"Helmuga"
2025/03/04 - 13:09
Alazne Apalantza rally kopilotua izango da protagonista igandeko ''Helmuga'' saioan
Alazne Apalantza rally kopilotua elkarrizketatuko dute igande honetan, ETB1eko "Helmuga" saioan. Kopilotu izateaz gain, fisioterapeuta eta osteopata ere bada.
2025/02/23 - 13:00
Amaiur Alfaro: Kresala zainetan, itsasoa gogoan
Amaiur Alfaro nabigatzaile lapurtarrak bere ibilbidea kontatu digu elkarrizketa honetan. Besteak beste, itsasoa eta nabigazioa nola bizi dituen azaldu digu.
2025/02/09 - 13:00
Juanan Larrañaga: bihotza bero, gogoa argi
Juan Antonio Larrañaga azpeitiarra, Realeko mitoetako bat, bi Liga, Kopa eta Superkoka bana irabazitakoa. 589 partida jokatu zituen elastiko txuri-urdina soinean, eta 66 urterekin sasoi betean dago.
2025/02/04 - 12:55
Juanan Larrañaga Realeko futbolari ohia, ''Helmuga'' saioko protagonista
Juanan Larrañagak Realean jokatu zuen 80ko hamarkadan, eta 90eko hasieran. "Helmuga" saioan elkarrizketatuko dute futbolari ohia, haren ibilbidea errepasatzeko.
2025/02/03 - 14:13
Jon Azkue, gizon lasaia
Orioko eskubaloi jokalaria Limogesen jokatzen ari da. Bidasoa Irun utzi zuen 2022an, eta gustura dago Frantziako taldean. Gainera, Irungo taldearen aurka jokatzeko aukera izango du Europako Ligan. Otsailaren 18an Limogesen jokatuko da neurketa; hilaren 25ean, aldiz, Azkue Artalekura itzuliko da.
2025/01/28 - 15:06
Jon Azkue eskubaloi-jokalaria, aste honetako ''Helmuga'' saioko protagonista
Jon Azkue eskubaloi-jokalari oriotarrak Limogesen jokatzen du gaur egun, eta bera izango da igandeko honetako "Helmuga" saioko protagonista. Saioa 11:30ean hasiko da, ETB1en.
2025/01/26 - 13:00
Bolatokiak harrapatu du berriro
Mikel Arroyo, Joxe Mari Etxebeste eta Ibon Miner bolariak elkarrizketatu dituzte "Helmuga" saioan, bola pilota jokoan sakontzeko asmoz. Erreportaje osoa dago ikusgai bideo honetan.
2025/01/21 - 15:37
Bola pilota jokoa izango dute hizpide, aste honetako ''Helmuga'' saioan
Bola pilotan jarduten duten hainbat jokalari elkarrizketatuta, joko berezi horren inguruko xehetasunak izango dituzte hizpide aste honetako "Helmuga" saioan, igande goizean, 11:30ean hasita.
2025/01/19 - 13:00
Juan del Campo: Arin labain
Juan del Campo eskiatzaile bilbotarrak bospasei urte daramatza munduko elitean lehian. Eskiaz eta bizitzaz hausnartu du "Helmuga" saioan egindako elkarrizketa honetan.
2025/01/14 - 12:35
Juan Del Campo eskiatzailea izango da aste honetako protagonista ''Helmuga'' saioan
Juan Del Campo eskiatzaile bilbotarra elkarrizketatuko dute igande honetako "Helmuga" saioan. 11:30etik aurrera, ETB1en.
2025/01/12 - 13:00
Eneko Carretero, bukatu da lehiaren pisua
23 urterekin, eskalada uzteko erabakia hartu du Eneko Carreterok. Luze eta zabal hitz egin du arrazoiez "Helmuga" saioko elkarrizketa honetan.
2024/12/15 - 13:00
'Parapentea: Arrastoan'
Joxe Ramon Agirre 'Marron' alpinista eta parapentelaria eta Mattin Iñiguez parapentelaria elkarrizketatu ditugu aste honetako "Helmuga" saioan. 300 kilometroko zeharkaldia egin du Iñiguezek Pirinioetan. Horri esker, munduko parapente proba ospetsuenean parte hartzeko txartela eskuratu du, X Alps-en.
2024/12/10 - 16:06
Joxe Ramon Agirre eta Mattin Iñiguez parapentistak, igande honetako 'Helmuga' saioko protagonistak
Abenduaren 15ean, igandean, 'Helmuga' saioaren atal berria izango duzu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Atal horretan Joxe Ramon Agirre "Marron" eta Mattin Iñiguez parapentistak eta abenturazaleak izango dira protagonistak. Gogoratu 'Helmuga' igandero duzula ikusgai, 11:30ean.
2024/11/26 - 15:14
Ekaitz Maiz alpinista izango da aste honetako ''Helmuga'' saioaren protagonista
Kirolari nafarraren inguruko erreportajea emango du, igande honetan, ETB1eko "Helmuga" saioak, 11:30ean hasita, ETB1en.
2024/11/24 - 13:00
Euskal ardi-moztaileak, mundura zabalduz
Euskal ardi-moztaileen lana gertutik ezagutzeko aukera eman digu "Helmuga" saioak. Nazioarteko txapelketetan Euskal Herria ordezkatu ahal izan dute. Horretaz eta beste hainbat konturi buruz hitz egin digute.
2024/11/12 - 14:53
Alex Merlo harri-jasotzailea, aste honetako protagonista ''Helmuga'' saioan
Madrilen jaio zen Alex Merlo harri-jasotzailea, baina Getxon bizi da gaur egun. Harri-jasotzearen inguruan hitz egingo du igande honetako "Helmuga" saioan, ETB1en.
2024/11/03 - 13:00
Tabirako, Durangoren bihotza
Tabirakoren emakumezkoen taldeak 50 urte egin ditu aurten. Euskal Herriko erreferente bilakatu da Durangoko saskibaloi taldea. Duela mende erdi emakumezko gutxi batzuk ausartu ziren jokatzera, eta gaur egun 393 emakumezko dira Tabirakon joatzen dutenak. Herritik sortua, Durangoren bihotza.
2024/10/29 - 21:03
Julen Martikorena eta Santxo Etxeberri, itsasoan bidelagun
Julen Martikorena eta Santxo Etxeberri sorosleak eta surflariak izateaz gain, lagunak ere badira. Itsasoak gozamena eman die, baina, gainera, erreskate lana kirol bilakatu dute.
2024/10/27 - 13:00
Feldenkrais metodoa: zer da eta zertan laguntzen du?
Sirah Badiola, psikologoa, Feldenkrais irakaslea, dantzari garaikidea eta Dantza Presentzia metodoaren sortzailea da. Harekin izan gara Feldenkrais metodoari buruz gehiago jakiteko eta nola lan egiten duen ezagutzeko.
2024/10/24 - 21:56
Jose Antonio Montosa, handia bezain apala
Jose Antonio Montosa Kaiku Arraun Elkarteko arraunlari historikoa izan zen, eta bi domina bereganatu zituen Munduko Arraun Txapelketan, banakako scull kategorian, urrezkoa 1978an eta brontzezkoa 1980an.