Bengoetxea eta Irribarria, Buruz Buruko Txapelketako tituluaren bila
Iker Irribarriak eta Oinatz Bengoetxeak jokatuko dute Buruz Buruko Txapelketako finala igande honetan Bilboko Bizkaia frontoian. Bengoetxea VI txapelduna izan zen 2008. urtean eta Irribarriak iaz irabazi zuen Buruz Burukoa. Ondorioz, bi pilotariek euren bigarren txapela bilatuko dute txapelketa honetan.
Irribarria da faborito nagusia, egungo txapelduna baita, eta Bilboko pilotalekuak mesede egiten dio bere jokoari. Bengoetxea VI.a, ordea, sasoi betean iritsi da finalera eta txapelketa honetan aise menderatu ditu txapeldun izandako Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea.
Aurtengo finaleko sari-banaketak berritasunak izango ditu. Hirugarren izan den Mikel Urrutikoetxea lehen aldiz igoko da podiumeko hirugarren tokira eta irabazlearen txapela Juan Martinez de Irujok emango du.
Pilota jaialdia 17:30etan hasiko da Urrutikoetxea-Albisu vs. Altuna III-Rezusta partidarekin. Ondoren, final handia jokatuko da; Irribarria vs. Bengoetxea VI. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute final handia.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2026ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 3an hasiko da, eta maiatzaren 31n bukatu. Finala Nafarroa Arenak hartuko du.
Artolak markagailua irauli eta Peña mendean hartu du (22-19)
Iñaki Artola larri ibili bada ere, partida irauli eta Jon Ander Peña garaitu du Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian (22-19). Garaipen horri esker, Artolak azken jardunaldian jokatuko du Zabalaren aurka; Peñak, berriz, oso zaila du aurrera egitea.
Laso nagusi izan da Jakaren aurka (8-22)
Unai Lasok erraz garaitu du Erik Jaka Ogetan jokatutako Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian (8-22). Garaipen horri esker, bi aste barru Darioren aurka jokatuko du, eta finalerdietarako txartela izango dute jokoan.
Peña oso haserre: “Epaile batzuek ez dute merezi dauden tokian egotea"
Jon Ander peñaren adierazpenak Javi Zabalaren aurka galdu ostean (17-22). Partidan zehar, epaileek bi atxiki adierazi dizkiote: bata 10-10ekoan eta bestea 17-13koan.
Zabalak partida irauli eta garaipena eskuratu du (17-22)
Labriten jokatutako partidan Zabalak Peña menderatu du (17-22). Peñak bost tantoren faltan bosteko abantaila zuen arren, Zabalak ez dio handik aurrera tanto bakar bat ere egiten utzi; neurketa irauli eta puntua eskuratu du.
Dariok erakustaldia eman eta Altuna txapelduna birrindu egin du Gernikan (8-22)
Amezketarrak ezer gutxi egin ahal izan du errioxarraren jokoari aurre egiteko. Asko jokatu du Dariok; Altuna, berriz, galduta ibili da. Dariok urrats handia eman du finalerdietara sartzeko bidean.
Dariok sendo garaitu du Jaka (10-22)
Dario Gomezek 10-22 garaitu du Erik Jaka Buruz Buruko A multzoko partidan. Aspeko pilotariak hasieratik bideratu du partida, eta zailtasun nabarmenik gabe lortu du txapelketako lehen puntua.
Altunak Binakakoaren errebantxa hartu du Lasoren aurka (22-16)
Jokin Altunak 22-16 garaitu du Unai Laso Buruz Buruko A multzoko lehen partidan. Atzetik hasi arren, buelta eman dio markagailuari, garaipen sendoa lortzeko. Hala, amezketarrak Binakako finalaren errebantxa hartu du.
Larrazabalek Artola garaitu du partida oso gogorrean (17-22)
Iker Larrazabalek 2026ko Buruz Buruko lehen puntua lortu du Iñaki Artola 17-22 garaituta. Larrazabal aurretik joan da une oro markagailuan, baina sendotasunez aritu behar izan du garaipena lortzeko.
Buruz Buruko Txapelketa, final-laurdenetara begira
Erik Jaka izan da asteburu honetako Buruz Buruko Txapelketako azken jardunaldiko protagonistetako bat, partida amaieran Ezkurdiaren aurka markagailua irauli ondoren.