Euskal pilota egokituko EITB Saria Txapelketaren edizio berria aurkeztu dute
Berrikuntza izango du txapelketak: hiru ireki, hiru lurralde, eta lurralde horietako pilotariak kantxan. Zirkuitua herri hauetan izango da: Lasarte eta Zumarraga, Gipuzkoan, Mallabia eta Basauri, Bizkaian, eta Laudio eta Amurrio, Araban. Lehia hilaren 22an hasiko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Iker Larrazabal, ur-aparretan
Sailkapenaren estuasunak ikusita gaurko puntua oso garrantzitsua da bi bikoteentzat. Aspekoek Baikokoek baino puntu bat gehiago dute. Neurketa horri buruz hitz egiteko Iker Larrazabalekin izan gara.
Eusko Label Winter Series txapelketaren finalerdietako ligaxkaren 5.jardunaldiko hiru tanto onenak
Alex Goitiak eta Johan Sorozabalek egin dituzte Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako bosgarren jardunaldiko tanto onenak.
Altunak eta Ezkurdiak pauso handia eman dute, Peña eta Imaz garaituta (22-15)
Altunak eta Ezkurdiak bosgarren puntua erdietsi dute Binakako Txapelketako 12. jardunaldian, Peña eta Imaz garaituta (22-15). Garaipen horri esker, sekulako pausoa eman dute play-offetarako; urdinak, berriz, lau garaipenekin geratu dira.
Zabalak eta Martijak mendean hartu dituzte Larrazabal eta Mariezkurrena II.a (22-21)
Zabala eta Martija nagusitu dira Irungo Uranzu frontoian Larrazabalen eta Mariezkurrena II.aren aurka jokatu duten partidan. Zabala ez da sentsazio onekin atera kantxara, frontoi irregularra eta zaila dela iritzita, baina gorriak pozik atera dira partida gorabeheratsuan lortutako emaitzarekin.
Peña II.ak Artola ordezkatuko du eta Laso berragertuko da asteburuan
Binakako Txapelketako hamabigarren jardunaldia behartutako ordezkapenek eta espero ziren itzulerek markatuta dator, mugimendu nabarmenekin bai Lehen Mailan baita B Seriean ere.
Jon Ander Albisu, Binakako Txapelketaz: “Kantxan gozatzen ari naiz”
Jon Ander Albisu Binakako Txapelketa ona egiten ari da Unai Laso aurrelariarekin batera. Emaitzak alde, Albisuk buruan du txapela lortzea, baina oraindik bide luzea du aurretik. Berarekin izan gara Ataunen, bere sorterrian.
Eusko Label Winter Series txapelketaren finalerdietako ligaxkaren 4.jardunaldiko hiru tanto onenak
Alex Goitiak eta Xabi Barandikak egin dituzte Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako laugarren jardunaldiko tanto onenak.
Barandikaren lesioak Eusko Label Winter Serieseko finala atzeratzea ekar lezake
Puntista gernikarrak, astelehenean, finalerdietako ligaxkako laugarren jardunaldiko partidan, pilotakada oso gogorra jaso zuen; ondorioz, haustura du ukondoan, eta hurrengo orduetan edo egunetan erabakiko dute ebakuntza egingo dioten ala ez.
Larrazabalek eta Mariezkurrenak puntu baliotsua lortu dute Etxeberria eta Rezusta garaituz (16-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketako 11. jardunaldian, P. Etxeberria eta Rezusta 16-22 garaituta. Azken horiek, aldiz, oso zail izango dute txapelketan aurrera egitea.