Eusko Label Winter Series
2024/10/28 - 23:35
Modu ikusgarrian aurkeztu dituzte 2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko puntistak
Txapelketako lehenengo jardunaldian, Gernika-Lumoko harmailak lepo beteta, 16 protagonistak aurkeztu dituzte, 2024-25eko Winter Seriesen arituko diren pilotariak, alegia.
2024/10/28 - 16:02
Iñaki Osa Goikoetxea: ''Pilotariek oso maila ona ematea espero dugu''
28 urteko ibilbide oparoa egin ostean, iaz kantxak uzteko erabakia hartu zuen Iñaki Osa Goikoetxeak. Eraman!-eko kirol zuzendaria da gaur egun, eta zer-nolako txapelketa espero behar dugun kontatu du.
2024/10/28 - 15:10
Zaleen berotasuna, Winter Seriesen arrakastaren gakoetako bat
Eusko Label Winter Seriesen laugarren denboraldia hasiko da Gernikan, eta txapelketak duen arrakastaren inguruan galdetu diegu zaleei. Nola bizi duten kontatu dute gernikarrek.
2024/10/28 - 11:40
Bi partida, Eusko Label Winter Seriesen laugarren denboraldiaren estreinaldian
Batetik, Goitia-Del Rio eta Urreisti-Gorka bikoteek jokatuko dute; bestetik, Erkiaga-Ibarluzea eta Johan-Lekerika izango dira aurrez aurre Gernikako Jai Alai frontoian. Bi norgehiagokak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai, 22:15etik aurrera.
2024/10/24 - 16:55
Eusko Label Winter Series txapelketaren lehen jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Goitia-Del Rio vs Urreisti-Gorka, eta Erkiaga-Ibarluzea vs Johan-Lekerika partidak izango ditugu lehen jardunaldian. Ez ezazu galdu Eusko Label Winter Series txapelketaren lehen jardunaldia Gernikatik, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/10/23 - 17:03
Hainbat nobedade, astelehenean hasiko den Eusko Label Winter Series txapelketan
Astelehenean jarriko da martxan Eusko Label Winter Seriesen laugarren edizioa. 16 puntistak jokatuko dute, eta berrikuntza batzuk aurkeztu dituzte: epaile propio bat izango da eta jokaldiak pantailan errepasatuko ditu, eta finalaurrekoak ligaxka moduan jokatuko dituzte.
2024/10/23 - 16:53
Honela jakin dute Winter Serieseko puntistek nor izango duten bikotekide
Urriaren 28an abiatuko da 2024ko Eusko Label Winter Series txapelketa. Gaurko aurkezpenean jakin dute nor izango duten bikotekide.
2024/10/23 - 14:27
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen 19 partida, 17 jardunaldi eta finalerdietan ligaxka izango dira
Eusko Label Winter Serieseko laugarren ekitaldia urriaren 28an hasiko da, hurrengo astelehenean, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, txapelketako aurreneko bi partidekin. Aurreko ekitaldiarekin alderatuta, lau puntista berri izango dira. Finala otsailaren 16an jokatuko dute, igandez.
2024/10/15 - 19:17
Eusko Label Winter Serieseko partida bakoitzeko 600 sarrera jarriko dira salgai, urriaren 23an, 12:00etan
Hamabost minutuan agortu egin dira salgai zeuden 1.200 sarrerak. Hala ere, urriaren 23an nuerketa guztietarako sarrerak erosteko aukera izango dute zaleek, finalerako izan ezik.
2024/10/15 - 18:10
Hamabost minutuan agortu dira 2024-2025 Eusko Label Winter Serieserako salgai jarritako 1.200 abonuak
Txapelketa urriaren 28an hasi eta otsailaren 16an buktuko da. Partidak Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian jokatuko dira. Jendeak erantzun bikaina izan du beste behin hastear den Winter Serieserako.
2024/03/12 - 11:37
Johan Sorozabalek irabazi du Banakako Winter Series txapelketa
Aritz Erkiaga bi jokotan mendean hartuta lortu du txapela Johan Sorozabalek (12-9 eta 12-10).
2024/03/11 - 09:45
Euskotren Winter Seriesen final handia, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Erika Mugartegi eta Maialen Aldazabal Helena Barrenetxearen eta Arai Lejardiren aurka neurtuko dira Euskotren Winter Series txapelketaren finalean. Ez galdu, 22:15ean, ETB1en eta, streaming bidez, eitb.eus atarian.
2024/02/23 - 21:56
Leartikerrek zesta berria aurkeztu du
Hasiberrientzako xistera da, plastiko birziklatuz egina, Euskal Pilota Federazioaren, Volo Elkartearen eta Leartiker Zentro Teknologikoaren arteko lankidetzari esker sortua, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
2024/02/20 - 21:49
Iñaki Goikoetxea: ''Maila ona eman dudala uste dut urte guzti hauetan, eta orain egindakoarekin gozatzera''
Iñaki Osa Goikoetxea puntista ohia elkarrizketatu dugu Gaur Eguneko kirol tartean, Zumaiako aurrelariak 27 urteko ibilbide oparoari amaiera eman ostean. Bideo honetan ikus daitezke bere hausnarketak.
2024/02/19 - 18:46
Aritz Erkiagak Winter Serieseko finalean egindako 17 tantoak
Ispasterreko aztiak erakustaldia eman zuen igandean Jon Ibarluzearekin batera jokatutako eta irabazitako Eusko Label Winter Serieseko finalean. 'Goiko' eta Lekerika mendean hartu zituzten, bi jokotan.
2024/02/19 - 18:38
Finaleko hiru tantorik onenak
Iñaki Osa Goikoetxeak eta Aritz Erkiagak egin dituzte 2024ko Eusko Label Winter Serieseko finaleko hiru tantorik onenak.
2024/02/19 - 15:54
Biharamun gozoa izan dute Erkiagak eta Ibarluzeak, Eusko Label Winter Series irabazi ostean
Erkiaga eta Ibarluzea pozik agertu dira atzo Eusko Label Winter Series txapelketako finalean Goikoetxea eta Lekerika bi setetan (11-15 eta 6-15) mendean hartu ostean. Nola sentitzen diren kontatu dute elkarrizketa honetan.
2024/02/18 - 19:34
Goikok azkenekoz jokatu du zesta-puntako profesional gisa, Winter Serieseko finalean
Eusko Label Winter Series txapelketako finala jokatuta esan dio agur zesta-puntari jokalari gisa Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak. 43 urteko puntistak ez du txapelik jantzi igande honetan, baina zaleen omenaldi beroa jaso du Gernikako Jai Alai pilotalekuan.
2024/02/18 - 18:55
Giro aparta eta harmailak beteta Jai Alai frontoian, Eusko Label Winter Serieseko finalean
Giro paregabea izan da Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian Eusko Label Winter Serieseko finalean. Pilotalekuko harmailak jendez gainezka egon dira, eta, gainera, zaleek ikuskizun bikainaz gozatu ahal izan dute.
2024/02/18 - 17:58
Eusko Label Winter Serieseko finaleko tantorik ikusgarrienak
Erkiaga eta Ibarluzea dira 2023-2024ko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak. Finalean nagusi izan dira Goikoetxea-Lekerika bikotearen kontra, 11-15 eta 6-15eko emaitzarekin. Bideo honetan bildu ditugu jokaldi ikusgarrienak.