Agirre-Albisu eta Ezkurdia-Martija bikoteen arteko partida, abenduaren 4an
Joseba Ezkurdia eta Julen Martija Binakako Txapelketako finalerako sailkatu ziren Asier Agirre eta Jon Ander Albisu, Baiko enpresako pilotariak, ez baitziren Bilboko Bizkaia pilotalekura joan greban zeudelako.
Ezkurdiak eta Iñigo Bikuñak (Martija COVID-19gatik konfinatua zegoen) 22 eta 0eko markagailuarekin bereganatu zuten neurketa hura Agirreren eta Albisuren aurka. Garaileak Aimar Olaizolaren eta Mikel Urrutikoetxearen aurka jokatuko dute final handia.
Orain, Enpresen Ligako epaileak baliorik gabe utziko du Agirre-Albisuri partida galdutzat emateko erabakia greba egitegatik. Beraz, jokatu egingo da Binakako Txapelketaren partida erabakigarria
Beraz, Agirre-Albisuri eta Ezkurdia-Martija bikoteek jokatu behar dute finalerdietako ligaxkako neurketa.
Esku Pilota Enpresen Ligako Lehiaketako Epailearen akordioa, 2020ko 1. Mailako Binakako Txapelketari Buruzkoa:
1. 2020ko urriaren 10ean Bizkaia pilotalekuan jokatzekoa zen jaialdiko aktan honako hau adierazi zutela epaileek: "...honako pilotari hauek bakarrik agertu dira: EZKURDIA eta BIKUÑA". AGIRRE eta ALBISUK osatutako bikotea ez zen agertu EPELeko Binakako Txapelketako finalerdietako hirugarren jardunaldiko partidan.
2. 2020ko urriaren 10ean, aurreko paragrafoan adierazitakoa oinarri hartuta, EPELeko Lehiaketa Epaileak erabaki zuela bikote bateko kideek, greba-eskubide legitimoa erabiltzeagatik, ez bazuten parte hartzen jokatu behar zuten Txapelketako partidan, partida hori galdutzat eman behar zitzaiela sailkapen-ondorioetarako, eta jokatu behar zuten bikotearen aldeko 22 eta 0-eko emaitza ezarri behar zela.
3. 2020ko urriaren 16an, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Salak Auto bat jakinarazi ziola EPELi. Auto horretan, "2020ko urriaren 18rako aurreikusitako EPELen Binakako Txapelketako finala eteten zen", eta Autoa alde bakarra entzunda eman zen (EPEL entzun gabe eta entzuteko-izapiderik eman gabe), AGIRRE eta ALBISU pilotariek proposatutako kautelazko neurrien prozeduraren barruan.
4. EPELek Pilotari Profesionalen Elkartearen idazkia jaso duela 2020ko azaroaren 17an. Idazki horretan, AGIRREK eta ALBISUK egindako eskaera onartzea eskatzen da, EPELeko Lehiaketa Epaileak 2020ko urriaren 10ean xedatutakoa ondoriorik gabe uzteko, eta, horrela, finalerdiko partida jokatu ahal izateko.
5. 2020ko azaroaren 18an, AGIRRE eta ALBISU pilotariek atzera egin dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gizarte Salan aurkeztutako demandan. Demanda horretan, erabaki behar zen EPELeko Lehiaketa Epailearen 2020ko urriaren 10eko erabakiak AGIRRE eta ALBISU pilotarien grebarako eskubidea urratu zuen ala ez.
6. Binakako Txapelketaren Erregelamenduaren 5. puntuaren arabera: "Erregelamendu honen edukiari buruz sor daitezkeen gatazkak ebaztea, dela interpretazioaren gainean, dela egitatezko kasu bat jasotzen duen xedapenik ez egotearen ondorioz, EPELeko lehiaketako epaile bakarrari dagokio, eta horren erabakia apelaezina izango da".
7. Kontuan hartuta demandatzaileek beraiek (AGIRREK eta ALBISUK) aurkeztutako demandan atzera egin dutela, eta, ondorioz, uko egin diotela beraien aldetik hasitako prozedurari; Pilotari Profesionalen Elkarteak bi kirolariei egindako eskaera eta babesa onartu dituztela; kirolaren jurisdikzio-batzordeek kontuan hartzen duten lehiaren aldeko printzipioa aplikatuz; eta EPELen lehiaketetan normaltasun-egoera lortzeko alde guztien arrazoizko interesarekin; lehiaketa-organoa, kontuan hartuta EPELeko 1. mailako Binakako Txapelketaren garapen normalari eragingo lioken ezohiko egoera,
ERABAKITZEN DU
Lehenengo. - Onartzea, salbuespen gisa, bertan behera geratzen direla 2020ko urriaren 10ean sinatzen duen honek hartutako erabakiaren ondorioak, nahiz eta ezin den kontuan izan aipatutako ebazpenak – eskumenekoak soilik diren ondorio eta izaerarekin –bi kirolarien grebarako eskubidea urratu zuela, AGIRREK eta ALBISUK atzera egin dutelako aurkeztutako demandarekin.¿
Bigarren. - 2020ko urriaren 10ean sinatzen duen honek hartutako erabakiaren ondorioak baliogabetu ondoren, ezartzea EPELeko 1. mailako Binakako Txapelketako Ezkurdia – Martija eta Agirre – Albisu bikoteen arteko finalaurreko partida 2020ko abenduaren 4an jokatu beharko dela, eta 2020ko abenduaren 8a adierazi beharko dela txapelketa horretako finala jokatzeko eguna.¿
Hirugarren. - Erabaki honen eraginpean dauden pilotariei akordioa jakinaraztea.
Laugarren. - Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Horixe da goiburuan adierazitako lekuan eta egunean adostutakoa.
Borja Oses Garcia
EPELeko Lehiaketa Epailea
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Ander Albisu: “Faborito kartel hori irabazi egin dugu, kantxan erakutsi dugun mailagatik”
Unai Laso eta Jon Ander Albisu elkarrizketatu ditugu ataunen, Binakako Txapelketa irabazi eta biharamunean. Ospakizunak luzatu ziren arren, bi pilotariak pozik eta harro ageri dira.
Ataundarrek omenaldi beroa egin diote Albisuri
Eguraldi eskasak ez du harrera zapuztu. Aurreskua dantzatu diote, eta bertsolariek bertsoak bota dizkiote. Ustekabeko nagusia Unai Lasok eman dio pilotari ataundarrari, atzelariak ez baitzuen espero aurrelariak omenaldian parte hartzea. Albisu herriarekin "oso eskertuta" azaldu da.
Laso eta Albisu txapeldunek senideekin eta lagunekin ospatu dute, igande gauean, Binakako finalean lortutako garaipena
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk, arratsaldean, Nafarroa Arenan, finalean, Altuna III.a eta Ezkurdia menderatu zituzten; gauean, senideekin eta lagunekin ospatu dute, giro ederrean.
Jon Ander Albisu, Binakako finaleko pilotaririk onena
Atzelari ataundarrak, Unai Lasorekin batera lortutako txapelaz gain, finaleko pilotaririk onenarentzako saria ere eskuratu du, igandean, Nafarroa Arenan.
Ia 3 minutu iraun ditu finaleko tantorik onenak!
Tanto gogorra eta oso lehiatua izan da 9 eta 13koa. 2:59ko iraupena izan du eta guztira 69 pilotakada eman dituzte finaleko lau protagonistek. Finalak izan duen tentsioaren eta lehiakortasunare adierazle garbia.
ARGAZKI-GALERIA: Unai Laso eta Jon Ander Albisuk irabazitako Binakako Txapelketako finalak utzitako irudi ikusgarriak
Unai Laso eta Jon Ander Albisu 16-22 gailendu zaizkie Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdiari, Nafarroa Arenan jokatutako 2026ko Binakako Txapelketako finalean. Galeri honetan, neurketak utzitako hainbat une esanguratsuren argazkiak aurkituko dituzue.
Unai Laso hunkitu egin da Txus Villalabeitia fisioterapeutaren mezuarekin
Jon Ander Albisurekin batera Binakako Txapelketako finala irabazi eta gero, Unai Lasok hamaika zorion mezu jaso ditu, tartean Txus Villalabeitia fisioterapeutarena.
Albisuren ama eta anaia: “Ametsa bete da"
Jon Ander Albisuren ama eta anaia pozez gainezka agertu dira Baikoko pilotariak partida irabazi ostean. Bitxikeria bat ere kontatu dute: pilotariaren alabak amets egin zuen aitak txapela irabaziko zuela.
Unai Laso: "Oso hunkituta nago"
Unai Laso eta Jon Ander Albisu dira 2025-2026ko Binakako Txapelketako txapeldunak. Baikoko pilotariak lehen aldiz nagusitu dira txapelketa honetan, Altuna III.a eta Ezkurdia 16-22 garaituta. Lasok hunkituta egin ditu lehen adierazpenak.
Jon Ander Albisu: “16 urte eta gero, txapela buruan”
Unai Laso eta Jon Ander Albisu dira 2025-2026ko Binakako Txapelketako txapeldunak, Altuna III.a eta Ezkurdia 16-22 garaituta. Ataungo pilotariaren lehen hitzak jaso ditugu bideo honetan.