2022ko txapelduna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Lasok mina gainditu eta Buruz Burukoan parte hartuko duela baieztatuta du

Baiko Pilotak jakitera eman duenez, aurrelari nafarrak larunbatean bertan jokatuko du, Bastidako jaialdian. Buruz Buruko Txapelketan apirilaren 23an kantxaratuko da estreinakoz, Altuna III.aren aurka aritzeko.
Unai Laso, Binakako Txapelketaren finalean. Argazkia: EFE.
Unai Laso, Binakako Txapelketaren finalean. Argazkia: EFE.

Unai Lasok Binakako Txapelketaren finalean egindako keinu txarrak eragin zion mina gainditu du, Baiko Pilotak jakitera eman duenez; horrenbestez, enpresak berak zehaztu duenez, baieztatuta dago aurrelari nafarra apirilaren 23an Altuna III.aren aurka jokatuko duela Buruz Buruko Txapelketan, Bilbon.

Halaber, aurreikusita zegoen moduan, asteburu honetan bertan kantxaratuko da, larunbatean hain zuzen, Bastidan, bertako jaialdiari hasiera emango dion partida jokatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X