Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lasok ez du jokatuko Buruz Buruko Txapelketako 3. eta 4. posturako partida

Unai Lasok eskuin belaunezurreko tendinopatia du, eta ezingo du jokatu Larrazabalen aurkako Buruz Buruko 3. eta 4. posturako lehia. Peio Etxeberriak ordezkatuko du Laso maiatzaren 25eko neurketan.
Unai Laso
Unai Laso. Argazkia: EITB Media

Unai Lasok ez du jokatuko Iker Larrazabalen aurkako Buruz Buruko Txapelketako hirugarren eta laugarren posturako partida, min hartuta baitago. Horixe jakin du EITBk.

Lasok eskuin belaunezurreko tendinopatia du, eta ezingo du jokatu Larrazabalen kontra. Peio Etxeberriak ordezkatuko du Laso, eta Larrazabalen aurkaria izango da maiatzaren 25eko Donostiako Atano III frontoiko neurketan.

Jaialdia zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 17:40etik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X