eta Mancik hiru joko behar izan dituzte Xabi Barandika eta Unai Lekerika menderatzeko.
Daniako Jai Alai frontoian harmailak jendez gainezka egon dira eta giro aparta izan da. Biscayne Cup txapelketa Jai Alai komunitatearen topagune bilakatu da AEBn. Hainbat pilotari ohi bildu dira han, estatubatuarrak nahiz herrialde horretan bizitzen geratu ziren euskal herritarrak.
Partidari dagokionez, hirugarren setean erabaki behar izan da. Lehen jokoan, Erkiaga eta Manci gailendu dira (11-15), Barandikak eta Lekerikak maila oso ona erakutsi badute ere.
Bigarren setean, Erkiagak eta Mancik garaipena eskuan izan dute, 9-14 joan baitira irabazten. Alabaina, gehiegi fidatu dira, eta gernikarrek emaitza iraultzea lortu dute, tantoak bata bestearen atzetik eginda (15-14).
Norgehiagoka zirraragarria izan da, baita tentsio handikoa ere. Bi bikoteek asko zuten jokoan, eta berdinketa apurtzeko hirugarren setean erabaki da dena.
Azken jokoa ere oso lehiatua izan da. 2-2koarekin iritsi dira hutsartera, baina ondoren Erkiagak eta Mancik hiru tanto jarraian egin dituzte, tartean Barandikak eta Lekerikak egindako akats bat baliatuta, eta bigarren finalaurrekoa erabakita geratu da (2-5).
Materiala erabakigarria izan da neurketan. Erkiagak eta Mancik aukeratutako pilota ez da hautsi eta partida guztia iraun du. Barandikak eta Lekerikak, berriz, ezin izan dute nahi beste min egin eskuinaldetik, euren pilotaren larrua gastatuz joan baita partidak aurrera egin ahala.
Biscayne Cup txapelketako final handia gaur gauean jokatuko da, Miamin larunbat arratsaldea denean, eta partida zuzenean eskainiko dugu ETB1en eta eitb.eus atarian, 22:45etik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Lopezek San Telmo egunean esango dio agur zesta-puntari, Zumaia Jai Alai Master Seriesen finalean
Astelehenean jokatu dute bigarren finalerdia, eta Erkiagak eta Lopezek Johan eta Ibarluzea kanporatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-11; emakumezkoen txapelketan, Elaiak eta Fridak Helena eta Oaia menderatu dituzte, bi jokotan ere, 15-14 eta 15-12.
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioa aurkeztu dute
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioaren aurkezpena egin dute asteazken honetan. Gizonezkoena apirilaren 9an hasiko da eta emakumezkoena, berriz, 21ean. Finalak 28an izango dira eta Euskal Telebistan jarraitu ahal izango dira.
Olharan-Lekerika eta Ihart-Maialen, Zumaiako Master Serieseko finalera
Harmailetan giro ederra zela jokatu ziren atzo Zumaiako Master Seriesko finalerdiak, eta Ihart-Maialen eta Olharan-Lekerika bikoteak atera dira garaile bi jokotan. Olharanek eta Lekerikak 13-15 eta 11-15 hartu zituzten mendean Urreisti eta Uranga. Ihart eta Maialen 15-13 eta 15-5 nagusitu zitzaizkien Sorozabali eta Eneritzi.
12 puntista, 2026ko Banakako Laboral Kutxa zesta-punta txapelketan
Apirilaren 3tik 12ra lehiatuko dira, Berriatuko Mendibarren frontoian.
Imanol Lopezek, azken mende laurdeneko atzelari onenak, erretiroa hartuko du, jaioterrian
Zumaian erretiratuko da, apirilaren 6an, eta finalerdia irabazten badu, astebetera, San Telmo egunean. Zumaiako Master Seriesean, momentuko aurrelaririk onena izango du Lopezek lagun: Aritz Erkiaga.
Erkiagak eta Atainek irabazi dute Ezkurdi Jai Alai Master Series txapelketa
Astelehenean jokatutako finalean, Urreisti eta Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan, 15-11, 12-15 eta 5-1.
Lur-Oaia eta Johan-Lopez, Araba Master Serieseko txapeldunak
Gaur jokatu dira Araba Master Serieseko finalak: emakumezkoetan, Lurrek eta Oaiak bi setetan mendean hartu dituzte Maite eta Frida (15-3, 15-10); gizonezkoetan, berriz, Johan eta Lopez gailendu dira Erkiagaren eta Zabalaren aurka (13-15, 13-15).
Ikusi "Miami Biscayne Cup" dokumentala
Astelehenean, martxoaren 2an, 22:15etik aurrera, ETB1en. Gozatu Danian (Miami) jokatutako zesta-punta txapelketaren bigarren edizioari buruzko dokumentalaz, protagonista nagusien eskutik.
Gorka Sorozabal: "Anai bezala funtzionatzen dugu, talde bat bezala"
Johan Sorozabalen, Gorka Sorozabalen, Aritz Erkiagaren eta Imanol Lopezen adierazpenak Biscayne Cupeko finalaren ostean.
Sorozabal anaien eta Erkiaga-Lopezen arteko Biscayne Cupeko finalaren laburpena
Johan eta Gorka Sorozabalek irabazi dute Biscayne Cup, Erkiaga-Lopez bikotearen aurka lehen seta galdu (15-6), bigarrena irauli (8-15) eta hirugarrenean berdinketa hautsita (3-5).