1 FORMULA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniako zirkuituak 2032raino luzatu du kontratua, eta bi urterik behin lasterketak hartuko ditu

1 Formulak 2026, 2028, 2030 eta 2032 urteetarako dauzka lasterketak aurreikusita Bartzelonan, Spa-Francorchamps zirkuituarekin aldizkatuko duen egutegian.

Kataluniako zirukuitoa; Argazkia: EFE

Kataluniako zirkuitua. Argazkia: Europa Press

Kataluniako zirkuituak 2032raino luzatu du kontratua bi urterik behin lasterketak hartzeko, 1 Formulak iragarri duen arabera. 2026, 2028, 2030 eta 2032 urteetarako lasterketak aurreikusita daude, eta Spa-Francorchamps zirkuituarekin aldizkatuko du egutegia.

Erabakia azkeneko urteetan egindako inbertsio garrantzitsuen ondoren iritsi da, horien artean Circuit Rooftop gunea eraikitzea, bertatik 9, 10 eta 11 kurbak eta zuzengune nagusia ikus daitezke. Beste inbertsio garrantzitsua zirkuituko hainbat gunetan eguzki-panelak instalatzea izan da.

Stefano Domenicali 1 Formulako zuzendari nagusia pozik azaldu da akordioarekin. “Bartzelona hiri ikaragarria da eta 1 Formularen zaleek pasio izugarriarekin hartzen gaituzte, beraz,  pozez zoratzen nago Kataluniako zirkuituan lehiatzen jarraitzeagatik”, adierazi du.

Kataluniako zirkuitua Bartzelonako Olinpiar jokoetako garapen programaren parte bezala eraiki zuten 1991ean. Orduz geroztik Montmelo txapelketako hainbat une gogoangarriren agertokia izan da, besteak beste, Max Verstappen Herbehereetako pilotuak Sari Nagusi batean lortutako lehen garaipena, 2016an.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X