Abian da Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldia
Ostiral honetan, Binakako Txapelketaren laugarren jardunaldiari hasiera emango zaio Lekeitioko frontoian Urrutikoetxea-Larunbe vs Irribarria-Zabaleta partidarekin.
Larunbatean, berriz, Bengoetxea eta Imaz, Ezkurdia eta Ladis Galarzaren aurka arituko dira. Igandean, Olaizola eta Albisu, Elezkano eta Rezustaren aurka lehiatuko dira. Asteartean, azkenik, Gabon Egunean, jardunaldiari amaiera emango diogu Altuna-Martija vs Artola-Mariezkurrena partidarekin.
Jardunaldiko lau norgehigokak ETB1n eta eitb.eus-en izango ditugu ikusgai, zuzenean.
5. jardunaldia:
Abenduaren 21ean Lekeition (19:30ean)
Urrutikoetxea - Larunbe vS Irribarria - Zabaleta
Abenduaren 22an Arrasaten (17:45ean)
Bengoetxea VI - Imaz vS Ezkurdia - Ladis Galarza
Abenduaren 23an Bilbon (17:00etan)
Olaizola II - Albisu vS Elezkano II - Rezusta
Abenduaren 25ean Eibarren (17:00etan)
Altuna III - Martija vS Artola - Mariezkurrena II