Sokatira
2022/11/15 - 18:33
Gaztedi sokatira taldea, igandean 'Helmuga' saioan
Igandeko 'Helmuga' saioetako protagonistetako bat izango da Laukizko Gaztedi sokatira taldea. Gainera, saio berean Ginea Conakryko pilotariak ezagutuko ditugu. Igandean izango da emankizuna, 11:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/09/18 - 23:36
Euskal tiralariek bi dominarekin bukatu dute Munduko Sokatira Txapelketa
Azken egunean, Euskal Selekzioa bi mailatan lehiatu da: gizonezkoen 640 kiloan eta emakumezkoen 540kiloan. Bi kasuetan dominetatik urrun geratu da. Lehiaketako lau egunetan bi domina lortu ditu.
2022/09/18 - 17:51
23 urtez azpiko Euskal Selekzioak ez dira finalerdietara sailkatu txapelketako azken egunean
Sokatirako Munduko Txapelketan Euskal Selekzioak ez du dominarik lortu 23 urtez azpiko mailan. Ezin izan dituzte finalerdietarako txartelak lortu emakumezkoen 500 kiloko eta gizonezkoen 600 kiloko probetan.
2022/09/17 - 23:30
Zilarra Euskal Selekzioarentzat, final polemiko batean
Sokatirako Munduko Txapelketak aurrera jarraitzen du Holsteinen, Herbehereetan. Euskal Selekzioak, Basque Country izenpean, zilarrezko domina eskuratu du 560 kiloan. Faltek polemika sortu dute eta euskaldunen emaitzak baldintzatu dituzte.
2022/09/17 - 16:59
Euskal Selekzioa, dominarik gabe 580 kiloko proba mistoan eta gizonezkoen 680 kilokoan
Euskal Selekzioa hasi da lehiatzen Sokatirako Munduko Txapelketan. Dominetatik urrun geratu da maila mistoko 580 kiloko proban, baita gizonezkoen mailako 680 kiloko proban.
2022/09/16 - 18:09
Gohierriko emakumezkoen taldea, laugarren 23 urtez azpiko 500 kiloko proban
Brontzezko domina gertu izan dute Gohierriko emakumeek 23 urtez azpiko 500 kiloko proban, baina laugarren amaitu dute. Goiherriko mutilek ez dira finalerdietarako sailkatu 23 urtez azpiko 600 kiloko proban.
2022/09/14 - 19:08
Sokatirako Munduko Txapelketa irailaren 15etik 18ra artean jokatuko da
Herbeheretan jokatuko da Sokatirako Munduko Txapelketa irailaren 15etik 18ra artean. Euskal ordezkariek taldeka zein selekzioka ariko dira lehian, dominak eskuratzeko helburuarekin.
2022/09/07 - 23:28
Euskal Selekzioa, Munduko Sokatira Txapelketara
Herbeheretan jokatuko da datorren astean sokatirako Munduko Txapelketa. Euskal Selekzioa prest da eta dominak ekartzea du helburu.
2021/11/02 - 21:34
Lehendakariak harrera egin die Sokatirako Munduko Txapelketan dominak lortu zituzten euskal kirolariei
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Getxon egin zen 2021eko Sokatirako Munduko Txapelketan dominak lortu zituzten euskal kirolariak hartu dituzte Lehendakaritzan, astearte honetan.
2021/09/18 - 21:36
Euskal Herriak urrezko bi domina erdietsi ditu Getxoko Munduko Txapelketan
Gizonezko 560 kiloko mailan eta emakumezko 500 kilokoan lortu dituzte garaipenak.
2021/09/18 - 20:44
Euskal Herriko 560 kiloko gizonezkoen taldea, podiumean
Euskal Herria - Basque Countryko gizonezkoek urrea erdietsi dute 560 kiloko kategorian. Bideo honetan, podiumeko gorengo koskara igo diren unea ikus daiteke.
2021/09/18 - 20:27
Euskal Herriko 500 kiloko emakumezkoen taldea, podiumean
Euskal Herria - Basque Countryko emakumezkoek urrea erdietsi dute 500 kiloko kategorian. Bideo honetan, podiumeko gorengo koskara igo diren unea ikus daiteke.
2021/09/18 - 19:16
Euskal Herriak urrezko domina irabazi du 560 kiloko mailan
Euskal Herriak urrezko domina irabazi du gizonezkoen 560 kiloko mailan, finalean Suitza garaitu ostean. Horrenbestez, Euskal Herria munduko txapelduna da.
2021/09/18 - 17:00
Alemaniak eta Suediak eraman dituzte gaur goizeko urreak
Getxoko Munduko Txapelketan Euskal Herria - Basque Countryko selekzioak ez du ondo hasi lehiaketa eta goizean multzoen kanporaketa ez du gainditu.
2021/09/16 - 22:55
Lehen jardunaldi bikaina osatu du Gaztedik urrezko bi domina eta brontzezko bat lortuta
Getxon egiten ari den Munduko Txapelketako lehen jardunaldian Gaztedi euskal taldeak hiru domina lortu ditu. Emakumezkoetan urrezko domina eskuratu du 500 kiloko mailan. Gizonezkoetan, Gaztedi A taldea izan da munduko txapelduna 560 kiloko mailan, eta Gaztedi Bk brontzezko domina lortu du.
2021/09/16 - 20:35
Gaztedi A taldea da sokatirako munduko txapelduna 560 kiloko mailan
Getxoko Sokatirako Munduko Txapelketan, gizonezkoen mailako Gaztedi A taldeak urrezko domina eskuratu du 560 kiloko proban. Bideo honetan ikus dezakezu garaipena lortu duten tiraldia.
2021/09/16 - 20:19
Gaztedi, munduko txapeldun 500 kiloko mailan
Gaztedik urrezko domina lortu du emakumezkoen mailako 500 kiloko proban, Getxon egiten ari den Sokatirako Munduko Txapelketan. Bideo honetan duzu ikusgai Gaztedik garaipena lortu duen tiraldia.
2021/09/16 - 20:01
Gaztedi B taldeak brontzezko domina lortu du 560 kiloko mailan
Getxon egiten ari den Sokatirako Munduko Txapelketan, Gaztedi B taldeak brontzezko domina lortu du 560 kilo mailan. Bideo honetan duzu ikusgai Gaztedi Bk brontzea lortzeko irabazi duen tiraldia.
2021/09/16 - 18:38
Suitzarrak eta alemaniarrak, nagusi taldekako lehen lehiaketetan
Abian da Getxon egiten ari den Sokatirako Munduko Txapelketa. Taldekako lehen lehiaketetan suitzarrak eta alemaniarrak nagusitu dira. Euskal taldeek ez dituzte emaitza onak lortu.
2021/09/15 - 17:30
Sokatirako Munduko Txapelketa, ostegunetik igandera bitartean, Getxon
Pandemia dela-eta urtebete itxaron ostean, Munduko lur-gaineko Sokatira Txapelketa jokatuko da Faduran (Getxo). ETB4n egongo da ikusgai, eta asteburuan baita ETB1en ere, eta egunero eitb.eus-en.