NEGUKO PARALINPIAR JOKOAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba

Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.

Higinio Rivero
Higinio Rivero. Argazkia: CPE

Higinio Rivero bizkaitarrak hogeigarren bukatu du igande honetan iraupen-eskiko 20 kilometroko proba, Milan-Cortinako Paralinpiar Jokoen azken jardunaldian. Espainiarekin hiru kiroletan lehiatu den historiako lehen kirolaria izan da, biatloian eta udan piraguismoan aritu ondoren.

Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Ivan Golubkov errusiarrak (51:55), Zhongwu Mao txinatarrak (52:45.8) eta Giuseppe Romele italiarrak (53:17) lortutako dominetatik urrun.

Euskal kirolaria beste lau probatan lehiatu da joko hauetan. Hamaseigarren izan zen jazarpen-eskian, hogeigarren 7,5 kilometro esprintean eta hogeita hirugarren 12,5ekoan (biatloiko hirurak), eta iraupen-eskiko kilometroko esprintean ez zen finalerdietara igaro.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X