Mollarrik finalerako txartela lortu du, Ergobia lehen finalerdian gaindituta
Olaia Esnaolak, Ainitze Zumetak, Malen Molandeirak eta Maddi Salterainek osatutako taldeak 34 altxaldi eman dizkio harri baldarrari azken proba erabakigarrian. Aurkariek, aldiz, 31 altxaldi eman dizkiote, azken lan saio horretara 18 segundoko desabantailarekin iritsita. Beraz, Maddi Gesalaga, Ane Atxutegi, Leire Olea eta Elene Ostolaza finaletik at geratu dira.
Hasiera aparta eman diote zortzi harri-jasotzailek ‘Harri Herri’ saioaren laugarren denboraldiari Etxebarriko (Bizkaia) pilotalekuan. Emakumezkoen lehen finalerdia jokatu dute Mollarri eta Ergobia taldeek, eta aurrenekoa nagusitu da azken proba erabakigarrian, finalerako lehen txartela lortuz. Aurten eta aurrenekoz talde bakoitza osatzen duten lau harri-jasotzaileek helduko diote harri baldarrari azken lan saioan.
Olaia Esnaolak, Ainitze Zumetak, Malen Molandeirak eta Maddi Salterainek osatutako taldeak 34 altxaldi eman dizkio harri baldarrari. Aurkariek, ostera, 31 altxaldi eman dizkiote, azken lan saio horretara 18 segundoko desabantailarekin iritsita. Beraz, Maddi Gesalaga, Ane Atxutegi, Leire Olea eta Elene Ostolaza finaletik at geratu dira.
Estitxu Almandoz kapitainaren gidaritzapean, Mollarri taldeko Olaia Esnaola harri-jasotzaileak zazpi jasoaldi eman dizkio 100 kiloko laukizuzenari lehen proban. Iazko finala irabazi zuen Maddi Gesalagak (Ergobia), aldiz, zortzi altxaldi eman dizkio harri berari. Ondorioz, Karmele Gisasolaren taldea nagusitu da lehen lan saioan.
Hala ere, pozak gutxi iraun dio; izan ere, hurrengo proban, Ainitze Zumetak (Mollarri) 62,5 kiloko kubikoari 27 jasoaldi egin dizkio hiru minutuan, eta Ane Atxutegik (Ergobia) 23 baino ez. Ondoren, pisu berdineko zilindro zaharrarekin odolkiak ordainetan eman dizkio Ergobiak Mollarriri; izan ere, Malen Molandeirak 14 altxaldi egin ditu minutu batean, eta Leire Oleak bat gehiago.
Azken-aurreko proban, Maddi Salterainek (Mollarri), debutari eta harri-jasotzaile gazteenak, 21 jasoaldi eman dizkio 50 kiloko bolari bi minutuan, nahiz eta azken altxaldietako batean arazoak izan eta harria eta bera lurrera erori diren, susto makala hartuz. Aurkariak, Elene Ostolazak lege zaharrean, oin hutsik, 19 jasoaldi egin ditu. Lan saioaren bukaerara nabarmen beteta iritsi da harri-jasotzaile oriotarra.
Honenbestez, harri-jasotzaile guztien altxaldi bakoitzeko denbora-sariak kontutan hartuta (8 segundo laukizuzenarekin egindako altxaldi bakoitzeko, 5 segundo kubikoarekin eta 3 segundo zilindroarekin eta bolarekin), Mollarri 18 segundoko abantailarekin heldu da azken proba erabakigarrira. Esan bezala, Estitxu Almandozen taldeak 34 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari. Are gehiago, lan erditan 20 altxaldi eman dizkio, eta 45 segundoren faltan apirilaren 27ko finalerako txartela eman dion 31.a lortu du.
Aurretik, hain zuzen ere, 31 jasoaldi eman dizkio Karmele Gisasolaren Ergobia taldeak. Ondorioz, final handirako txartela lortzeko langa non zegoen aldez aurretik zekiten Mollerriko neskek.
15 egun barru gizonezkoen lehen finalerdia jokatuko dute Albizuri eta Laukariz taldeek.
Zure interesekoa izan daiteke
Mollarri taldea, “Harri Herri” saioko finalera
Mollarri taldeak Ergobia taldea garaitu du “Harri Herri” saioko finalerdietan. Maddi Salterainek, Malen Moranderak, Ainitze Zumetak eta Olaia Esnaolak osatutako taldeak, 34 altxaldi egin ditu harri baldarrekin.
'Harri Herri'ren laugarren edizioa martxoaren 30ean abiatuko da
Maiatzaren 4ra arte luzatuko da lehia. Gainera, txapelketa berritasunekin dator.
Harri-jasotzearen ikuskizuna bueltan da EITBn, 'Harri Herri'ren laugarren edizioarekin
Momentuko kirolari onenak izango dira lehian, martxoaren 30etik maiatzaren 4ra bitartean, ETB1en eta kirolakeitb.eus atarian. Juanan Legorburuk, Idoia Etxeberriak eta Ane Muruamendiarazek gidatuko dute emanaldia Etxebarriko frontoitik.
Maddi Gesalaga eta Mikel Lopetegi "Urra", nagusi "Harri Herri" saioko neguko finalean
Bi harri-jasotzaile zarauztarrak gailendu dira Aian jokatutako "Harri Herri" saioaren neguko finalean. Biak oso pozik geratu dira emaitzarekin, baita urtea txapela jantzita hastearekin ere.
Neguko Harri Herri saioko bost finalistak: Imanol Royo, Mikel Lopetegi, Goizeder Abendibar, Ainitze Zumeta eta Eider Garcia
Mallabian jokatu da Neguko Harri Herri saioko 3. jardunaldia, eta ondoko bost harrij-asotzailek bereganatu dute urtarrilaren 4an lehiatuko den final handirako txartela: Imanol Royo, Mikel Lopetegi, Goizeder Abendibar, Ainitze Zumeta eta Eider Garcia Durana.
Estefania Etxebeste, ur aparretan
Joan den igandean, Asteasun, Estefania Etxebestek historiarako marka bikaina utzi zuen 150 kiloko harri angeluzuzenarekin. Iturengo harri-jasotzaileak erronka berri bat du orain, Idoia Etxeberriaren errekorra haustea.
Jokin Eizmendik eta Lierni Osak "Harri Herri"ko finalerako urratsa eman dute
Neguko "Harri Herri" saioko bigarren jardunaldian, Jokin Eizmendik Xabat Olaizolaren marka berdindu du. Beñat Telleriak eta Gorka Etxeberriak 9na jaso dute, eta sailkapenean hirugarren eta laugarren jarri dira. Emakumezkoetan Lierni Osak egin du markarik onena, 13 jasoaldi, Maddi Gesalagak baino bat gutxiago. Bestalde, Ane Atxutegi (9) eta Ane Cestau (8) nekez sartuko dira zortzi onenen artean.
Maddi Gesalaga eta Xabat Olaizola izan dira onenak lehenengo kanporaketan
Emakumezkoetan, Gesalagak, Patricia Martin debutariak, Olaia Esnaolak eta Estefania Etxebestek egin dute aurrera. Gizonezkoetan, berriz, Xabat Olaizolak eta Aimar Galarragak beste horrenbeste egin dute.
Larunbat honetan hasiko da ''Harri Herri''ren hurrengo edizioa
Kanporaketetan, 21 gizonek eta 17 emakumek hartuko dute parte, eta martxoan jokatuko den "Harri Herri" txapelketan parte hartzea izango dute helburu.