Eusko Label Winter Series
2024/02/18 - 17:19
Eusko Label Winter Serieseko finalaren laburpena
Erkiagak eta Ibarluzeak irabazi dute 2023-2024ko Eusko Label Winter Series txapelketa, finalean Goikoetxea eta Lekerika menderatuta, 11-5 eta 6-15.
2024/02/18 - 16:02
2023-2024ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak 16 jaialdi izan ditu, urriaren 30ean hasita. Neurketak astelehenez jokatu dira, 9. jardunaldia eta finala salbu, horiek igandez jokatu baitira, abenduaren 31n eta otsailaren 18an, hurrenez hurren. Partida guztiak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izan dira.
2024/02/18 - 15:35
Erkiagak eta Ibarluzeak irabazi dute Eusko Label Winter Serieseko finala
Goiko eta Lekerikari gailendu zaizkie, bi jokotan (15-11 eta 15-6) Gernikako Jai-Alai pilotalekuan jokatutako partidan. Ispasterko maisuak erakustaldia eman du kantxan.
2024/02/18 - 15:22
Eusko Label Winter Serieseko finaleko tantorik onena
2023-2024ko Eusko Label Winter Serieseko finaleko tantorik onena Ariz Erkiagak egin du. Lehen jokoan izan da, eta 8-10ekoa jarri du markagailuan.
2024/02/18 - 15:18
Goiko, Lekerikari buruz: ''Nahiz eta txapela irabazi ez, lagun bat irabazi dut''
Zumaiako aurrelariak bere ibilbideko azken txapelketa jokatu du. Ezin izan du Eusko Label Winter Serieseko finala irabazi, baina gustura agertu da Lekerika bikotekidearekin egindako lanarekin.
2024/02/18 - 15:05
Ibarluzea eta Erkiaga txapeldunak, pozik Eusko Label Winter Series txapelketa irabazita
Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea dira 2023-024 Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak. Txapelak jantzi ostean, bi puntistek EITB Mediarekin hitz egin dute. Erkiaga eta Ibarluzea pozik azaldu dira.
2024/02/18 - 15:00
2024ko Eusko Label Winter Serieseko azken podiuma
Erkiagak eta Ibarluzeak txapeldunen txapela eta oroigarriak jaso dituzte, podiumeko lekurik gorenean. Goikoetxearentzat ere momentu berezia izan da, bere ibilbideko azken partida jokatu baitu.
2024/02/18 - 14:37
Erkiagak eta Ibarluzeak irabazitako finaleko azken tantoa
Erkiaga eta Ibarluzea dira 2024ko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak, finalean Goikoetxea eta Lekerika bi jokotan mendean hartuta (15-11 eta 15-6).
2024/02/18 - 14:30
Erkiaga eta Ibarluzea, Eusko Label Winter Serieseko txapeldun
Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea dira 2023-2024ko Eusko Label Winter Series txapelketako irabazleak, finalean Iñaki Osa Goikoetxea eta Unai Lekerika menderatuta, bi setetan (11-15 eta 6-15).
2024/02/18 - 10:26
Eusko Label Winter Serieseko finala, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Igande honetan jokatuko da 2023-2024ko Eusko Label Winter Serieseko finala. Goikoetxea-Lekerika eta Erkiaga-Ibarluzea bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago txapelaren bila. Final handia zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 12:00etan.
2024/02/17 - 15:40
Goikoetxea-Lekerika vs Erkiaga-Ibarluzea: Nork ditu daturik onenak Winter Seriesen?
Eusko Label Winter Series txapelketako datuak bilduta, Goikoetxea-Lekerika eta Erkiaga-Ibarluzea bikote finalisten estatistikak aztertu ditugu.
2024/02/16 - 17:02
Igandean, otsailak 18, Eusko Label Winter Serieseko final handia!
2023-2024ko Eusko Label Winter Serieseko finala igande honetan, otsailaren 18an, jokatuko da, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Goikoetxea-Lekerika eta Erkiaga-Ibarluzea bikoteek izango dute txapela jokoan, eta final handia zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2024/02/16 - 15:15
Iñaki Osa Goikoetxearen azken dantza
Iñaki Osa Goikoetxeak igandeko Eusko Label Winter Serieseko final handian emango dio amaiera 16 urte zituela abiatutako 27 urteko ibilbide oparoari.
2024/02/16 - 10:48
Goikoetxea-Lekerika eta Erkiaga-Ibarluzea bikoteen arteko finala, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Goikoetxea-Lekerika eta Erkiaga-Ibarluzea bikoteen arteko finala zuzenean eskainiko du EITBk Gernikatik. Ez galdu, otsailaren 18an, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/02/15 - 23:25
''Txikito'', Eusko Label Winter Serieseko puntista birtuala
Mugimenduak 3Dn erreproduzitzeko balio duen jantzi bat erabiliz, pertsonaia animatu bat sortu dute. Abatar horrek puntisten mugimenduak errepikatzen ditu.
2024/02/14 - 17:43
Goikok, Lekerikak, Erkiagak eta Ibarluzeak Eusko Label Winter Serieseko finalerako materiala hautatu dute
Adierazi dutenez, materiala "ez da aitzakia izango", final handian. Ikusmin handia sortu du igandeko norgehiagokak; ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, zuzenean.
2024/02/13 - 19:33
Hauek dira 2023-24ko Eusko Label Winter Serieseko 3. eta 4. posturako partidan izandako jokaldirik onenak
Johan-Lopez eta Olharan-Del Rio bikoteen arteko partidan Imanol Lopezek sinatu zuen neurketa jokaldirik ikusgarriena. Bere aldetik, Jean Olharan aurrelariarenak izan ziren lehiako beste bi jokaldirik onenak.
2024/02/13 - 00:45
Johan eta Imanol: ''Asko ikasi dugu elkarrekin'', Eusko Label Winter Seriesen
Johan Sorozabalek eta Imanol Lopezek lortu dute hirugarren postua 2023-24ko Eusko Label Winter Series Txapelketan, Jean Olharan eta Julen del Rio mendean hartuta.
2024/02/13 - 00:40
Johanek eta Lopezek lortu dute 2023-24ko Eusko Label Winter Serieseko hirugarren postua
Biarritzeko aurrelariak eta Zumaiako atzelariak bi jokotan menderatu dituzte Olharan eta Del Rio, 15-8 eta 15-13, astelehenean, Gernika-Lumon. Hala, igandean, final handia amaituta, podiumera igoko dira, Bizkaiko udalerriko Jai Alai pilotalekuan.
2024/02/12 - 10:33
Johan-Lopez eta Olharan-Del Rio, aurrez aurre, Winter Serieseko gaurko jardunaldian
3. eta 4. postuak jokoan daude Eusko Label Winter Series txapelketan. Hala, Johan eta Lopez Olharan eta Del Rioren aurka neurtuko dira gaurko partidan. ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai izango da, 22:15etik aurrera.