Hegoafrikako LIV: 1. jardunaldia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da

Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.

Jon Rahm

Jon Rahm. Argazkia: EFEren artxiboko irudia

Hegoafrikan lehen aldiz jokatzen ari diren LIV Golf txapelketak maila handiko hasiera izan du, eta Jon Rahm izan da protagonistetako bat. Barrikako jokalariak parretik behera 6 kolpeko itzulia osatu du, 6 birdie lortuta eta akats handirik egin gabe, eta bere sasoi bikaina berretsi du horrela.

Lehen postua eskuratu duten bi jokalariek baino bi kolpe gehiago behar izan ditu ibilbidea osatzeko, Bryson DeChambeauk eta Charles Howell III.ak parretik behera 8 kolpeko txartela aurkeztu baitute. 

Zelaia egoera ezin hobean eta haizerik gabe zegoela, jokalariek erasokor jokatzeko aukera izan dute, eta Rahmek aprobetxatu egin du joko sendoa eta erregularra erakusteko. Horri esker, lehen egunetik ondo kokatu da sailkapen nagusian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X