Tenisa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Roland Garros irailean jokatuko da eta zaleak harmailetan daudela, ahal bada

"Roland Garros jokatu egingo dela baieztatzen dizut", adierazi zuen Bernard Giudicelli Frantziako Tenis Federazioko presidenteak, 'Twitch' saioan.
Rafael Nadal
Rafael Nadal, 2019ko Roland Garroseko txapeldunaren garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Roland Garros irailean jokatuko dela esan du Bernard Giudicelli Frantziako Tenis Federazioko presidenteak, astelehen honetan. Frantziako Grand Slama atzeratzea erabaki zuten koronabirusaren pandemiarengatik.

Giudicellik gaineratu du, ahal bada zaleak harmailetan egongo direla. "Roland Garros jokatu egingo dela baieztatzen dizut", esan zuen Federazioko presidenteak Gaël Monfils tenislariak aurkezten duen 'Twitch' saioan.

Gobernuak ezartzen dituen neurrietara egokitu beharko direla aitortu du, eta helburua publikoa estadioan egon ahal izatea dela: "Harmailetan ahalik eta zale gehien eduki ahal duen Roland Garrosaren aldeko apustua egiten dut. Ateak itxita jokatzearen hipotesiari ez diogu maitasun handirik".

"Ez dugu ahaztu behar Gobernua dela erabakitzen duena. Estadio nagusiaren handitzearen ostean, eta segurtasun neurriak betez, Roland Garros murriztua imajinatu ahal dugu, jokalariak eta zaleak babesteko", gaineratu du Bernard Giudicellik.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X