Euskadik Mexiko menderatu du, bi jokotan, 15-7 eta 15-10, eta indartsu jarraitzen du Jai Alaiko Nazioen Ligan
Euskadiko emakumezkoen selekzioak Mexikoko selekzioa menderatu du bi jokotan, 15-7 eta 15-10, Jai Alaiko Nazioen Ligako hirugarren jardunaldian, Gernika-Lumon, asteartean. Hala, euskal taldea, emakumezkoen txapelketako multzo bakarrean, Espainiako selekzioarekin berdinduta dago, bi selekzio horiek bina garaipen eskuratuta; Mexikok garaipen bat du, eta Frantziak ezin izan du partidarik irabazi. Horrenbestez, asteazkenean, 19:00etan hasiko den neurketan, Euskadik eta Espainiak multzoko lehenengo postua izango dute jokoan.
Asteartean, Euskadi, Helena Barrenetxea aurrelari eta Maialen Aldazabal atzelari, Mexikori gailendu zaio; Tania Mayorga eta Maria Fernanda Ballesteros kantxaratu dira Mexikoko selekzioaren aldetik. Helena eta Maialen bi jokotan izan dira nagusi, eta ez die aukerarik eman aurkariei. Mexikok asko zuen jokoan; izan ere, partida irabazi izan balu, ostiraleko final handia jokatzeko itxaropena izango zezakeen.
Aurretik, gizonezkoen txapelketan, Estatu Batuetako selekzioak, Johan eta Gorka Sorozabal anaiek ordezkatuta, Espainia menderatu du, hiru jokotan, 14-15, 15-9 eta 9-10; Erik Mendizabal eta Gorka Mugartegi 'Atain' izan dira Espainiako selekzioko puntistak. Eta emakumezkoen txapelketari dagokionez, Espainia, Erika Mugartegi eta Arai Lejardi pilotariekin, Frantziari gailendu zaio, bi jokotan, 15-5 eta 15-4; Marie Laugie eta Romane Mercadie ibili dira Frantziako elastikoa soinean.
Jai Alaiko Nazioen Ligako laugarren jardunaldian, asteazkenean, aipatutako Euskadi-Espainia partidaz gain, beste bi norgehiagoka hauek ere jokatuko dituzte, gizonezkoen txapelketan: A multzoan, 18:00etan, Espainia-Mexiko, eta B multzoan, 20:00etan, Euskadi-Filipinak.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Lopezek San Telmo egunean esango dio agur zesta-puntari, Zumaia Jai Alai Master Seriesen finalean
Astelehenean jokatu dute bigarren finalerdia, eta Erkiagak eta Lopezek Johan eta Ibarluzea kanporatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-11; emakumezkoen txapelketan, Elaiak eta Fridak Helena eta Oaia menderatu dituzte, bi jokotan ere, 15-14 eta 15-12.
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioa aurkeztu dute
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioaren aurkezpena egin dute asteazken honetan. Gizonezkoena apirilaren 9an hasiko da eta emakumezkoena, berriz, 21ean. Finalak 28an izango dira eta Euskal Telebistan jarraitu ahal izango dira.
Olharan-Lekerika eta Ihart-Maialen, Zumaiako Master Serieseko finalera
Harmailetan giro ederra zela jokatu ziren atzo Zumaiako Master Seriesko finalerdiak, eta Ihart-Maialen eta Olharan-Lekerika bikoteak atera dira garaile bi jokotan. Olharanek eta Lekerikak 13-15 eta 11-15 hartu zituzten mendean Urreisti eta Uranga. Ihart eta Maialen 15-13 eta 15-5 nagusitu zitzaizkien Sorozabali eta Eneritzi.
12 puntista, 2026ko Banakako Laboral Kutxa zesta-punta txapelketan
Apirilaren 3tik 12ra lehiatuko dira, Berriatuko Mendibarren frontoian.
Imanol Lopezek, azken mende laurdeneko atzelari onenak, erretiroa hartuko du, jaioterrian
Zumaian erretiratuko da, apirilaren 6an, eta finalerdia irabazten badu, astebetera, San Telmo egunean. Zumaiako Master Seriesean, momentuko aurrelaririk onena izango du Lopezek lagun: Aritz Erkiaga.
Erika Mugartegi: “Sinetsi ezinda gaude oraindik; ea txapelketa gehiago egiten diren eta nesken zesta gehiago ikusten den”
Erika Mugartegi eta Frida Watkinsekin bildu gara Euskotren Winter Series txapelketa irabazi berritan. Oraindik sinetsi ezinda dauden arren, oso pozik daude lortutakoarekin. Aurtengo txapelketak emakumeen zestak aurreapausoak emateko balio izatea espero dute, hori baita beraien helburu eta nahia.
Arai Lejardik eta Erika Mugartegik egin zituzten finaleko tantorik onenak
Arai Lejardi atzelariaren eta Erika Mugartegiren tanto hauek izan ziren Euskotren Winter Series finaleko tantorik ikusgarrienak. Araik, bi paretaz egin zuen, Erikak, berriz, errebotean bi.
Erkiagak eta Atainek irabazi dute Ezkurdi Jai Alai Master Series txapelketa
Astelehenean jokatutako finalean, Urreisti eta Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan, 15-11, 12-15 eta 5-1.
Erika-Frida bikotea, txapeldun, Helena eta Arai finalean hiru jokotan mendean hartuta
Markinarrak eta zumaiarrak iazko txapeldunei 15-8, 4-15 eta 5-2 irabazi diete. Lau Winterretik hiru jokatu ditu Erikak, eta hiru-hirurak irabazi. Fridak, ordea, txapelketako lehen garaipena du.
Erika Mugartegi: “Hirugarren jokora bigarrena galduta iritsi gara; nahiko gaizki, egia esan, baina zerotik hasi gara"
Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek hiru jokotan (15-8, 4-15 eta 5-2) mendean hartu dituzte iazko txapeldunak, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi, Euskotren Winter Serieseko finalean, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan.