Esku-pilotako beste lehiaketa batzuk
2024/03/25 - 18:28
Pilota egokituaren finala aurkeztu dute Zarautzen
Igande eguerdian ETB1en ikusi ahalko da Pilota Egokituaren Sari Nagusia Zarautzen, Aritzbatalde frontoian. Adimen urritasuna eta urritasun fisikoa duten pilotariek jokatuko dute finala, urritasunen arabera bi partida desberdin izanik.
2024/02/07 - 18:59
Euskal Pilota Selekzioa, 2024an, AEBn, Mexikon, Portugalen, Uruguain eta Belgikan izango da
Helburua da euskal pilota nazioarteko mailan zabaltzea, eta, halaber, euskal pilotako beste federazio batzuekiko harremanak sendotzea. Guztira, zortzi bidaia daude aurreikusita, bai eta urte amaieran Abadiñon eta Durangon egingo duten ekitaldi bat ere.
2024/01/21 - 15:59
Garai eta Gaminde, Bizkaia Txapelketako irabazleak
Bizkaiko torneoaren seigarren edizioko finala jokatu dute eguerdian. Leire Garaik eta Enara Gamindek jantzi dute txapela. Bikote urdinak 19 eta 22 hartu ditu mendean Amaia Aldai eta Andrea Capellan Bizkaia Frontoian jokatu duten final gogorrean.
2024/01/18 - 10:26
Bizkaia Pilota Txapelketako finalistak gustura, hautatutako materialarekin
Aldai-Capellan eta Garai-Gaminde bikoteek jokatuko dute igande honetan, Bizkaia Txapelketako finala. Amaia Aldairentzat laugarren finala izango da txapelketa honetan.
2023/12/21 - 21:29
Aitor Elordi, Iker Irribarria eta Amaia Aldai, protagonista nagusien artean
Elordik Binakakoa eta Buruz Burukoa irabazi ditu 2023an. Lau t'erdikoa Jokin Altunak eraman du, laugarrenez jarraian. Iker Irribarriaren agurra eta Amaia Aldairen nagusitasuna izan dira urteko beste albiste aipagarri batzuk. Trinketea, zesta eta pala ere izan da zer kontatu.
2023/12/07 - 15:49
Joseba Aldabe pilotariak debuta egingo du maila gorenean
Igantziko 27 urteko pilotariak Dariorekin batera jokatuko du, Zabala eta Gaskoren aurka, ostiral honetan, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.
2023/10/01 - 22:50
Ezkurdia eta Mariezkurrenak Caixabank Masterseko txapela berretsi dute
Joseba Ezkurdiak eta Jon Mariezkurrenak irabazi dute 2023ko CaixaBank Masters txapelketa, igande honetan 22-6 gailendu ondoren Jokin Altunaren eta Ander Imazen aurka Nafarroa Arenan jokatutako final handian.
2023/10/01 - 21:51
2023ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 21eko asteburuan hasi zen, eta urriaren 1ean amaituko da, finala Iruñean jokatuta.
2023/10/01 - 20:59
Ezkurdia eta Mariezkurrena, 2023ko CaixaBank Masterseko txapeldunak Altuna eta Imaz garaituta (22-6)
Gorriak nagusi izan dira frontoian eta ez diete txapelarekin amesteko aukerarik ere eman urdinei.
2023/09/26 - 22:54
Caixabank Masterseko finalerdiak: ''Giro ederra egongo da ostiralean, eta gogoekin etorriko gara''
Nafarroa Arenak Caixabank Masterseko finalerdiak hartuko ditu ostiralean. Lehenengoan Ezkurdia-Mariezkurrena eta Jaka-Martija bikoteak lehiatuko dira; bigarrenean, Altuna-Imaz eta Peña-Rezusta. Bi partidak zuzenean emango dituzte ETB1ek eta eitb.eusek.
2023/09/25 - 19:18
Lau bikote lehian, asteburuan erabakiko den Caixabank Mastersa irabazteko
Ostiraleko bi finalerdiak eta igandeko finala Nafarroa Arena pilotalekuan jokatuko dira. ETB1ek eta eitb.eusek zuzenean emango dituzte hiru partidak.
2023/09/24 - 22:57
Ezkurdia eta Rezusta, San Mateo Torneoko irabazleak
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak irabazi dute 2023ko San Mateo Torneoa, Adarraga pilotalekuan jokatutako finalean Javier Zabala eta Jose Javier Zabaleta mendean hartuta 22-16ko emaitzarekin.
2023/09/23 - 16:30
Zabalak eta Zabaletak San Mateo Torneoko finala jokatuko dute (22-13)
Altuna III.a eta Martija mendean hartu dituzte Adarraga pilotalekuan jokatutako partidan, Zabaletak erakustaldia emanda.
2023/09/22 - 16:40
Epaileek atxikia adierazi zioten Peña II.ari; 'bolea zikina'ren gaia, mahaigainean
Ezkurdia eta Rezusta San Mateoko finalera sailkatu ziren Peña II-Mariezkurrena II bikotea mendean hartuta 22-18ko emaitzarekin. Partidan, ordea, epaileek atxikia adierazi zioten Peña II.ari. Gero, beste tanto baten, Peñak Ezkurdiaren atxikia eskatu zuen, baina epaileek ez zuten ezer adierazi.
2023/09/21 - 17:06
Larrazabal eta Imazek mendean hartu dituzte Altuna eta Martija (22-18)
Larrazabalek eta Imezek 22-18 hartu dituzte mendean asteazken honetan, irailak 20, Altuna eta Martija San Mateo Torneoko partidan. Altunak eta Martijak, finalean egon nahi badute, 16 tanto edo gehiago egin beharko dituzte hurrengo partidan.
2023/09/20 - 18:15
Peñak eta Mariezkurrenak aise menderatu dituzte Jaka eta Albisu, San Mateo Torneoan (22-6)
Irabazleek, ostegunean, Ezkurdia eta Rezusta izango dute aurkari; jokoan, finalerako txartela. Jakak eta Albisuk, aldiz, ez dute aurrera egiteko aukerarik.
2023/09/17 - 23:02
Zabala eta Zabaletak Larrazabal eta Imaz menderatu dituzte San Mateo Torneoan (22-14)
Zabalak eta Zabaletak lehen puntua lortu dute San Mateo Torneoan. 22-14 irabazi diete Larrazabal eta Imazi, lehen zati parekatua izan duen partida batean.
2023/09/16 - 14:01
Ezkurdia eta Rezusta nagusitu dira Jaka eta Albisuren aurka (22-20), San Mateo torneoan
Erritmoa Aspeko bikotea jarri du eta markagailuan aurrea hartu. Aitor Elordiren ordezkoak, Joseba Ezkurdiak ez du aukera alferrik galdu nahi izan. 20. tantoan, berriz, bat egin dute bi bikoteek, baina azken biek garaipena Ezkurdia eta Rezustari eman diete, eta 22-20 emaitza estuarekin irabazi dute.
2023/09/12 - 17:41
Ezkurdiak eta Mariezkurrenak Caixabank Mastersean lortutako garaipena berretsi nahi dute aurten ere
Finalerdiak irailaren 29an jokatuko dituzte, 21:15ean hasita; finala, berriz, urriaren 1ean izango da, 17:00etatik aurrera.
2023/09/10 - 22:30
Altuna eta Imaz nagusitu dira Jaka eta Martijaren aurka (22-18), bi bikoteak finalerdietara sailkatu direlarik
Altuna eta Imazek 22-18 irabazi die Jakak eta Martijak osatutako bikoteari Galdakaon, hezetasunak baldintzatutako partida batean. Hala, osatuta geratu dira Caixabank Masterseko finalerdiak.