Esku-pilota
2025/11/18 - 16:07
Ezkurdiak eta Altuna III.ak batera jokatuko dute Binakako Txapelketa
Ezkurdia eta Altuna III.ak batera jokatuko dute Binakakoan, Ezkurdia, gainera, atzelari izango da. P. Etxeberria-Rezusta; Zabala-Martija; Elordi-Zabaleta; Jaka-Iztueta; Larrazabal-Mariezkurrena II.a; Artola-Imaz eta Laso-Albisu izango dira gainontzeko bikoteak.
2025/11/18 - 14:13
Ezkurdia atzelari bezala arituko da, Altunarekin, ostiralean hasiko den Binakako Txapelketan
Arbizuarrak txapela jantzi zuen aurreko ekitaldian, eta atzelari ibiliko da orain. Hauek dira bikoteak: Baikon, Larrazabal-Mariezkurrena II.a, Laso-Albisu, Artola-Imaz eta Jaka-Izueta; eta Aspen, Elordi-Zabaleta, Zabala-Martija, P. Etxeberria-Rezusta eta Altuna III.a-Ezkurdia.
2025/11/17 - 15:59
Peio Etxeberria, finalaren biharamunean: ''Oso pozik nago hau lortuta''
Peio Etxeberria da lau t'erdiko txapelduna, atzoko finalean Javi Zabala mendean hartuta. Nola sentitzen den kontatu du biharamunean.
2025/11/17 - 01:01
Harrera beroa egin diote Peio Etxeberria txapeldunari
Lau T'erdiko txapeldun berriaren zain egon dira lagunak eta familia, denek batera gogoz ospatzeko txapela.
2025/11/16 - 22:35
2025eko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 3tik azaroaren 16ra bitartean jokatuko dute.
2025/11/16 - 22:27
Peio Etxeberriak aurrenekoz irabazi du Lau t'erdikoa, finalean Zabala menderatuta (22-11)
Errioxarrak ekin dio hobeto partidari, baina, 2-4kotik, nafarra gehiago izan da, eta aise gailendu. Horrenbestez, Peio Etxeberriak lehen aldiz bereganatu du txapela Lau t'erdikoan.
2025/11/16 - 22:04
Javi Zabala: ''Peio Etxeberriak oso ondo jokatu du paretatik, oso luze; ezin izan dut haren lekutik atera''
Naiarako pilotariak 2025eko Lau t'erdiko finala galdu du, 22-11, Peio Etxeberria aurkari. Norgehiagokaren ostean, Zabalak adierazi du gakoetakoa izan dela nola, 2-4koan, nafarrak buelta eman dion egoerari (adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/11/16 - 21:54
Peio Etxeberria: ''Tentsioa nuen, lehen tantoa oso gogorra izan da; saiatu naiz egiten hona ekarri nauena''
Zenoztarrak 2025eko Lau t'erdiko Txapelketa irabazi du, final handian Javi Zabala 22-11 mendean hartuta. Partida amaitutakoan, Peio Etxeberriak onartu du kosta egin zaiola hasieran Zabalari aurre egitea, eta, hunkituta, egunerokoan aldamenean izaten dituenak gogoratu ditu.
2025/11/16 - 20:49
Peio Etxeberriak Lau t’erdiko Txapelketa irabazi du, finalean Zabala aise menderatuta (22-11)
Zenoztarrak Javi Zabala mendean hartu du, errioxarrak partidari nafarrak baino hobeto eutsi badio ere, igandean jokatu duten finalean; hala, Lau t’erdikoan lortu duen lehenengo txapela bereganatu du, 2023an eta 2024an txapeldunorde amaitu eta gero.
2025/11/15 - 15:54
Nork irabaziko du finala, gure adituen arabera?
Egun bat besterik ez da falta Peio Etxeberriaren eta Javier Zabalaren arteko final handirako. Finalaren atarian, gure adituengana jo dugu euren iritzia jakiteko.
2025/11/15 - 12:59
Peio Etxeberria eta Javier Zabala, final oso ireki bateko lehen txapelaren bila
Azken bi edizioetan finalista izateak Zenozko pilotaria faborito egin du pronostikoetan, lehen mailan titulurik ez duen baina sekulako progresioa izan duen Zabalaren aurka. Finala eitb.eus-en izango da ikusgai, igande honetan, 16:30etik aurrera.
2025/11/14 - 18:41
Titin III: ''Javierrek final handia egingo duelakoan nago''
18 urte geroago, pilotari errioxar batek berriro eraman lezake Lau t'erdiko txapela. 2007an azkenengoz balentria hori lortu zuen pilotari errioxarrarekin izan gara, Augusto Ibañez, Titinekin. Bihotzeko gaitz bat igarota, frontoietan bueltan da berriz.
2025/11/13 - 15:30
Unai Laso: ''Finala polita izango dela uste dut, partida irekia ikusten dut''
Unai Laso pilotaria asteburuan bueltatuko da kantxara, bost hilabetez jokatu ezinda egon ostean, belauneko lesio baten ondorioz. Igandeko finala nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan.
2025/11/12 - 14:18
Materiala hautatua, Zabala eta Etxeberria prest daude igandeko finalerako
Javi Zabalak eta Peio Etxeberriak Lau t'erdiko txapelketako final handia jokatuko dute igandean, Bilbon. Materiala hautatu dute gaur; ondoren, prentsaurrekoa eman dute.
2025/11/11 - 18:46
Laso, Artola, Larrazabal, Jaka, Altuna III.a, Elordi, Etxeberria eta Zabala, Binakakoaren aurrelariak
Baikok eta Aspek azaroaren 21ean hasiko den Binakako Txapelketarako aukeratu dituzten aurrelariak iragarri dituzte, astearte honetan. Baikon, Peña II.a laukotetik kanpo geratu da.
2025/11/11 - 16:22
Javi Zabala, lehen finalaren atarian
Javi Zabalak bere ibilbideko lehen finala jokatuko du igande honetan, Lau t'erdiko txapelketan, Peio Etxeberriaren aurka. Eskuko arazoak oztopo ez izatea espero du pilotari errioxarrak.
2025/11/10 - 16:11
Peio Etxeberria, igandeko finalari begira: ''Dena ematera irtengo naiz''
Peio Etxeberriak Javi Zabala izango du aurkari igande honetan, Lau t'erdiko finalean. Pilotari nafarrak hirugarrenez jokatuko du, eta garbi du txapelaren bila irtengo dela.
2025/11/09 - 22:11
Altuna III.a izango da Lau t'erdikoaren podiumean, Ezkurdia menderatuta (22-20)
Jokin Altuna izango da Lau t'erdiko Txapelketako podiumean, Joseba Ezkurdiari 22-20 irabazi baitio, hirugarren postua lehiatzeko partidan, Arrasaten.
2025/11/08 - 22:51
Beñat Senar da B Serieko Lau t'erdiko txapelduna, Unai Amiano menderatuta (22-15)
Beñat Senarrek irabazi du B Serieko Lau t'erdiko Txapelketa, finalean Unai Amiano 22-15 menderatuta. Ataungo pilotariak partida irauli du bigarren zatian, 9-14 galtzen joan eta gero.
2025/11/04 - 16:32
Unai Laso asteburuan berragertuko da, Irunen
Ekainean, eskuin belaunean ebakuntza egin zioten Unai Lasori, eta orduz gero, osatze-lanetan jardun du pilotari nafarrak. Asteburuan izango da bueltan kantxan.