Alemaniako SN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nico Rosbergek eskuratu du 'pole'a

Alemaniarra Valtteri Bottas (Williams) eta Felipe Massa (Williams) pilotuen aurretik sailkatu da. Fernando Alonso (Ferrari) espainiarrak zazpigarren postuan bukatu du.
Nico Rosberg. Argazkia: EFE

Nico Rosbergek (Mercedes) lortu du "pole"a Alemaniako Sari Nagusian, Valtteri Bottas (Williams) eta Felipe Massa (Williams) pilotuen aurretik. Fernando Alonso (Ferrari) espainiarrak zazpigarren postuan bukatu du.

Sailkapen nagusiko liderra da Rosberg alemaniarra, eta igandean Lewis Hamilton (Mercedes) bigarren sailkatuarekin duen errenta handitzeko aukera paregabea izango du. Britainiarra hamabosgarren postuan sailkatu da, Q1-ean izandako istripuaren ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X