"Helmuga"
2020/11/22 - 13:00
Carles Marc valentziarra, Barakaldo futbol taldeko kapitaina, euskara ikasten dabil
Carles Marc Barakaldo futbol taldeko kapitaina da. Valentziarra izan arren euskara ikasten ari da Bilboko Lizardi euskaltegian. Ikus ezazu errepotajea osorik.
2020/11/22 - 12:59
Tao Gey eta Eneko Furundarena, Bidasoa Irun taldeko harri bitxiak
Tao Gey eta Eneko Furundarena elkarrizketatu ditu 'Helmuga' saioak asteon. Bidasoa Irun eskubaloi taldeko harri bitxiak dira eta eurekin izan gara. Ikus ezazu bideoa.
2020/11/22 - 12:59
Amets Arzallus, Igor Elortza eta Karmele Jaio futbolaz hausnartzen
Amets Arzallus, Igor Elortza eta Karmele Jaio elkartu ditugu Athletic Clubek antolatzen duen "Futbola eta Letrak"en harira. Futbolaz hausnartu dute hirurek.
2020/11/22 - 12:58
Iker Karrera eta ''Bidea Ipar'': ultratrail-aren erregeetako baten bizitza paperean
Iker Karrerari buruzko "Bidea Ipar" liburuaz aritu gara igande honetan "Helmuga" saioan. Horretarako, Karrera bera eta Unai Ugartemendia kazetaria elkartu ditugu. Ikus ezazu erreportajea.
2020/11/22 - 11:53
Euskaraldia presente, aste honetan, "Helmuga"n
Carles Marc, Amets Arzallus, Igor Elortza, Karmele Jaio, Iker Karrera eta Bidasoako bi jokalari izango dira aste honetako protagonistak.
2020/11/15 - 13:00
Maialen Chourraut: ''Kristona izan zen Rion lortu nuena, erokeria hutsa''
Maialen Chourraut ur bizitako piraguista "Helmuga" saioan izan da. Ikus ezazu sorpresaz betetako elkarrizketa osorik.
2020/11/08 - 13:10
Natxo Gonzalez: Punta Galean 10 metrotik gorako olatua hartu duen surflaria
Natxok beti izan du itxaropena horrelako aukera noizbait lortzeko. Azkenean lortu du; bere laguntzaileekin elkarlanean 10 metrotik gorako olatua hartu dute.
2020/11/08 - 13:05
Patrick Fuentes donostiarrak hockey-arekin izan dituen joan-etorriak ezagutu ditugu
Patrick Fuentes Txuri Urdin izotz hockey taldean aritzen da gaur egun, Kanadan denbora luzez aritu ondoren. Lau urte zituenetik ezagutzen du hockey-aren mundua eta garrantzi handikoa da berarentzat.
2020/11/08 - 13:02
Ane Mintegik tenisean daukan talentua Bartzelonan garatzea erabaki du
Idiazabalgo gazteak tenisaren munduarekin lotutako helburu profesionalak ditu eta Bartzelonan entrenatzea erabaki du bere talentua garatzeko. BTT akademian entrenatzen du, han jarraitzeko asmoarekin.
2020/11/08 - 01:00
Ane Mintegi tenista eta Patrick Fuentes izotz hockey jokalaria, gaurko "Helmuga"n
Ana Ramosen eskutik, kirola izugarri maite duten bi protagonista hauek gehiago ezagutzeko aukera eskainiko du saioak.
2020/11/01 - 13:00
Julen Aginagalde etxean da berriro, Bidasoa Irunen
Julen Aginagalde eskubaloi jokalaria izan dugu protagonista 'Helmuga'n. Irundarra berriz ere etxera, Bidasoara, itzuli da. Munduko pibotik onenetakoa da Julen eta sekulako palmaresa lortu du.
2020/11/01 - 12:59
Sarah Ugarte donostiarra Txakur Krosean aritzen da gaur egun
Sarah Ugarte donostiarra ezagutu dugu 'Helmuga' saioan. Makina bat kiroletan aditua, gaur egun Txakur Krosean aritzen da.
2020/11/01 - 11:00
Julen Aginagalde eskubaloi jokalaria protagonista, gaur, "Helmuga"n
Sarah Ugate ere ezagutuko du Ana Ramosek aurkeztutako saioak. Hainbat kiroletan aritu da donostiarra, eta egun, txakur krosean aritzen da.
2020/10/25 - 12:47
''Ofizialtasuna eskatzea eskubide bat da eta gure esku dagoena egin behar dugu''
Euskal Herria Kirola elkarteak 11 urte daramatza euskal kirol esparru propioaren alde eta euskal selekzioen ofizialtasunaren alde lanean. Horren berri eman digute Kike Zurutuzak eta Jon Esturok.
2020/10/25 - 12:45
''Ez zegoen ondo ikusita gimnastika erritmikoa egitea, 'bulling'a sufritu izan dut''
Eneko Lanbea eta Unai Arrieta orainarte emakumezkoen kirola izan den gimnastika erritmikoan aitzindariak dira Euskal Herrian, eta "Tapiz gaineko iraultzaileak" erreportajea eskaini nahi izan diegu.
2020/10/25 - 10:32
Eneko Lanbea eta Unai Arrieta gimnastak, gaur, "Helmuga" saioan
Euskal Herria Kirola egitasmoaren berri ere emango du saioak.
2020/10/18 - 14:00
Will Gadd, desagertzear dauden Kilimanjaroko glaziarretan eskalatzen
Afrikako gailurrik altuena eta munduko sumendirik altuenetakoa da Kilimanjaro (5.895 m), Tanzanian. Mendizale askoren jomuga da Afrikako sabaia, baina Will Gaddek bertako izotza eskalatzea du amets.
2020/10/18 - 13:50
Hickory, golfaren erroak
Garai bateko jantziekin, intxaurrondo makilekin eta beste filosofia batekin jokatzen da Hickory golfean. Honen inguruan hitz egin digute zale amorratuak diren Ion Ander Corral eta Freddy Lilly.
2020/10/18 - 13:45
Argako laminek Amaia Osaba piraguista onartua dute euren erresuman
Iruñeko Molino de Caparroso piraguismo eskolan elkartu gara Amaia Osaba piraguista iruindarrarekin eta Arga ibaiak berarentzat duen garrantziaz hitz egin digu. Ondu dituen markez ere aritu zaigu.
2020/10/18 - 12:21
Amaia Osaba piraguista, Hickory golfa eta izotz eskalada, gaur, "Helmuga"n
Ana Ramosek gidatuta, igande goizean, 11:30etik aurrera eskainiko dira hiru erreportajeak ETB1en eta eitb.eus-en.