Baiko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asier Agirrek kontratua 2027ra arte luzatu du

Horrela, aurrelari iruindarrak hamaikagarren denboraldia beteko du profesionaletan, “etorriko diren erronka berriengatik borrokan jarraitzeko ilusioarekin”.
Asier Agirre, kontratu berria

Asier Agirre Baikoko pilotaria. Irudia: Baiko Pilota

Baiko Pilota eta Asier Agirre akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urtebetez luzatzeko, 2027ra arte, enpresak ohar labur baten bidez jakinarazi duenez.

Horrela, Iruñeko aurrelariak, iazko Buruz Buruko Serie B Txapelketako txapeldunordeak, hamaikagarren denboraldia beteko du profesionaletan, “etorriko diren erronka berriengatik borrokan jarraitzeko ilusioarekin”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X