Milan-Cortina d'Ampezzo: 2026ko Neguko Olinpiar Jokoak, abian
Neguko Olinpiar Jokoen XXV. ekitaldia da; bertan, bost euskal kirolarik lehiatuko dute: Manex Salsamendik, Daniel Milagrosek, Lucas Eguibarrek, Alvaro Romerok eta Arrieta Rodriguezek. Hasiera ekitaldia ostiral honetan izanen da, eta amaiera, berriz, hilaren 22an.
Ryan Cochran-Siegle eskiatzaile estatubatuarra, entrenamenduan. Argazkia: EFE.
2026ko Milan-Cortina d'Ampezzoko Neguko Olinpiar Jokoak ostiral honetan hasiko dira, otsailaren 6an, eta hilaren 22an amaitu (igandea da). Neguko Olinpiar Jokoen XXV. ekitaldia da, eta bertan bost euskal kirolari arituko dira: Manex Salsamendi (iraupen eskia), Daniel Milagros (izotz gaineko abiadurako patinajea), Lucas Eguibar eta Alvaro Romero (snowboardcross) eta Arrieta Rodriguez (pistako eskia). Salsamendi Brasilgo ekipoarekin lehiatuko da; Milagros, Eguibar, Romero eta Rodriguezez, berriz, Espainakoarekin.
1924tik
Neguko Olinpiar Jokoak 1924an egin ziren lehenengo aldiz, Chamonixen (Frantzia). Milan-Cortina d'Ampezzon, 2.900 kirolari baino gehiago izango dira, horietatik % 47 emakumeak; 116 domina izango dituzte jokoan, 16 kirol modalitatetan. 92 herrialde arituko dira lehian domina horiengatik; berrikuntza nagusi moduan, mendiko eskia izango dela nabarmendu behar da. Gainera, historiako olinpiar eremu handiena izanen du: 22.000 kilometro karratu.
Esan bezala, Neguko Olinpiar Jokoen historia Charmonixen hasi zen, 1924an. 1908ko Londreseko Olinpiar Jokoen programan patinaje artistikoa zegoen, eta berdina gertatu zen 1920ko Anbereseko jokoetan; orduan, izotz hockeya ere bazegoen. Baina lehenengo neguko Jokoak, gaur egun ezagutzen diren bezala, ez ziren 1924ra arte jokatu; hala ere, izen hori atzeraeraginezko moduan jarri zitzaien, hasieran (neguko) Kirolaren Nazioarteko Astea izena baitzuten.
Lehenengo Neguko Olinpiar txapelduna Charles Jewtrew estatubatuarra izan zen, patinajeko 500 metroetan, eta Norvegia izan zen lehenengo domina-zerrendaren buru. Herrialde horrek 1928an errepikatu zuen, St. Moritzen (Suitza). Hirugarren ekitaldian, 1932an, lehenengo aldiz jokatu zituzten Neguko Olinpiar Jokoak beste kontinente batean, egoitza Lake Placid izan baitzen, alegia, Estatu Batuetan; anfitrioiak amaitu zuen domina-zerrendaren buru, baina hori ez zen polemikarik gabe erabaki: izan ere, aurretik abisurik eman gabe, abiadura patinajeko hainbat arau aldatu egin ziren. Lake Placiden, Eddie Eagan estatubatuarrak irabazi zuen lauko "bob"-ean, eta neguko eta udako lehen txapelduna bihurtu zen, zortzi urte lehenago boxeoko urrezko domina irabazi zuen eta.
1936koak, udakoak baino hilabete batzuk lehenago, Berlinen egin zirenak, Adolf Hitlerren jokoak izan ziren ere. Sonja Genie Norvegiarra izan zen izarra Bavarian, patinaje artistikoan bere hirugarren urrezko domina jarraian lortzerakoan, Bigarren Mundu Gerra baino lehenagoko azken Olinpiar Jokoetan. Horien ondoren, St. Moritz izan zen egoitza berriro, 1948ko ekitaldian; bertan, Japonia eta Alemania, gerran garaituak izan zirenak, kaleratuak izan ziren, nazioarteko zigorren ondorioz .
Lau urte beranduago, Jokoak Norvegian egin zituzten; eta Cortina d'Ampezzon, Italiako Dolomitetan, Milanekin ekitaldi honetako nomenklatura ofiziala partekatzen duena, 1956koa antolatu zuten; horretan, Sobietar Batasunak parte hartu zuen lehenengo aldiz, eta zazpi urrezko domina, zilarrezko hiru eta brontzezko sei eskuratuta, amaierako sailkapenean aurreneko postua lortu; hori hurrengo bi Jokoetan ere gertatu zen.
Squaw Valley, Kalifornian, 1960an, Estatu Batuek bigarren aldiz Neguko Olinpiar Jokoak antolatzea ekarri zuen; Innsbruckek, Austriako Tiroleko hiriburuak, ezohiko elurrik eza pairatu zuen, eta Austriako armadak mendiak “hartu” zituzen, beste estazio batzuetatik hartutako elurraz egokitzeko. Grenoblen, 1968an Norvegiak sobietarrek domina zerrendan zeukaten nagusitasuna eten egin zuten.
Asian egindako lehen Neguko Olinpiar Jokoak 1972an izan ziren; Tokioko udako Jokoak baino zortzi urte beranduago, Japoniak Sapporokoak antolatu zituen. Sobiet Batasuna izan zen domina zerrendaren buru, berriro, Innsbrucken, 1976an, eta Lake Placiden, 1980an. Eric Heiden estatubatuarra, 1980an, gaur egun arte Neguko Jokoetako edizio bakarrean urrezko bost domina irabazi dituen kirolari bakarra bihurtu zen, abiadurazko patinajean.
Sarajevok, Bosniako hiriburuak, desagertutako Jugoslavian, 1984ko Jokoak antolatu zituen, Alemaniako Errepublika Demokratikoak domina zerrenda irabazi zuenean. Kanadak, Calgaryn hain zuzen, 1988an izan zituen lehenengo aldiz Neguko Olinpiar Jokoak, Sobiet Batasunaren nagusitasunarekin, eta 1992ko Neguko Jokoak Albertvillen (Frantzia) izan ziren; ekitaldi horretan domina gehien irabazi zituen herrialdea Alemania izan zen. 1952ko Oslokoak antolatu ondoren, Norvegiak 1994an jaso zituen berriz jokoak, Lillehammerren; hor, lau urtetik behin ospatzearen kadentzia apurtu zen, Neguko eta Udako Jokoak bereizteko.
Bjorn Daehlie norvegiar iraupen-lasterkariak bere domina-bilduma handitzen jarraitu zuen (urteak lehenago hasi zuen bilduma hori, eta lau urte beranduago amaituko zuen), Japoniako bigarren Neguko Olinpiar Jokoetan: 1998an, Naganon. Salt Lake Cityko jokoetan, Utahn (Estatu Batuak), 2002an, Ole Einar Bjoerndalen norvegiarrak nagusitu zen; horrek parte hartu zuen proba guztiak irabazi zituen, lau urrezko domina lortuta, eta bere herrialdea domina zerrendaren gailurreraino eraman zuen. Turinen, 2006an, Simon Ammanek urrezko bi domina irabazi zituen tranpolinetan, Suitzarentzat, 20 urterekin besterik ez; "Harry Potterrrek" (bere itxurarengatik horrela izendatu zuten), baletntria hori zortzi urteren buruan errepikatu zuen, Vancouverren; bertan, Kanada anfitrioiak irabazi zuen domina zerrendan.
2010ean, iraupeneko eskian, Bode Miller estatubatuarrak falta zitzaion titulu bakarra irabazi zuen, olinpiarra, superkonbinatuan; Millerrek bere uzta oparora domina bat gehiago ere gehitu zion, Sochin, 2014an. Hor, 36 zituela, neguko kiroletako olinpiar historian izandako dominadun zaharrena bihurtu zen. Pyeongchangen, 2018an, Norvegiak, Sochiko domina zerrendan bigarrena sailkatu zenak, Errusia ordezkatu zuen, lehen postuan.
Pekinen, 2022an, Johanes Thingnes Bo biatleta garaitu zen; horrek lau urrezko domina eta zilarrezko bat eskuratu zituen, eta Norvegia domina zerrendan lortutako behin betiko garaipenean ekarpen handia egin zuen.
Bost euskal kirolari, Milan-Cortina d'Ampezzon
Ostiral honetan hasiko den txapelketan, Euskal Herriko bost kirolari daude. Manex Salsamendik, Brasilgo taldekoa, iraupenezko eski proban parte hartuko du; otsailaren 10ean, esprint klasikoa jokatuko du eta txapelketara 13an itzuliko da, ostiralez, 10 kilometroko lasterketan, estilo librean. Daniel Milagros, izotz gaineko abiadurako patinajean, otsailaren 11n lehiatuko da, asteazkenez, Lucas Eguibar eta Alvaro Romero baino egun bat arinago. Arrieta Rodriguezek, pistako eskian, otsailaren 18rako dauka aurreikusita bere parte-hartzea, asteazkenez. Eguibar, Romero eta Rodriguez Basque Teameko kirolariak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain, Europako txapelketa irabazi ondoren: “Ez zen gure helburua, baina lortu dugu"
Txapelketara belauneko arazoekin iritsi zela aitortu du surflari zumaiarrak. Pare bat manga gainditzea xede zuela erantsi du Gonzalez-Etxabarrik. Era berean, Amatriainek esan du zazpigarren postua zuela helburu, Challengerrera sailkatzeko.
“Moztaileak Munduan” dokumentala, asteazken gauean, ETB1en
“Moztaileak Munduan” dokumentalak ardi moztaileen lana eta Euskal Selekzioak Zeelanda Berrian bizi izan zuen esperientzia ditu ardatz. Aurrestreinaldia egin dute gaur, Abadiñoko Errota Kultur Etxean.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun
Zumaiarra eta zarauztarra nagusitu dira Taghazout-en, eta goi-goian amaitu dute denboraldia.
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da
Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.
Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba
Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.
Alvaro Romero, zortzigarren Munduko Boardercross Kopan
Gipuzkoarrak zortzigarren amaitu du Munduko Boardercrosseko Kopako proba. Jakob Duse austriarra izan da garailea.