Final-hamaseirenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barriolak Iker Arretxe gainditu du (22-11)

Leitzako atzelariak erraz hartu du mendean Arretxe II.a, eta hurrengo kanporaketan Julen Retegiren aurka jokatuko du.
18:00 - 20:00
Barriola, nagusi Iker Arretxeren aurka (22-11)

Abel Barriolak aurreneko garaipena eskuratu du aurtengo Buruz Buruko txapelketan. Legazpin jokatutako final-hamaseirenetako partidan, Iker Arretxe hartu du mendean (22-11). Aurrelariak hasi du partida hobeto, baina minutuek aurrera egin ahala Abel nagusitu da, eta, azkenean, garaipena erraza lortu du.

Txapelketako hurrengo kanporaketan, Julen Retegirekin neurtuko ditu indarrak Leitzakoak. Arretxek, bestalde, lehen saiakeran geratu da kanpo, azken hiru urteetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X