Lasok Urrutikoetxea ordezkatuko du Mungian
Unai Laso nafarrak Mikel Urrutikoetxearen lekua hartuko du ostiral honetan, Mungian, Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldiari hasiera emango dion norgehiagokan. Izan ere, Zaratamoko aurrelariak arazoak ditu ezkerreko eskuan.
Horrenbestez, Laso Andoni Aretxabaletarekin batera arituko da Joseba Ezkurdiak eta Ladis Galarzak osatzen duten bikoteari aurre egiteko.
Bikote batak zein besteak bi partida besterik besterik ez dute irabazi orain arte txapelketan, eta, hartara, ezinbestekoa dute garaipena lortzea, lau bikote onenen artean sailkatzeko aukerekin jarraitu nahi baldin badute.
Bigarren aldia da Lasok ordezko lanak betetzen dituena aurtengo Binakakoan, aurretik, seigarren jardunaldian, Artolaren tokian jardun baitzuen Elezkanoren eta Rezustaren aurka (22-11).
Binakako Txapelketako sailkapena 8. jardunaldia amaitu ostean:
| BIKOTEAK | IRABAZITA | ALDE | KONTRA | +/- | |
| 1. | Elezkano II.a - Rezusta | 6 | 158 | 119 | +39 |
| 2. | Olaizola II.a - Albisu | 6 | 164 | 142 | +22 |
| 3. | Irribarria - Zabaleta | 5 | 156 | 132 | +24 |
| 4. | Artola - Mariezkurrena II.a | 5 | 147 | 137 | +10 |
| 5. | Altuna III.a - Martija | 3 | 145 | 163 | -18 |
| 6. | Bengoetxea VI.a - Imaz | 3 | 130 | 151 | -21 |
| 7. | Ezkurdia - Galarza | 2 | 136 | 153 | -17 |
| 8. | Urrutikoetxea - Aretxabaleta | 2 | 131 | 170 | -39 |