Hamiltonek denboraldiko laugarren 'pole'a lortu du, Span
Lewis Hamiltonek (Mercedes) eskuratu du ‘pole’a Belgikako Sari Nagusian. Britainiarrak Red Bull taldeko Sebastian Vettel liderra eta Mark Webber australiarra gainditu ditu, eta denboraldiko bere laugarren ‘pole’a lortu du.
Ferrari taldeko Fernando Alonso espainiarrak bederatzigarren postutik irten beharko du bihar, euriak erabat baldintzatu baititu entrenamenduak. Gidari batzuek ez dute gurpilak aldatzeko denbora nahikorik eduki, eta irteeran atzetik aurrera egin beharko dute.
- Lehenengo lerroa:
.1. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes F1W04) 2:01.012
.2. Sebastian Vettel (GER/Red Bull RB9 Renault) 2:01.200
- Bigarren lerroa:
.3. Mark Webber (AUS/Red Bull RB9 Renault) 2:01.325
.4. Nico Rosberg (GER/Mercedes F1W04) 2:02.251
- Hirugarren lerroa:
.5. Paul di Resta (GBR/Force India VJM06 Mercedes) 2:02.332
.6. Jenson Button (GBR/McLaren MP4/28 Mercedes) 2:03.075
- Laugarren lerroa:
.7. Romain Grosjean (FRA/Lotus E21 Renault) 2:03.081
.8. Kimi Raikkonen (FIN/Lotus E21 Renault) 2:03.390
- Bosgarren lerroa:
.9. Fernando Alonso (ESP/Ferrari F138) 2:03.482
10. Felipe Massa (BRA/Ferrari F138) 2:04.059
- Seigarren lerroa:
11. Nico Hülkenberg (GER/Sauber C32 Ferrari) 1:49.088
12. Adrian Sutil (GER/Force India VJM06 Mercedes) 1:49.103
- Zazpigarren lerroa:
13. Sergio Perez (MEX/McLaren MP4/28 Mercedes) 1:49.304
14. Giedo van der Garde (HOL/Caterham CT03 Renault) 1:52.036
- Zortzigarren lerroa:
15. Jules Bianchi (FRA/Marussia MR02 Cosworth) 1:52.563
16. Max Chilton (GBR/Marussia MR02 Cosworth) 1:52.762
- Bederatzigarren lerroa:
17. Pastor Maldonado (VEN/Williams FW35 Renault) 2:03.072
18. Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso STR8 Ferrari) 2:03.300
- Hamargarren lerroa:
19. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso STR8 Ferrari) 2:03.317
20. Valteri Bottas (FIN/Williams FW35 Renault) 2:03.432
- Hamaikagarren lerroa:
21. Esteban Gutierrez (MEX/Sauber C32 Ferrari) 2:04.324
22. Charles Pic (FRA/Caterham CT03 Renault) 2:07.384.
Zure interesekoa izan daiteke
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain, Europako txapelketa irabazi ondoren: “Ez zen gure helburua, baina lortu dugu"
Txapelketara belauneko arazoekin iritsi zela aitortu du surflari zumaiarrak. Pare bat manga gainditzea xede zuela erantsi du Gonzalez-Etxabarrik. Era berean, Amatriainek esan du zazpigarren postua zuela helburu, Challengerrera sailkatzeko.
“Moztaileak Munduan” dokumentala, asteazken gauean, ETB1en
“Moztaileak Munduan” dokumentalak ardi moztaileen lana eta Euskal Selekzioak Zeelanda Berrian bizi izan zuen esperientzia ditu ardatz. Aurrestreinaldia egin dute gaur, Abadiñoko Errota Kultur Etxean.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun
Zumaiarra eta zarauztarra nagusitu dira Taghazout-en, eta goi-goian amaitu dute denboraldia.
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da
Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.
Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba
Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.
Alvaro Romero, zortzigarren Munduko Boardercross Kopan
Gipuzkoarrak zortzigarren amaitu du Munduko Boardercrosseko Kopako proba. Jakob Duse austriarra izan da garailea.