Anthony Kimek irabazi du Adelaideko LIV Golf txapelketa, ezustean, eta Jon Rahm bigarren sailkatu da
Golf jokalari estatubatuarra hamabi urtez izan zen goreneko mailatik kanpo. Adelaiden, txapelketako azken jardunaldian, Rahm eta Bryson DeChambeau menderatu ditu, hirugarren egunaren amaieran bi horiek lehen postuan izan arren, Kim atzetik segika 5 kolpera zutela.
Anthony Kim bikain aritu da azken jardunaldian. Argazkia: EFE.
Anthony Kim golf jokalari estatubatuarrak irabazi du 2026ko Adelaideko LIV Golf txapelketa, igandean, Adelaideko The Grange Golf Cluben. Kim 12 urtez izan zen maila gorenetik kanpo, 2012tik 2024ra bitartean, baina orain, txapelketako azken jardunaldian, Jon Rahm eta Bryson DeChambeau estatubatuarra menderatu ditu, hirugarren egunaren amaieran lehen postuan ziren arren, Kim 5 kolpera zutela.
Egoera ikusita, iganderako aurreikuspena zen Rahm eta DeChambeau nor baino nor gehiago aritzea, larunbatean aurreneko tokian baitzeuden, guztira 197 kolpe eginda, 19 kolpe zelaiko parretik behera. Rahmek eta DeChambeauk 5 kolpera zuten Kim, hirugarren postuan, eta, ondorioz, ez zen faboritoa.
Hala ere, txapelketa honetan, zirkuituko pasadizo harrigarrienetako bat ikusi da. Azken egunean irabazi du Kimek titulua, 9 birdie eginez 63 kolpeko txartela aurkeztuta. Azkenean, parretik behera 23 kolpeko txartela sinatuta, Rahmek baino 3 kolpe gutxiago eta DeChambeau baino 6 kolpe gutxiago behar izan ditu. Azken hori hirugarren postuan sailkatu da, Hattonekin eta Uihlenekin berdinduta.
Anthony Kim (40 urte) LIV Golfeko aurtengo edizioan ari da parte hartzen lehen aldiz talde bateko kide gisa. Dustin Johnsonek gidatzen duen 4Aces taldeak fitxatu zuen, aurtengo denboraldia amaitu arte, Patrick Reeden hutsunea betetzeko.
Bere ibilbide profesionalean, berarengan jarri zuten presio izugarriari aurre egin behar izan dio, besteak beste, Tiger Woods handiaren ondorengotzat jo baitzuten askok. Horrek eta lesioek golf zelaietatik aldendu zuten 2012an.
"Kirolari eta gizaki gisa hondoa jo" eta garai gogor eta ilun bat igaro ondoren, handik ateratzeko argi-izpia topatu zuen, eta elitera itzuli zen 12 urte geroago, bere buruari bigarren aukera bat emateko prest.
Inor gutxik uste zuen arrakastaren bideari ekingo zionik berriro. 2024an eta 2025ean, ez zuen aparteko emaitzarik lortu, baina agerikoa zen hobera egiten ari zela, eta sentsazioak berreskuratzen jarraitzeko prest iritsi zen Adelaidera. 3. tokian amaitu zuen larunbateko jardunaldia, Rahm eta DeChambeau 5 kolpera zituela, eta azken jardunaldian txartel izugarria aurkeztuta, ezustekoa eman du txapelketa irabazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain, Europako txapelketa irabazi ondoren: “Ez zen gure helburua, baina lortu dugu"
Txapelketara belauneko arazoekin iritsi zela aitortu du surflari zumaiarrak. Pare bat manga gainditzea xede zuela erantsi du Gonzalez-Etxabarrik. Era berean, Amatriainek esan du zazpigarren postua zuela helburu, Challengerrera sailkatzeko.
“Moztaileak Munduan” dokumentala, asteazken gauean, ETB1en
“Moztaileak Munduan” dokumentalak ardi moztaileen lana eta Euskal Selekzioak Zeelanda Berrian bizi izan zuen esperientzia ditu ardatz. Aurrestreinaldia egin dute gaur, Abadiñoko Errota Kultur Etxean.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun
Zumaiarra eta zarauztarra nagusitu dira Taghazout-en, eta goi-goian amaitu dute denboraldia.
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da
Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.
Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba
Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.
Alvaro Romero, zortzigarren Munduko Boardercross Kopan
Gipuzkoarrak zortzigarren amaitu du Munduko Boardercrosseko Kopako proba. Jakob Duse austriarra izan da garailea.