Binakako eta Buruz Buruko finalak hartuko ditu Bilbok, gutxienez 2022ra arte
Bilboko Bizkaia frontoiak hartuko ditu esku pilotako Buruz Buruko eta Binakako Txapelketetako finalak, 2022. urtera arte, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia frontoia kudeatzeko duen enpresaren (Ute Giroa-Custom Sport 2) eta Esku Pilotako Enpresen Ligaren (Aspe eta Baiko) arteko akordioari esker. Gainera, akordioa 2024. urtera arte luzatzeko aukera dago.
Horrela, Bizkaia frontoiak kirol-mailarik altueneko ekimenak hartzeko konpromisoa berretsi du. 2011ko martxoan inauguratu zenetik, esku pilotako txapelketa ofizialetako 20 final jokatu dira, eta pilotaren erreferentziazko esparru bilakatu da.
Bizkaia frontoian jokatuko da igande honetan 2019ko Buruz Buruko Txapelketako finala, bertaratzen direnentzako hobekuntza garrantzitsuekin. Ikusleak ekitaldiaz behar bezala gozatzeko aukera izan dezan, Bizkaia frontoiak, beste berrikuntza batzuen artean, sonorizazio-sistema berria estreinatuko du. Sistema berri horrek frontoi batek beti izan ohi dituen entzumen-baldintza zailak hobetuko ditu, eta, horretarako, ulergarritasuna hobetuko duten 34 bozgorailu jarriko dira.
Era berean, datorren igandean, 2m x 1m-ko LED pantaila estreinatuko da leihatilen gunean. Horri esker, frontoian egingo diren ekitaldien programazioaren inguruko, zein gorabeheren inguruko informazio zehatzagoa eskaini ahalko zaie ikusleei.
Azkenik, Buruz Buruko finalera bertaratzen direnek, "Bilbao wifi" udal-sarea izango dute erabilgarri frontoian, eta inguruetan. Honek zerbitzu hobea, eta doako sarbide libre eta unibertsala ekarriko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Erkiagak urrea lortu du Euskal Selekzioarentzat zesta-puntan, finalean Frantzia gaindituta (2-0)
2026ko Munduko Pilota Txapelketa: Euskal Selekzioaren partidak
2026ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Euskal Selekzioa, munduko txapelduna binakako esku-pilotan, finalean Espainiari gailenduta (2-0)
Pilota egokituak eman dio bigarren urrea Euskal Selekzioari
“Bi aurrelari ausart, bi atzelari jotzailerekin", Winter Serieseko lehen jardunaldian
Edorta de Anta: “Ametsetan gaude: lehen Munduko Txapelketa eta lehen urrea”