Binakako Txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Landa atzelari gazteak Mariezkurrenaren lekua hartuko du play-offetan, berriozartarra lesionaturik dabil eta

Larrazabalekin batera, Jaka eta Iztuetaren aurka jokatuko du datorren ostiralean, otsailak 20, Zornotzan. Irabazten baldin badute, igandean, Arrasaten, Berriozarko atzelariaren lekua hartuko luke berriro. Neurketa horretan Zabala-Martija vs Altuna-Ezkurdia partidako bikote galtzailea izango dute aurrean.

Unax Landa.

Unax Landa, Oiartzungo atzelari gaztea. Irudia: EITB

Unax Landa debutariak hartuko du Jon Mariezkurrenaren lekua hartuko du ostiral honetan, otsailak 20, Zornotzan. Larrazabalekin batera, Jaka eta Iztuetaren aurka jokatuko du Binakako Txapelketako play-offean.

Irabazten badute, igandean Berriozarko atzelaria berriz ordezkatuko luke Arrasateko Uarkape pilotalekuan. Norgehiagoka horretan Zabala-Martija vs Altuna-Ezkurdia partidako bikote galtzailea izango dute aurrean.

Landak urtarrilaren 25ean egin zuen debuta Oiartzungo (Gipuzkoa) Madalensoro pilotalekuan, bere jaioterrian, bikotekidea Agirre zuela. Oiartzuar atzelari gazteak profesional mailan jokatu dituen hiru norgehiagokak irabazi ditu.

Mariezkurrenak eskuin eskuko ahurrean zeukan kailua hautsi zuen, eta zauria sendatzen ari da, enpresak ohar bidez jakinarazi zuenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X