Kirol gehiago
2025/09/12 - 18:09
Nadia Erostarbek, Janire eta Annette Gonzalez-Etxabarrik eta Ruben Vitoriak aurrera Munduko surf Txapelketan
Osteguneko jardunaldia amaituta, lau euskal surflariek txapelketan segitzen dute, El Salvadorren jokatzen ari diren Mundu Txapelketaren barnean.
2025/09/12 - 17:00
Ane Mintegi berriro gora begira, hiru lesio larri kateatu eta gero
Tenislari gipuzkoarrak gazte mailako Wimbledon txapelketa irabazi zuen 2021ean; azken urteotan, baina, ez da nahi bezala aritu, lesionatuta ibili baita. EITBri baieztatu dionez, erabat sendatu da, eta fisikoki ondo dabil orain, eta ilusioz beteta.
2025/09/11 - 23:16
Euskal Selekzioak 23 urtez azpiko Munduko Trinkete Txapelketan jokatuko du lehenengoz
Euskal Selekzioak 21 pilotari eramango ditu Argentinan jokatuko den 23 urtez azpiko Munduko Trinkete Txapelketara. Sei modalitate desberdinetan lehiatuko dira, igande honetan hasi, eta hurrengora arte.
2025/09/10 - 23:03
Aitor Francesenak egindako lan fisikoa azpimarratu du munduko seigarren txapelketa lortzeko
Aurtengo garaipenak balio berezia dauka, surflari zarauztarra aldakan duen higadurari eta maiatzean hautsi zuen eskuin sorbaldako tendoiko lesioari aurre egiteko kapaz izan baita.
2025/09/08 - 21:24
Aitor Francesena zarauztarra, munduko txapeldun, seigarrenez
Basque Team Fundazioaren beka duen kirolariak berriro irabazi du munduko txapelketa, asteburu honetan Kaliforniako Oceanside kaian jokatu den proban. Zarauztarra Steve Fox eta Kirk Watson australiarrak eta Thomas Da Silva frantziarra baino hobea izan da.
2025/09/08 - 11:34
Carlota Cigandak bigarren bukatu du Nuria Iturriozek irabazitako Aramco Houston torneoa
Golf-jokalari nafarrak eta Charley Hullek berdinduta amaitu zuten bigarren tokian, par azpitik 11 kolperekin, irabazleak baino bi gehiago.
2025/09/08 - 11:18
Carlos Alcarazek bigarrenez irabazi du AEBko Irekia, finalean Sinner menderatuta
Carlos Alcaraz Estatu Batuetako Irekiko aurtengo txapelduna da, denboraldiko laugarren eta azken Grand Slama irabazi ostean. Jannik Sinnerri irabazi dio, lau setetan: 6-2, 3-6, 6-1 eta 6-4.
2025/09/07 - 11:22
Aryna Sabalenka nagusitu da AEBko Irekian, New Yorken, Amanda Anisimova mendean hartuta
Bielorrusiarrak bigarren urtez jarraian irabazi du AEBko Irekia, bere ibilbideko laugarren "handia", Amanda Anisimova estatubatuarra 6-3 eta 7-6 (7-3) garaituta.
2025/09/01 - 19:50
Jon Rahm Ryder Cupen izango da, irailaren 26tik 28ra bitartean
Barrikako golf jokalariak laugarren aldiz jokatuko du txapelketa hori, Europaren eta AEBren arteko lehia, 2025ean, New Yorken egingo dute.
2025/08/31 - 19:32
Maialen Chourraut podiumetik gertu geratu da Tacenen
Miren Lazkano final-laurdenetan erori da. Ez du denbora hobetzea lortu (60.15), eta, finalaurrekora hurbildu den arren, Herzog alemaniarrak eta Kimberley Woods britainiarrak gainditu dute.
2025/08/25 - 11:58
Jon Rahmek irabazi du LIV zirkuituko taldekako txapelketa
Golf-jokalari barrikoztarrak garaipena bereganatu du 'Legion XIII' taldearekin, DeChambeauren 'Crushers' menderatuta. Play-offeko bi zulo behar izan dira talde irabazlea erabakitzeko.
2025/08/19 - 16:31
Beti Onak pozik eta gogotsu, denboraldi berriari begira
Ligan ez ezik, Beti Onak eskubaloi taldea Europan ere lehiatuko da denboraldi honetan. Hori dela eta, gogotsu eta ilusioz egin dute aurkezpen ofiziala.
2025/08/18 - 00:42
Rahmek balentria lortu eta Niemann garaitu du LIV Golf txapelketan
Indianapoliseko (AEB) txapelketan lortu du, Joaquin Niemann txiletarra gaindituz egutegiko azken hitzorduan.
2025/08/15 - 23:20
Philippok irabazi du Urrezko Kopa Donostiako hipodromoan
Urrezko Koparen 57. edizioan, bertan bildutakoek lasterketa oso parekatua ikusi dute, eta Philippo nagusitu da, Nuno Manuel Lopes Duarte jockeyaren eskutik.
2025/08/13 - 17:08
Patxi Peulak urrezko domina zintzilikatu du Patinajeko Munduko Jokoetan
Gasteiztarrak 10.000 metroko proba irabazita bereganatu du urrezko domina Chengdun (Txina) jokatzen ari diren Munduko Jokoetan.
2025/08/11 - 23:08
Euskal segalariek lan aparta egin dute Europako Txapelketan
Europako Sega Txapelketa jokatu da Thundorfen, Alemanian. Bertan izan ziren hainbat euskal segalari eta emaitza paregabeekin bueltatuko dira etxera, lau domina irabazi baitituzte.
2025/08/10 - 23:56
Burmester atera da garaile Chicagon, Rahm eta Ballester play-offean gaindituta
Hiru golflariek parraren azpitik 9 kolperekin amaitu dute hirugarren jardunaldia, lehen postuan berdinduta, eta berdinketa hausteko play-offa jokatu behar izan dute.
2025/08/08 - 16:45
Iskander Sagarminaga, Ipar Kanala zeharkatu duen lehen igerilari euskalduna
Galdakoztarrak 34 kilometro egin ditu ur hotzetan neoprenoa erabili barik, jatorrizko erronkaren espirituari eusteko. Guztira, 10 ordu eta 28 minutu behar izan ditu Ipar Irlanda eta Eskozia lotzeko.
2025/07/31 - 17:13
Mattin Iñiguez, pozik, Red Bull X-Alps proban bizitako esperientziarekin
1.000 km inguru egin du hegan Iñiguezek, eta 350 km, korrika. Bukatu ezinda geratu da, eta berriz egiteko harra dauka zegamarrak.
2025/07/28 - 17:08
25 urte, Felix Iñurrategi gabe
Gasherbrum II gailurretik jaisten ari zela hil zen Felix Iñurrategi, 2000. urteko uztailaren 28an. 25 urte joan diren arren, haren lanak bizirik dirau.