Snowboarda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alvaro Romero, zortzigarren Munduko Boardercross Kopan

Gipuzkoarrak zortzigarren amaitu du Munduko Boardercrosseko Kopako proba. Jakob Duse austriarra izan da garailea.

Álvaro Romero

Álvaro Romero. Artxiboko argazkia: EFE

Alvaro Romerok zortzigarren amaitu du Montafon (Vorarlberg) Austriako eski-estazioan jokatu den snowboardeko Munduko Boardercrosseko Kopako proba. Jakob Dusek austriarra nagusitu da bertan.

Gipuzkoarrak laugarren amaitu du final txikia, eta zortzigarren amaitu du Lucas Eguibar herrikidea kanporatuta geratu den proba.

Duseken ostean, Leon Ulbricht alemana eta Aidan Chollet frantsesa izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, eta Merlin Surget frantsesa sailkatu da laugarren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X