Sokatira
2021/09/09 - 15:04
Getxoko Munduko Sokatira Txapelketak 16 selekzio nazional eta 580 kirolari bilduko ditu
Basque Country selekzioak 8 mailatako tiraldietan parte hartuko du. Txapelketak jarraipen berezia izango du, egunero, EITBn, 09:30etik 12:30era eta 13:30etik 17:30era.
2021/09/07 - 13:14
Sokatirako Munduko Txapelketa
Aurtengo Sokatirako Munduko Txapelketa Getxon jokatuko da, Fadurako kiroldegian hain zuzen ere, irailaren 16tik 19ra bitartean.
2021/09/07 - 12:50
2021eko Getxoko Munduko Txapelketako egitaraua
Faduran jokatuko da eta EITBk jarraipen berezia egingo du.
2020/09/16 - 22:56
2021eko irailean jokatuko den lur gaineko Munduko Sokatira Txapelketa, aurkeztuta
2020ko irailean zen jokatzekoa baina urtebete atzeratu dute pandemiaren eraginez. Irailaren 15etik 19ra artean egingo da. Euskal Herria, Basque Country bezala lehiatuko da.
2020/05/06 - 16:59
Euskal kirolen itzulerak galdera asko eta erantzun gutxi ditu
Koronabirusaren bilakaerak gure kiroletan izango duen eraginaren berri izateko asmoz, Jaurlaritzako kirol zuzendariarengana jo dugu. Jon Redondok arrauna, pilota eta herri kirolak izan ditu hizpide.
2020/04/30 - 16:53
Bukatu da kluben arteko lehia Munduko Txapelketan
Munduko Lur Gaineko Sokatira Txapelketan, bukatu da kluben arteko lehia. Euskal taldeen uzta: bi brontzezko domina, biak Gaztedirenak. Selekzioen txanda da orain.
2020/04/30 - 16:20
Euskal Herriko selekzioko emakumeak, munduko hirugarren sokatiran
540 kiloko mailan, gure neskek hirugarren postua lortu dute Volendamen (Herbehereak) egin den Sokatirako Goma Gaineko Munduko Txapelketan.
2020/04/30 - 15:01
Brontzezko beste hiru domina Euskal Herriarentzat
Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketaren azken egunean, Euskal Selekzioak hirugarren postua lortu du emakumeen 500 kilokoan, gizonezkoen mailan eta maila mixtoan.
2020/04/30 - 13:55
Hasiera ona Munduko Sokatira Txapelketan
Hasi da Munduko Sokatira Txapelketan Malmon, Suedian. Gaztedik brontzezko bi domina irabazi ditu, emakumezkoen 500 kiloetan eta gizonezkoen 580 kiloetan.
2020/02/24 - 16:20
Euskal tiralariek hamalau domina lortu dituzte Munduko Txapelketan
Irlandan egin den sokatirako Munduko Txapelketan, euskal taldeek zortzi domina eskuratu dituzte. Selekziokako lehian, Euskal Herriak sei domina lortu ditu.
2020/02/23 - 20:47
Euskal Herriak beste hiru domina lortuta amaitu du Munduko Txapelketa
Zilarrezko domina erdietsi du emakumezkoen 500 kiloko mailan, eta beste bi domina 23 urtez azpikoen mailan: zilarrezkoa emakumezkoen 500 kilokoan eta brontzezkoa gizonezkoen 600 kilokoan.
2019/09/09 - 17:42
Euskal tiralariak Europako Txapelketan hiru domina eskuratuta itzuli dira etxera
Gaztediko neskak bigarren izan ziren 560 kiloko proban. Goierriko gizonek ere zilarra kolkoratu zuten 640 kilotan. Nazioka, Euskal Herriak brontzea lortu zuen 560 kiloko gizonezkoen senior mailan.
2018/09/22 - 22:45
Euskal ordezkaritzak zazpi domina lortuta amaitu du bere partaidetza
Bukatu da Lurmutur Hirian egin den Munduko Sokatira Txapelketa. Taldekakoan, lau domina lortu dituzte euskal taldeek; selekzioen arteko lehian, hiru domina eskuratu ditu Euskal Selekzioak.
2018/09/22 - 16:27
Gizonezkoen Euskal Selekzioak zilarrezko domina lortu du 720 kiloko mailan
Lurmutur Hirian egiten ari den sokatirako Munduko Txapelketan, ezustekoa eman du 720 kiloko mailako gizonezkoen Euskal Selekzioak, zilarrezko domina lortuta.
2018/03/08 - 14:30
Gaztediko neskak, munduko txapeldun
Txinan, Goma Gaineko Munduko Txapelketan, garaipena lortu dute Gaztedi taldeko neskek, 540 kiloko kategorian. Gainera, beste hiru zila lortu dituzte euskaldunek.
2017/09/24 - 00:25
Euskal Herriak zilarrezko domina lortu du 560 kiloko mailan
Euskal Selekzioak zilarrezko domina eskuratu du Europako Sokatira Txapelketan, 560 kiloko mailan. Finala Suitzaren aurka jokatu dute, eta suitzarrak izendatu dira txapeldun.
2017/09/22 - 01:30
Dominarik ez Europako lur gaineko sokatira txapelketako lehen jardunaldian
Euskal taldeek ez dute dominarik eskuratu Ingalaterrako Southport hirian jokatzen ari den Europako lur gaineko sokatira txapelketako lehen jardunaldian.
2015/05/03 - 16:46
Getxok antolatuko du 2020ko Lur Gaineko Munduko Sokatira Txapelketa
Suitza eta Holanda ziren beste bi hautagaiak. Getxo erraz nagusitu da bozketan: 15 boto Getxok, bina beste biek. 2020ko irailaren 17tik 20ra bitarte, Euskal Herrian lehiatuko dira tiralaririk onenak.
2014/09/01 - 14:28
Euskal Herriak brontzezko bi domina lortu ditu Munduko Txapelketan
Aurrenekoa 580 kiloko kategorian izan da, eta bigarrena maila mistoan.
2014/08/26 - 14:26
Sokatirako euskal selekzioa, Munduko Txapelketan
Basque Country izenarekin hartuko du parte ofizialki euskal selekzioak AEBko txapelketan.