Tirabira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aspeko pilotariak, "oso kezkatuta" Baikon gertatzen ari denarekin

Ohar bat plazaratu dute pilotaren munduak azkenaldian bizi duen egoeraz euren iritzia agertzeko.
Iragarkia
20200928212311_aspe-pelota-pilota_
18:00 - 20:00
Aspeko pilotariek idatzia atera dute Baikon bizi den egoerari buruz

Aspe enpresako pilotariek ohar bat plazaratu dute astelehen honetan, pilotaren munduan eta, bereziki, Baiko Pilota enpresan azkenaldian duten egoeraz hausnarketa egiteko (lau pilotarik ez dute Baikon jarraituko ez dutelako kontratua berritu).

Aipatu oharrean jaso dutenez, Aspeko kirolariak "oso kezkatuta" daude egunotan jazotzen ari diren gertakariekin eta "injustizia egoerekin". Hartara, egoera konpontzeko "bidezko irtenbidea" eskatu dute, "harrotasunak alde batera utziz"; izan ere, euren aburuz, "lotsagarria" da emandako irudia.

Aitzakiatzat jo dute koronabirusaren pandemia erabiltzea arazoen iturri gisa, eta gogorarazi dute euren enpresan "akordio batetara heltzeko" gai izan zirela.

Horrez gain, beldur dira egoera horrek ez ote duen "pikutara" bidaliko "pilota indartzeko egin diren pauso guztiak".

Azkenik, euren elkartasuna adierazi diete Baikon jarraituko ez duten lau pilotariei: Iosu Eskiroz, Victor Esteban, Unai Laso eta Jon Mariezkurrena.

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta ALbisul lortu dute garaipena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta Albisuk lortu dute garaipena (22-14)

Lekeition jokatu den CaixanBank Masterseko neurketa bertan behera gelditu da, Ezkurdia eta Albisu Altuna eta Imaz 18-14 menderatzen ari zirenean Oiartzungo atzelaria ondoezik sentitu baita. Ezkurdiak eta Albisuk bigarren puntua batu dute horrela, eta sailkatzeko aukerak izaten jarraitzen dute. Altuna eta Imaz, berriz, sailkatzeko aukerarik gabe gelditu dira, garaipen bakarra lortu baitute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X